Submitted by ereiten on

Image removed.Askotan beharrezkoa da. Laguntzen du terapia egiten. Laguntzen du eredu txarrak identifikatzen. Batzuetan, hutsune nabariak non dauden ozen esateak oihartzuna du. Hala gertatzen denean, lagun gehiagok begi bistakoa dena ikusten dutela konturatzeko balio du.

Marmar egitea ondo dago. Ez da aski. Marmar asko egiteak nolabaiteko geldo aldira ere eramaten ahal gaitu: beti da berdin, horrela ezin da, hauekin ez dago modurik… Baina ohitu gara. Eta geldotasunak marmartia marmar bihurtu dezake ere. Horregatik, marmar egitea ondo dago. Mugak ditu. Nabariak.

Eta batzuetan, muga horien barruan ahaztu egiten dugu garrantzitsuena ez dela marmar egitea. Egitea baizik. Horregatik, marmarrak jartzen dizkigun mugak gainditzea beharrezkoa da. Eta marmarrarekin lotutako aurreiritziak atzean utzita, beste mundu bat dagoela ikusiko dugu.

Baldintzarik gabeko laguntasunarena, ausardiarena. Mugak, konplexuak, aurreiritziak, beldurra atzean uzteak abantailak baino ez ditu. Elkarlana sustatzea, proposamenak egiten ausartzea, (berandu egiteaz damutzea),… aukerak sortzea… horrek guztiak ekarriko du marmarra sortzen dituen egoera gainditzea eta alboratzea. Bide berriak jorratu behar ditugu, lagun zaharrekin zein berriekin. Konfiantza. Leialtasuna. Uste duguna baino ahaltsuagoak gara, batez ere lagunak laguntzera etortzen direnean.

Hala erakutsi digute guri azken asteotan zehar: eskatu eta jaso. Galderarik gabe. Irabazi ala ez, aukera ondo probestu dugu, gure eremua marmarrarena ez dela gogoratzeko eta bidai lagun onak ditugula, beste behin ere, berresteko.