Artxiboak Bloga

Pasaia eta Bristol

Askotan, Historian zehar gertatu pasadizoak ulertezinezkotzat jotzen dira. Bitxikeri azaldu ezinak. Gero eta gehiago, orduan eta hobe. Era berean, beste askotan, gertakizuna da aintzat hartzen dena, prozesu historikotik gaindi. Ildo horretan, gainera, sasi egiak bihurtzen dira egi bakar. Ikusgarria, festibalgarri bihurtzeraino, beharrezkoa balitz.

Giro hits eta itxi horretan, gutxi dira lanari eta talentuari esker gertakizunak ulertzen eta ulertarazten dizkiguten ikerlariak. Artikulu honetan, badiako garapen historikoa inork baino hobeto ezagutzen duen Iago Irixoak ikuspuntu berritzailea plazaratzen du. Sorginarri bilduman aurretik agertu bezala, Badiak eta Bristolek elkarren arteko harreman komertzial estua izan dute. Irixoak ideia nagusia zehaztu egiten dut, erakusten du horren zuzentasuna eta horrekin batera, Badiaren inguruko topiko ala inoiz behar bezala azaldu ez diren gertakizunak testu inguru historikoan txertatu egiten ditu: burdin esportazioa, Badiaren inguruko gatazkak,… ondo baino hobeto harilkaltzen ditu.


Eskertzeko moduko lana da honakoa!

Comercio internacional y especialización portuaria: las relaciones entre Bristol y la bahía guipuzcoana de Pasaia a fines de la Edad Media / Iago Irixoa Cortés