Arte-Parte
Pasaiako Udal Arte Bilduma izan genuen hizpide Zabaldiya bildumaren 2. alean. Izan ere, ez dira gutxi hormetan zintzilik Pasaiako udal eraikinetan dauden margo lanak. Margo lan horiek ez dute batasun estilistikoa, ez eta formala. Ez dira eskola berekoak. Eta, noski, egile ugarirenak dira. Baina bilduma osatzen dute. Udalaren borondatez izan ziren erosiak.