Dokumentu bat momentu konkretu batetan behar batek bultzatuta sortzen da. Ondorioz, testuinguru historikoari eta egileak berau sortzeko zeukan arrazoiari loturik dago bertan helarazten den informazioa. Denborarekin, ordea, kontestu hau eraldatuz joaten da, baina testuak bere horretan darrai, iraganaren testigu. Honengatik, dokumentua ikertuz, bere sorrera testuinguruaz gehiago ikas dezakegu eta iragana ezagututa, dokumentua hobeto konprenituko dugu.
Azken hilabeteotan SOS Arrazakeriarekin lan egiteko aukera izan dugu. Modu apalean, haien erakusketa bat zaintzen. Ia ia aldi berean, Donostian zehar joan etorrian, elkarte honek autobus geltokiaren galerian paratu erakusketarekin egin dugu topo egunero. Hotzikarak harrapatuta. Europarako bidean Mediterraneoan itota, banan bana. 35.000tik gora lagun. Euria bezain naturaltzat jotzen dugu jada. Jendea itotzen uztea gauza naturala; laster, propio hondoratzea txalotuko dugu. Dena da naturala.
Udako egun hauetan zerbait desberdina egiteko gogoz? Zatoz HARRIA HITZ bisitara uztailaren 13an. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, egun-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eta, arratsaldean Usoa Zumetarekin familientzat serigrafia tailerra eskainiko baititugu Usurbilen.
Usurbilen jarraitzen dugu Harria Hitz bisita gidatuak antolatzen. Bai modu irekian izenemate bidez edo baita taldeentzako nahi duten egun eta orduetan ere. Aste honetan horrelako bisita bat egokituko dugu UEMAko gazteentzat.