Basoaren arriskuak: otsoen aurkako ekimenak
“Handia” filma bolo-bolo dabil azkeneko asteotan. Filmak lortutako arrakastak euskarazko euskal zinemari ekarpen itzela egin dio. Hamaika esparrutan lortu zituen Goya sariak, ondo mereziak. Pelikularen girotzea sekulakoa da, baserriko bizitza miserablea (gaur egun batek baino gehiagok irudikatzen duen bukolikotasunetik aldenduta), ohiturak, gerraren gogorra… Ildo honetatik, filma hasieran azaltzen den eszena bati erreparatu genion: Martin anaiak otsokumea hartzen duen horri, hain zuzen ere.