Zumaia emez

Submitted by ereiten on

Zumaiar emakumeak. Ospetsuak nahiz eguneroko lanarekin herria egin dutenak. Dendariak, hoteletako langileak, irakasleak, kontserbetako langileak, mojak, eta nola ez, baita izen esanguratsu batzuk ere: Julene Azpeitia, Elbira Zipitria edo Balendiñe Albizu.


Ezagutu itzazu emakumeak, historia egin dutenak, eta egiten ari direnak. Zumaian. Urriak 6, 11:00etan Alondegitik abiatuta. Bisita gidatuan izena emateko idatzi hona: kultura@zumaia.eus

Nork zor du zer?

Submitted by ereiten on
Udal Artxiboetan gordetzen ditugun dokumentuen artean kontu liburuak aurkitzen dira. Gaur egun osatzen diren liburuak, handiak, pisutsuak eta zehaztasun handikoak dira, normalean kutxa asko betetzen dituztelarik artxiboetan. Mota honetako liburuek ordea, ez dute beti formatu berdina eduki, XX. mende hasieran adibidez, orri batzuek osatzen zituzten txostenak ziren eta gaur, hauetako liburuxka bati buruz hitz egingo dugu. Espediente honetan 1902 urteko kontuak ikus daitezke (sig.

Mary Shelley. 200 urte zatiak josten

Submitted by ereiten on
Bizitza gorabeheratsua izan zuen Mary Shelleyk (Londres, Ingalaterra, 1797-1851). Haren ama (Mary Wollstonecraft), feminismoaren aitzindarietako bat, Mary jaiotzean hil zen. Aita (William Godwin), berriz, filosofo erradikal ospetsua izan zen, alabarekiko maitasun handirik erakutsi ez zuena. Mary gazte bakartia izan zen, oso irakurzalea. 1814an, Percy Bysshe Shelley poeta erromantikoa ezagutu, eta, hura ezkonduta egon arren, elkarrekin ihes egin zuten. Bikoteak, Lord Byronekin igaro zuen 1816ko uda.

Uraren erabilera

Submitted by ereiten on
Villabonako estanpatuen fabrikari buruzko berri sortarekin jarraituz, enpresa honek bere funtzionamendurako behar zuen baliabide natural garrantzitsuenetako baten kudeaketari buruz hitz egingo dugu oraingoan.

Xahuketa dokumentala Asteasun

Submitted by ereiten on
Berri honen bidez, artxibozainen beste lanetako bat plazaratu nahi dugu, beti ere dokumentuen kontserbazioa helburu delarik. Behin baino gehiagotan esan bezala, Udal Artxiboetan teknikariek euren egunerokotasunean sortzen eta ixten dituzten espediente administratiboak gordetzen dira. Hauek milaka zenbatu ditzakegu eta logikoa den bezala, udaletxeetan ez dago toki fisikorik Udal batek bere bizitza osoan zehar sortu dituen espediente guztiak gordetzeko.

Mary Shelleyren urtebetetze festa

Submitted by ereiten on

1816ko udan, Lord Byronek Percy Bysshe Shelley poeta eta bere emazte gaztea, Mary, gonbidatu zituen Suitzako bere etxera. Egun euritsuak izan ziren, eta etxeko jabeak mamu-istorio bana idazteko proposamena luzatu zien gonbidatuei. Horra nola sortu zen "Frankenstein edo Prometeo modernoa", 1818an argitaratua eta zientzia-fikzioaren generoko lehen eleberritzat jo izan dena.

XIX. mendeko galdeketei etekina ateraz

Submitted by ereiten on

Ikerketa lan bat abian jarri nahi dugunean informazio iturri desberdinak erabil daitezke datuak jasotzeko, beste batzuen artean, idatzizko dokumentuak aurkitzen direlarik. Era berean, hauen artean ere mota desberdinetako datuak ematen dizkiguten testuak daude eta gure ikerketaren helburuaren arabera batzuk edo besteak hartuko ditugu aintzat.

Irtenbiderik gabeko gertaera

Submitted by ereiten on
Gaurkoan XX. mende hasierako egun batean, iluntzean, gertaturiko gertaera baten berri eman nahi dugu. Adunako Udal Artxiboan egun horretako gertaerari buruz hiru herritarrek egindako aitorpena eta alkateak horren inguruan egindako ikerketaren erantzuna dago gordeta (sig. 703-35). Egun hartan, arratsaldea Arretegi baserrian lanean pasa ondoren Isidro Zabala, Miguel Anton Eizmendi eta bere semea zen Bautista Eizmendi etxerantz zihoazela, egun horietako zurrumurrua bihurtuko zenaren lekuko izan ziren.

Harria Hitz bisita organo zikloarekin batera

Submitted by ereiten on

Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.

2018ko uztaila

Submitted by ereiten on

Posible al du enpresa batek tokiko komunitatea sortu? Edo tokiko komunitatean bere burua txertatu? Zilegi al zaio halakorik egitea? Enpresak bezeroak ditu; ez al ditu haren komunitatea urrupatu eta propiotzat hartzen?

Zalantza, kezka, galdera. Ez dakigu oso ondo gurean zer den.