Villabonako armarria
Villabonako udal artxiboan berri asko eta interesante dago. Gaur aurkezten duguna, baina, bereziki erakargarria da. Gainera, ez dira Gipuzkoan asko horrelako espedienterik duten herriak. Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiriari buruz ari gera. Ziurtagiri hau ez da edonolakoa, 1671 urtean egindakoa bait da.