Aspaldiko agiriek anitz gauzaz dihardute. Beraien bidez jorra daitezkeen gaiak ia amaiezinak dira. Ez dute Historian murgiltzeko bakarrik balio; hein batean ala bestean, esparru edo diziplina desberdinek haien ezagutzan sakontzeko erabil ditzakete. Horietako bat, zalantzarik gabe, toponimia edo lekuen izenei lotutako arloa da. Itzal handiko esparrua dugu gurean, eta ia herri guztiek, modu batera ala bestera, beraien inguruko leku-izenei buruzko lanak garatu dituzte.
XVIII.mendean idatzizko komunikazioa erdaraz egiten zen ia erabat. Bai partikularren artean eta baita erakundeekin ere. Hori egunero ikusten dugu udal Artxiboetan. Tarteka, baina, errealiteateak zirrikitua topatzen du idaztizko agirietan. Horrelakoetan, euskarazko hitzak protagonista bihurtzen dira. Hobe erranda, ezarritako langa gainditu egiten dute euskal hiztunek. Ohikoa agerian geratzen da, ofizialtasun baztertzaileari izkin eginez. Errealitatea "...en lengoa vascongada..." pasatzen zen eta.
Zerocalcare
Armadiloaren igarkizuna
Koldo Izagirrek euskaratua
140 orrialde
Farmazia Beltza, 2021
15 €
ISBN 978-84-123140-0-7
Euskarara orain ekarri dugun Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen.
2019ko neguan Adunako Udalak bere liburutegiko funtsa berrantolatu eta eraikin aldaketa egin nahi izan zuen. Han ibili gara ordutik (pandemiak suposatutako geldialdi luzea kenduta) funtsaren zati handi bat berrantolatzen eta guztia eraikin berri batera mugitu eta moldatzeak suposatzen dituen lan anitzak gauzatzen.
2020ko irailean ospatu zituen Ordiziako Nekazal Kooperatibak 100 urteak, egun herrian “Sindikatu” izenez ezagutzen denak. Urteurren honek argi utzi du gai honen inguruan dagoen informazio falta. Horregatik, idatzi honekin Nekazal Sindikalismoaren eta honek Ordizian izandako eragina ulertzeko zenbait jarraibide emango dituzten artikulu sortari hasiera emango zaio.
Lanera joateko egunerokotasunean konturatu naiz herri honen berezitasunaz, bi lurralde ezberdinen elkargunea baita. Egungo egoerak, itxiera perimetralarekin, herri honen izaera estrategikoa nabarmentzen du erabat.