Guztiz suntsituta

Submitted by ereiten on

Image removed.Tarte honetan, orain pare bat urte, Getariako artxiboaren galerari buruz aritu ginen. Hau Lehen Karlistaldiaren ondorioetako bat izan zen, baina ez bakarra. XIX. mende hasierako gatazka horrek herria guztiz suntsitu zuela esan dezakegu.

Udal Langileen Garbiketa

Submitted by ereiten on

Image removed.Garbitu hitzak toki edo gauza batetik zikinkeria kentzea esan nahi du. Zikinkeriak berriz, toki edo gauza horretan berezkoa ez den eta kutsu negatiboa duen zerbait ematen du aditzera. Beraz, zerbait garbitzea toki edo gauza horrek berezkoa ez duen eta negatiboa den hori desagerraraztea litzateke.

Herriko erlojuaren esferarekin gorabeherak

Submitted by ereiten on

Image removed.Egin ditugun azken bi idatziak herriko erlojuaren ingurukoak izan dira. Bi kasuetan erlojuaren makineriarekin lotura izan dute. Herriko erlojuaren inguruko trilogia osatuko duen idatzia izango da hau, baina oraingoan, erlojuaren esferarekin izandako gorabeheren berri eman nahi dizuegu.

Haatik eta #HormekDiote

Submitted by ereiten on

#HormekDioteOnStage prestatu bitartean, Haatik-eko kideek modu ezin hobea laburtu dute proiektuaren jatorriaren nondik nora. Orain, oholtzaren gainean,  2016an zehar zatika aurreratu zutena gorpuztu dute. Alabaina, hau ez da errepikapen bat. Hau saio berria da. Izaera propioa duena. Haatik-ek bi gauza lortzen du emanaldi honetan. Lehenik eta behin antzoki batean kalean dauden bost hormatzar sartzea. Benetan, hormak bertan daude! Bigarrenik, dantza ariketa bikaina osatu dute.

Herriko erlojua eta Yereguitarrak

Submitted by ereiten on

Image removed.2016. urtea bukatzeko herriko erlojuaren lehen datuei buruzko idatzia osatu genuen. Urte berria hasi dugun honetan, erloju horren historiarekin jarraitzea erabaki dugu. Izan ere, Zumaiak erlojuaren tiki-taka soinuaren altzoan jarraitu zuen.

Getaria eta Baleak

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabon egunetan balea agertu zen Getariako portuan. Gaur egun gutxitan izaten da aukera itsasertzetik bale bat ikusteko eta asko izan ziren gabonetako oporrak bertara gerturatzeko baliatu zituztenak. Baleak euskal kostaldetik urrundu dira, animalia hauen populazioaren beherakadak bultzatuta.

Ibinagabeitiaren eskutitzen sorta

Submitted by ereiten on

Euskara hizkuntza bakar eta arrarotzat jotzeak ekartzen duen anekdotatik hareago, hau da euskara normalizatzeko eta munduko hizkuntza bezala erabiltzeko, Andima Ibiñagabeitia mugarrietako bat dugu.

Era Ibiñagabeitiaren zein beste euskal pentsalari, idazle eta abarren lanak eta pentsamendua ezagutzeko, Pako Suduperen lanak ezinbestekoak ditugu.

Andima Ibinagabeitiaren sare soziala

Submitted by ereiten on

1936ko gerrak Portugalen harrapatu zuen lanean; 1935ean atera zen jesuita izateko bidetik eta gerratik libratu zen, baina gero zailena egin zuen: itzuli Bilbora eta espioitza lanean hasi zen erbesteko Jaurlaritzaren zerbitzupean, eta 1947ko martxoan, salaketaren bat tarteko, Deustuko etxera joan zitzaizkion polizia espainolak eta ihes egitea lortu zuen, eta Parisen kokatu zen. Han, 1954 arte, besteak beste, Jon Mirande eta Txomin Peillenen irakasle eta akuilu izan zen.