Submitted by iab on

Getarian datorren astean Blackout idazketarekin esperimentatzeko gunea antolatu dugu.

Blackout idazketa (blackout poetry ere deitua) sormen-teknika bat da, lehendik dagoen testu batetik abiatzen dena (egunkari bat, aldizkari bat edo liburu bateko pasarte bat, adibidez). Testuko hitz gehienak beltzez estaltzen dira, eta ikusgai uzten diren hitzek testu edo poema berri bat sortzen dute.

Saioa Otsailak 19 osteguna izango da Getariako Liburutegian eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Izen emateak liburugegian bertan edo emailez egin behar dira: liburutegia@getaria.eus 

Getaria Liburutegiak