Udal guztietan badaude udalerri bakoitzari eragiten dien arau juridiko batzuk ordenantza bezala ezagutzen direnak. Udalerrian ordena mantentzeko egiten diren arauak dira eta Udalak osoko bilkuran onartu behar ditu balekoak izan daitezen. Mota desberdinetako ordenantzak egiten dira: fiskalitate kontuak erregulatzen dituztenak, hirigintzako gai desberdinak antolatzen dituztenak (txabolak, estetika, terrazak e.a.) edo poliziari eragiten dietenak. Villabonako Artxiboan mota eta garai desberdinetakoak dauzkagu, zaharrenak XVI. mendekoak izanik.
1.- Harresiak, babesa ematetik haratagoko elementua
Aurreko batean meatzeen inguruan jardun gara, Oiartzun inguruetako ezaugarririk nabarmenetako bat, baina aldi berean dokumentazio historikoaren aldetik ezezagunenetako bat, jorratuz. Ez dira, ordea, Bailarak aurreko garaietan zituen gauza azpimarragarri bakarrak; oihanak ere, hor zeuden.