Emakumearen eguna dela eta artxibozainen artean jarduera txiki bat sustatu dugu. Gure artxiboetan zein dokumentazio dugu esanguratsua eta historikoa (50 urte baino gehiagokoa) emakume bat protagonista duena. Abiapuntua tipikoa, edozein ikerketa historiko egiteko erabiltzen dena. Hipotesia ere: dokumentazio historikoan azalduko zaigu alarguna bezala, ezkonkide bezala,… beti bigarren mailako paperak egiten. Emaitza, polita.
3 arlo bereiztu ditugu:
Denbora librea
Artxiboak Gipuzkoa EmakumeakGaurkoan, 1805 urtean irainak direla eta sustatutako auzi-jartze bat dakargu. Kasu honetan, Felipe Antonio Otaegik Maria Josefa Eguzkitzaren (Goroabarrena etxeko maizterra) aurka jarritako kereila dugu, bere emaztea Maria Josefa Garandiasen aurkako irainak direla eta (sig. 165-11). Irain-auziak oso ohikoak dira dokumentazio historikoaren artean eta irainduen ohorea auzitan jartzean oinarritzen dira.
Artxiboak Emakumeak AsteasuNoizean behin, herriaren iragana gogora ekartzen duen dokumentazioa agertzen da artxiboan. Orain dela gutxi jakin dugu 1830eko uztailaren 26an, Zestoako Bainuetxetik etorrita eta Donostiarako bidean, Francisco de Paula de Borbón eta Luisa Carlota de Borbón-Dos Sicilias infanteak Villabonako Zubiaurre Zarra ostatuan egon zirela. Egonaldi honek herriko jaiekin kointziditu zuenez, ostatu jabeak, Juan Ignacio Etxabegurenek, jasandako kalteen erreklamazioa eskatu zuen.
Artxiboak VillabonaFolklorea dugu giza-komunitate baten nortasun zantzua. Gizarteak eraldatu ahala, iraganeko ohiturak errekuperatu, gureganatu eta errepikatu egiten dugu. Oso gutxitan, baina, ohituren esanahia aztertzen dugu eta, ia inoiz, ez ditugu usadio horiek modu historikoan pentsatzen. Hau da, betikotasunaren ikuspuntutik hartu eta errepikatu egiten ditugu. Beti izan da horrela, eta beti hala izaten jarraitzeko errepikatu egiten ditugu.
Alabaina, betikotu dugun ohitura askok jaiotze data dute; eta, era berean, beste ohitura batzuk estali egin dituzte.
Artxiboak LazkaoUrtero Udalak herriko jaiak antolatzen ditu emozio handiz. Eta helburu gisa aurrekoak baino alaiagoak izan daitezen hurrengoak eta inguruko jendea herrira gerturatu dadin. Eta hala izan ohi da aspalditik. Adibidez,1913 urteko San Prudentzio jaietako ospakizunetarako Udalak Ordiziako musika banda ekarri nahi izan zuen, Baina “por razones ajenas a su voluntad” ezin omen zuten etorri.
Gainera, txirrindan egiteko zinta lasterketa, aurresku dantzaldia,… Baina denetan ikusgarriena: garaiko pilotaririk famatuenetako bat kontratatu zuen: Zapaterito de Lequeitio.
Artxiboak LazkaoJakin badakigu Lazkaoko herria 1743 urtea baino lehenagokoa dela. Artxibo Orokorrean ordea urte honetakoa da Udalbatzaren bilkuren akta libururik zaharrena. Beraz, hau lehenengo erabakia ez den arren, dugun lehenengoa bai. Eta ez da edonolako erabakia. Garai hartako egoera gogorrenetako bati egiten dio aurre Udalak.
Urte horretan, otsailean, Domingo Iztueta eta Josefa Sarasola senar-emazteak zendu ziren. Hauen heriotzaren arrazoien inguruan pistarik ez da ematen. Auskalo.
Artxiboak Lazkao1882ko otsailaren 21 egun mugitua izan zen Lazkaoko udaletxean. Egun hartan Osoko Bilkura bat ospatu zen. Hau da, herriko alkate eta zinegotziak herriaren eta bere kudeaketaren inguruko erabakiak hartzeko bildu ziren. Garai hartan ia astero elkartzen ziren eta ondorioz, gehienetan bilerak motzak eta landu beharreko gai gutxikoak izaten ziren. Egun hartarako ordea gai oso bereziak gorde ziren.
Artxiboak LazkaoLaburpena: Oraingo lerroek, Ternuan, 1565 urtean hondoratutako San Joan baleontziaren ezagutzan sakontzen jarraitu nahi dute. Ezezagunak ziren Simancaseko Artxibo Nagusiko bi testuren ondotik egindako hausnarketa txiki baten ildoari eusten diote, baina helburu xumeago batekin: dokumentu horien transkribaketa plazaratzea. Alde batetik, itsasontziaren neurketa dugu, 1563an egindakoa. Bestetik, 1567an hartutako lekukotzak daude.
Artxiboak San_Joan_Naoa Simancas