Kontrabandoa Hondarribiko liburutegian

Submitted by ereiten on

Pierre Loti idazle frantsesaren heriotzaren mendeurrena 2023an ospatu genuen. Idazle honen lanak munduko literaturan oihartzun handia izaten jarraitzen du. Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoak izan ziren, baina "Ramuntcho" eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Gai korapilatsuak ere jorratzen ditu, hala nola kontrabandoa, liburuan zehar berebiziko garrantzia harturik.

Liburutegiak Hondarribia

Ereiten Donostiako Aquariumean

Submitted by ereiten on
Donostiako Aquariumean Ereitengo gidak ere aurkituko dituzue martxotik aurrera, bisita gidatuak edo umeentzako tailerrak egiten.
 
Edukiak, kasu honetan, Aquariumenak dira, eta guk bakarrik lagunduko dugu zabaltzen. 

Arraien artean lan egitea plazerra izango da...

Harrizko aurpegiak: mundu galdu bateko biografiak

Submitted by ereiten on

San Telmo Museoak 133 hilarriz osatutako bilduma bat dauka eta horietako 28 biltegi batean jarri ditu ikusgai. Juan Carlos Morak (Ereiten) hilarri hauen azterketan parte hartu du eta horietako zortzi oroitarriren jabeen inguruko ikerketa burutu du, Donostia modernoko bizitza sozial, ekonomiko eta politikoaren hainbat datu plazaratuz.

Arte-Parte

Submitted by ereiten on

Pasaiako Udal Arte Bilduma izan genuen hizpide Zabaldiya bildumaren 2. alean. Izan ere, ez dira gutxi hormetan zintzilik Pasaiako udal eraikinetan dauden margo lanak. Margo lan horiek ez dute batasun estilistikoa, ez eta formala. Ez dira eskola berekoak. Eta, noski, egile ugarirenak dira. Baina bilduma osatzen dute. Udalaren borondatez izan ziren erosiak.

Zumaia emez

Submitted by ereiten on

Zumaiar emakumeak. Ospetsuak nahiz eguneroko lanarekin herria egin dutenak. Dendariak, hoteletako langileak, irakasleak, kontserbetako langileak, mojak, eta nola ez, baita izen esanguratsu batzuk ere: Julene Azpeitia, Elbira Zipitria edo Balendiñe Albizu.


Ezagutu itzazu emakumeak, historia egin dutenak, eta egiten ari direnak. Zumaian. Urriak 6, 11:00etan Alondegitik abiatuta. Bisita gidatuan izena emateko idatzi hona: kultura@zumaia.eus

Harria Hitz Irati Otamendirekin

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren azaroko saioa gainean dugu jada. Azaroaren 23an burutuko da eta gidari berezi bat izango dugu gainera, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko digu.

Hondarribiko Liburutegian komunitatea nola sortzen dugun

Submitted by ereiten on
Udal Liburutegiak leku publikoak dira, zerbitzu publikoak, beraien izenean jasota dagoen bezala. Beraz komunitarioa ere bada. Beste aldetik, liburutegia ez da soilik eraikina. Liburutegia, barruan dagoena ere bada. Liburutegia erabiltzaileak ere badira. Beraiek ematen diote zentzua. Erabiltzailerik gabe ez zen izango liburutegirik. Baina zer egin dezakegu gure erabiltzaileak ezin badira eraikinera etorri? Liburutegia beraiengana hurbildu. Eta horrela zerbitzu publikoa, komunitarioa, komunitatearena izango da. Gure lan prozeduren helburu garrantzitsuenetarikoa komunitatea egitea da.