Naufragioak Euskal Kostaldean
Ereitenek hurrengo hilabeteetan Donostiako Untzi Museoan Naufragioak Euskal Kostaldean ireki berri den erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du.
Ereitenek hurrengo hilabeteetan Donostiako Untzi Museoan Naufragioak Euskal Kostaldean ireki berri den erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du.
Ikasturte honetan ere Donostiako Aquariumean Ereiteneko gidak arituko dira lanean bisita gidatuak eta umeentzako tailerrak egiten.
Iaz bezala aurten ere berdin gozatzea espero dugu!
Ereitenek urriaren 2an Kursaalen ospatu zen Enpresarean azokan parte hartu du. Bertan euskaraz lan egiten duten enpresak edota produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten 100 bat bildu dira, elkarren arteko harremanak estutu, elkarlanerako bideak aztertu eta negozio bide berriak zabaltzeko helburuarekin. Ekimena Bai Euskarari ziurtagiriak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Kutxaren Gizartekintzaren laguntzaz.
"Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi" horiek dira Asteasuko Udal Artxiboko XVI. mendeko dokumentazioan topatu ditugun euskaraz idatzitako zenbakiak. Honen inguruan, Ereitenen blogean, Iago Irixoa lankideak egindako hausnarketa argitara eman dugu.
Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu.
Sinplea, eta aurretik pentsatutako sinpletasun geometriko horretan konplexutasuna ezkutatzen da, Asinsen lanaren eta izaeraren isla.
Ereiten, oraingo honetan ere, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan pasa den ekainaren 28an zabaldu zen Kontuari kontu erakusketan publiko harrera zerbitzuaren arduradun izango da.
Leyendo la maravillosa pequeña autobiografía en negro, sobre fondo gris del catálogo de la exposición Karne & Klorofila, supe que Vicente Ameztoy solía identificarse con ese animal que le correspondía según el horóscopo chino, cuya cresta-roja veía similar a su pelo-rojo.
Hilabete ez da pasa Vicente Ameztoyri buruzko Etxe-Ondotik erakusketaren berri eman genuenetik eta hau amaituta balantzea egiteko unea heldu da.
Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Elena Asins (Madril, 1940) artistaren Topaketa berakorrak erakusketako koordinazioan parte hartu du. Honez gain, pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.