Artxiboak

Elizmendiko garbileku desagertua

1910 urtean eraiki zen Elizmendi auzoko garbileku berria. Honen ezaugarriak oso sinpleak ziren: oinplanta laukia eta neurri txikiak, lau isuriko teilatu txikia, argia satzeko 9 leiho eta ate bat, erdi-erdian ur putzu bakarra dago eta honen hertz bakoitzean arropa marruskatzeko harrizko plantxak. Kanpokaldeko dekorazioa ere oso urria da: teilatuaren gailurrean dekorazio moduko burdinsare txikia, sarrerako atean teilape txiki bat, behekaldean igeltsuz egindako zokalo zabal bat eta leihoen goikaldean (hauek elkartuaz) igleltsuzko 3 moldura paralelo, lauki eta mehe. Tira, auzokoentzat nahikoa. Azken finean, lana egiteko zen.

Nabarmentzeko da ordea garbileku honen proiektua Guillermo Eizaguirre (1878-1932) arkitektu famatuak idatzi zuela. Hau Tolosarra zen eta Gipuzkoa osoan hainbat lan ezagun egin zituen (Zizurkilgo eskolak, Beasaingo azoka, Errezilgo udal-eskolak,…) bere fase desberdinetako ezaugarriak garatuaz. Asteasuko garbilekua bere bigarren fasearen amaieran egin zuen. Fase honetan Vienako sezesio estiloko ezaugarriak landu zituen: lehenago zegoen gehiegizko dekorazioa baztertu eta eraikuntzak gero eta sinpleagoak ziren, erliebeak urriak (lorak, hostoak, buruak, eta abar alde batera utzita), geometrikoak, meheak,…

Eizaguirrek idatzitako proiektuaren baldintza pleguan ikusten denaren arabera bai kalitatean eta bai eraikuntza lanen epeetan ere ardura berezia jarri zuen. Lehengaiak kalitate onekoak behar zuten eta hala iruditzen ez bazitzaizkion atzera botatzeko aukera zuen. Epe bakoitzeko bermea eta kitapenak nola egin zehazten zuen. Baina baldintza plegu honetan ere badugu nabarmentzeko datu bat: azkenengo puntuan adierazten du eraikitzaileak lan istripuen inguruko legea betzeko ardura izango duela. 100 urte beranduago, oraindik ere, testu honek zeresan haundiak ematen ditu tamalez.

Azkenik, erantsi behar dugu gaur egun desagertua dugula obra eder hau. Nahiz eta herritar askok oraindik ere gogoratuko duten bere kokapen eta itxura.

Amagoia PiĆ”