Submitted by ereiten on

Image removed.89.a da azkena. Denbora pasa da gero! Pentsa, lehen alearekin Osasuna taldean Balde futbolaria aritzen zen!

Magazine honen jaiotza gertutik ezagutzeko pribilejio izan genuen. Garai betean "prentsa arrosa" eta txutxu-muxuak gaitzat hartu zuen Napartheid hura ekarri dit beti gogora. Amaiera ez dugu ere oso urrundik kausitu. Bidean, ale zoragarriak. Are, heldu ahala ikaragarri ondu dela iruditzen zaigu.

The Balde ez da ohiko argitalpena izan. Ez da normala izan. Ez hizkuntza trataeragatik, ezta gaiagatik, ezta estiloagatik ere. Hori da bere xarma. Gure bizarrokeriaz edo berezitasunean murgildu beharrean, gauza bizarroak hartu ditu hizpide. Bizarroak, kulturetak, tendentziazkoak, kuriositateak, modak, artea... Alegia unibertso urbanoa, unibertsala, horri buruz euskaraz idaztea normala izan beharko luke. Horregatik aldizkari hau a-normala zen. Kultura popularra lantzen zuelako, eta kultura popularizatzen zuelako dramarik gabe eta modu arinean.

Askotan The Balden irakurritakoa edo The Balden agertu datua osatzeko beharra izan dugu. The Baldian Cards faltan izango dugu aurrerantzean. Hori da kultura egitea. Hori bideratzen zuen. Horregatik ere, aldizkari garrantzitsua izan da.

Gure unibertso kuriosoa murritzago baita 2017tik aurrera.

Alabaina, The Baldek erakutsi du posiblea dela. Orain, itxierarekin, negarrak eta hau bezalako agur melengeak hasiko dira. Negarrak baino, eredua hartu eta itxiera ez dadila debalde izan.


David Zapirain