Bloga

Xabiroi eredua

Zein ausartzen da Xabiroi saritzeko dauden arrazoiak botatzen?

Joko arriskutsua da. Arrazoi asko dago; hortaz, baten bat ahaztea oso erraza da.

Gainera,
bakoitzak bereak izango ditu. Hemen, gureak azaltzen saiatuko gara.
Jakina, gure arrazoiak gure ikuskerari daude lotuak.

Lehenik
eta behin, komikiak argitaratzeko ausardia aitortu behar zaio.
Ausardiak, baina, ez du zertan emaitza onak eman behar. Xabiroiri
dagokionez, kalitatea ez da azaldu behar. Ikusten da. Komikiak
argitaratzeaz gain, komiki onak argitaratzen dira, maiztasunez. Meritu
txikia iruditzen zaionari, saia dezala berak egiten.

Esan
bezala, nork bere motxila darama arrazoiz. Horregatik, Xabiroi lan
egiteko moldea ikusi, eta Napartheid datorkigu burura. Ez iragan
minagatik, kate horren zati sentitzeko beharragatik baizik. Xabiroik DIY
eta profesional izaera uztartzen ditu. Baita ondo uztartu ere.

Motxilan
ere euskara ikasteko bidean komikia erabili izana daramagu batzuk. Eta
hemen ere, Habeko Mik-en maila Xabiroik lortzen duela iruditzen zaigu.
Bikaintasun hori Xabiroiren ale berezietan atzematen da.

Horrela,
Xabiroi eragile kulturala dela uste dugu, ez nola nahikoa, alajaina!
Errepasatu al dituzue zeintzuk diren marrazkilari eta gidoilari horiek?
Zer nolako jarduna duten gurean eta nazioartean? Zur eta lur uzteko
modukoa da Xabiroi egiten dutenen zerrenda.

Eragile
ez ezik, nodoa da. Bakoitzak berea lehenesten duen honetan, elkarren
arteko errespetu gutxi dugun honetan, besteak errudun eta txarrak direla
sinesten dugun honetan… Xabiroiren inguruan aliantza, sare, elkarlan
eta indarrak biltzen dira. (azalaren barrukoa!)

Eta Getxon zer eta Xabiroi saritzeak hori ere bikain islatzen du.

Xabiroi, baina, ez da bakarrik egiten. Hortaz, Dani Fano zoriondu beharrean, eskerrak ematea egokiagoa dela uste dugu.

Xabiroik hori egiten du. Baita hori baino gehiago. Argitaratzen dituen komikien kalitatea begi bistakoa da.

Eta hori egiteko moldea.

David Zapirain

Irudia: @imanol_mercero