Larrotxene Bideo konfinamenduan

Submitted by ereiten on
Larrotxene Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxea da, eta 32 urte daramatza ikus-entzunezkoetan formakuntza ematen eta ekoizpenak garatzen. Besteak beste Borja Cobeaga, Jon Garaño, Jose Mari Goeneaga eta Pablo Malo izan dira bertako ikasle. Horietako asko Larrotxeneko irakasle bihurtu dira eta Michel Gaztambideren neurriko zinemagintzako profesionalek zentroaren irakaslegoa osatzen dute. Larrotxenek hainbat ikastaro eskaintzen ditu urtero.

Komikia eta komikigintza topaketa

Submitted by ereiten on
Komikigunearen eskutik dator aurten ere komikigintza ardatz hartuta antolatu den topaketa berria. Zergatik da motibagarria komikia editatzea? zerk bultzatzen ditu aditu eta editoreak argitaratzen jarraitzera? Argitaletxe hasi berriak zein esperientziadunak, gidoigile zein marrazkilari, autoekoizpenak eta beste… denetarik aterako da mahai gainera abenduaren 14 eta 16an Koldo Mitxelenako Aretoan. Abenduaren 14an Harriet argitaletxeko Gregorio Muro komikigile zein editorea eta Astiberri argitaletxeko bazkidea den Laureano Domínguez editorea izango dira protagonista.

(H)istorio Konparaezinak, himno, ezpala eta kalezuloak

Submitted by ereiten on

Image removed.Haizea Barcenillak komisariatutako erakusketa hau, letra larriz idatzitako Historiaren eraiketaren erreflexiora gonbidapen zuzena da. 13 artisten lanen bitartez, Barcenillak, gertaera historikoak, kasu honetan, Donostiako 1813ko setioa, abordatzeko orduan agertzen den konplexutasuna azaldu nahi digu.

Olagarro ustel guztiak kanpora!

Submitted by ereiten on

Image removed.Olagarroak badu zumaiarren nortasunarekin nolabaiteko erlazioa. Hauek, gainera, beren kulturaren ikur bereizgarri bezela hautatu dute. Zefalopodo honi eskainitako egun bat ere ospatzen da iraileko hirugarren larunbatean, aurten “XI. Olarro Eguna” izanez.

Harresiak itota

Submitted by ereiten on

Image removed.Getaria, hiribildu harresitua izan zen. Erdi Aroko harresia lehenik eta baluarte modernoa ondoren. Harresiak babeserako elementu garrantzitsua izan dira historian zehar; kanpoko erasoak saihesteko modurik egokiena. Getariako orografiak babesgune naturala eskaini arren, kostako eta lurreko hegalak izan ziren gehien sendotu zirenak.

Lafayette

Submitted by ereiten on

Image removed.Pasaian eman diren gertakizun harrigarrien artean Lafayetteren bidaia dugu. Villaviciosa jauregian plaka bat eta han eta hemen errepikatzen den grabatu moduko bat. Bi lekukotasun horiek gogoan hartzen dute… zer demontre da gogoan hartzen dutena?

Argi galdeketa

Submitted by ereiten on
Herri galdeketak eta argiteria elektrikoa. Arrazoi batengatik edo besteagatik, argi dago Euskal Herrian oso presente dauden bi gai direla, bestela, saia dadila edozein egungo errealitatea bi hauek gabe imajinatzen. Baina, gure helburua ez da baten edo bestearen pisua neurtu edo baloratzea, baizik eta Getariako bien arteko lotura historikoa zuenganatzea. Image removed.

Justiziarako baimena

Submitted by ereiten on

XVIII. mende hasieran bazeuden herri txiki batzuk beste haundiago batzuen jurisdikziopean zeudenak, hau da, beste herri handiago batzuen menpean zeudenak. Behe Erdi Aro amaierako egoera ezegonkorraren ondorioz (gogoratu behar dugu garai honetakoak direla bandoen gerrak), herri txikiek handiagoen babesa bilatu zuten eta hitzarmenen bidez hainbat alorretan, horien menpe geratu ziren. 1700 urte inguruan ordea, egoera asko aldatu zen eta txikiek ez zuten babes horren beharrik, autonomoagoak izateko gai ziren eta autonomia hori bilatzeko saiakerak egiten hasi ziren. XVIII.