Ura beti izan da lehenengo mailako beharra. Gure gorputzaren %75 ura dugu eta horrek, bizitzeko nahitaezko elementu bihurtzen du. Hortaz gain, gure baserrietako larreak mantentzeko ere behar dugu, eta baita gure animalien elikadurarako ere, hau da, gure bizitzako edozer gauzarako behar dugu ura. Beste maila batzuetako gauzetarako ere erabiltzen dugu, higienea mantentzeko, arropa garbitzeko, elikagaiak prestatzeko… Oso baliabide garrantzitsua da eta artxiboan uraren erabilerari buruzko dokumentazio ugari dugu.
Artxibozainontzat –eta historialarientzat- oso garrantzitsua da testuingurua. Dokumentu bat momentu eta behar konkretu batengatik eratzen da; ezinbestean. Egunak, hilabeteak eta urteak igaro ahala, sorkuntza testuinguru hori eraldatzen joaten da. Horregatik, balio historikoa duen idatzi batek, mementu hartaz, lehen mailako informazioa -zuzena- helarazten digu. Dokumentuak garaiko testuingurua ezagutzen laguntzeaz gain, historiak idatzia hobeto ulertzen laguntzen digu: sorgin-gurpil bat eratuz.
Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira.
Liburutegiak EibarEREITEN-ek ETORGAI programako proiektu batean, kultur enpresa moduan, parte hartzen du beste hainbat enpresa eta zentru teknologikoekin batera, kultur enpresak garapen teknologikoarekin bat egin eta eskainitako zerbitzuen kalitatearen hobekuntza eta kultur merkatuan euren posizioa sendotzeko honen abantailak gehitu beharraren uste osoa baitu.
Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Fiona Tan (Indonesia, 1966) artistaren Abiapuntua erakusketako pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.
1813ko gertakizunaren urteurrenak aukera aparta dakarkigu letra larriko Historiaren eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Izan ere, kontraesan nahiko erakusten dizkigu kontakizun zalantzagarria dela frogatzeko.
Datorren irailaren 18tik 21era Atlantikaldia, Atlantikoko herrien musika eta kultura jaialdia, ospatuko da Oreretan. Honekin Oreretak itsasoarekin iraganean izan zuen lotura berreskuratu nahi du Udalak.
Hormak eraikitzen ditugu nonahi, baita gure lan eremuan ere. Antolaketarako egokia izaten da hori. Hormek, baina, mundutik banatzen gaituzte. Horiek zeharkatzeko zirrikiturik topatzen dugunean, "Gure Hormek" bezalako ekimenetan parte hartu dugula konturatzen gara.
HARRIA HITZ bisitaren bigarren saioa burutuko dugu maiatzaren 4an. Oraingoan gidari berezi bat izango dugu gainera, Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakaslea. Bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.