Krisia gaur?

Submitted by ereiten on

Image removed.Artxiboak erakunde baten gogoa gordetzen du. Erakunde horrek egin duena biltzen da artxiboan. Eta eginbeharrak zehazteko zein eskubideak aldarrikatzeko ezinbestekoa da. Erakundea “udala” denean, herri baten bizitza artxiboan geratzen da jasota, hala edo nola.

Kale izendapena

Submitted by ereiten on

Image removed.Pertsonek izenak jartzen ditugu inguratzen gaituena bereizteko. Pertsonak izendatzen ditugu, objetuak, animaliak eta baita kaleak ere. Hiribildua osatzen zuten kaleak aspaldi izendatuko zituzten zumaiarrek eta herria hazten joan den heinean kale eta izendapen berriak sortuz joan dira. Baina noiz hartu zen kaleak errotulatzeko lehen erabakia?

Ricardo Martín. Fotógrafo y espectador.

Submitted by ereiten on

Image removed.La sala KUBO nos abre una nueva ventana al pasado. Un pasado que nos resulta familiar y nos sorprende, al mismo tiempo. Una mirada moderna a un territorio cambiante, abierto a las novedades.

Istiluak Zumaiako nasen inguruan

Submitted by ereiten on

Image removed.Apirileko idatzian arrantzarako nasak ekarri genituen txoko honetara. Nasa horiek zer eta nolakoak ziren ikusi genuen, baita hiribilduen ekonomian izan zuten garrantzia azaleratu ere. Arrantzarako egitura horien kokapenak, ordea, istilu eta auzi ugari sortu zituzten ibaien erabileraren inguruan.

Udaletxea maiztertzan

Submitted by ereiten on

Udaletxeari buruz hitz egin nahi dugu Adunako udalerriari buruzko lehenengo testu honetan. Izan ere, gela eta areto ugari dituen eraikuntza hau urteetan zehar balioanitzeko eraikina izan dela esan daiteke, hori bai, beti ere Udal administrazioarekin zerikusia duten jarduera desberdinak garatzeko: espetxe, alondegi, liburutegi eta bizileku moduan ere erabilia izan da gelaren bat edo beste. Baina has gaitezen hasieratik, edo hobe esanda, saia gaitezen hasieratik hasten.

Objektua kontserbatzen ez denean, dokumentua kontsulta dadila

Submitted by ereiten on

Bizitzan aurrera doazen heinean, atzera begiratzeko beta eta gogoa izaten dute askok; horretarako, informazio paregabea aurkitzen da artxiboetan. Horrela egin zuen Argentinan jaioa zen baina Getarian sustraiak zituen erabiltzaile batek 1980. urtean. Udalari eskutitz bat zuzendu zion jakin-min asetu nahian. Egun, korrespondentzia hau eta bere erantzuna, paradoxikoki, artxiboan aurkitzen dira; oso interesgarria da bertan kontatzen den auzia eta hil honetan gertaera hauei buruz hitz egitera gatozkizue.

Ormaiztegi, Goierriko turistak eta luxua aurreko mendean

Submitted by ereiten on

1900 urtea Goierrin. Donostiatik ordu betera, Zumarragatik 8 kilometrora. Zalgurdi bidezko zerbitzuaren edota trenaren bitartez Ordiziako eta Tolosako azokak zein Loiolako Santutegia bisitatzeko leku ederrean.

Arantzako udal araudiak 1892 urtean

Submitted by ereiten on

Herri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan.

Artxiboak Arantza