Artxiboak

XX. mendeari ongietorria Orendainen

XX. mendea, abangoardiaren mendea bezala ezagutua, egutegi gregorianoko II. milurtekoko azken mendea izan zen. 1901eko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2002ko abenduaren 31n bukatu. Nola eman zioten ongietorria XX. mendeari Orendainen? Honen erantzuna 1901eko urtarrilaren lehenaren Osoko Bilkuraren aktan irakurri dezakegu:

Acto continuo manifestó el presidente que como principio del siglo XX se debía de hacer algo extraordinario a fin de hacer patente la acendrada fé del pueblo de Orendain, y que era su pensamiento conforme a las indicaciones del señor rector Don Joaquin de Arandia, acceda en un todo a las intenciones del Romano Pontífice Leon XIII y del Señor Obispo de la Diócesis Don Ramon Fernandez de Pierola actualmente reinantes, consagrando el pueblo en el presente siglo a Jesús crucificado, colocar una cruz conmemorativa de piedra en el alto de Guerbilla, jurisdicción de esta villa

Laburbilduz, XX. mendeko sarrera-ospakizun gisa, Guerbilla -gaur egun, Gerdilleta gaina bezala ezagutua- gainean harrizko gurutze bat jartzea erabaki zen. Gurutzean egin beharreko inskripzioari dagokionez, aho batez erabaki zen honako hitz hauek inskribatzea: “Jesus Christus Deus A Homo, vivir, regnat, imperat. MCMI”, euskarazko hitz hauetaz segituta: “Orendaingo Cabildo eta Ayuntamentu jaunak emeretzigarren gizaldien bukaeran eta ogeigarren gizaldien asieran ipinitako oroipena”.

Horretaz gain, udaletxeko akta-liburuetan gurutzea jarri zen egunaren kronika dugu:

Ekitaldia arratsaldeko hiruretan hasi zen parrokian, bezperak kantatuz eta arrosarioa errezatzen. Ondoren, kanpaiak jo ziren herriko eta herri-mugakideetako fededunak abisatzeko, eta Gerbilla gainalderako prozesioa hasi zen, bidean “Letania Lauretania” abestuz.

Joaquin Arandia apaizak eta Venancio Amezti apaiz laguntzaileak gurutzea bedeinkatu ondoren, Manuel Umerez apaizak Konstantino Handiak Maxentzioren aurka izan zuen garaipena gurutzearen boterearekin erlazionatu zuen. Ondoren, gurutzea besarkatzeko eta bere bizitzarekin defendatzeko eskatu zien guztiei. Azpimagarria da testuinguru honetan esandakoa: “estando dispuestos siempre a defenderla aun con peligro de nuestras vidas sobre todo en estos míseros tiempos en que es perseguida en todas partes y aun en nuestra católica España; para que así reinásemos con ella en la tierra y después en la celestial Jerusalem”.

Sermoia amaituta, publikoa gurutzea gurtzen hasi zen, eta berriro ere prozesioa hasi zen elizarantz.

Miriam Ruiz