Adiorik gabe

Apirilaren 6an, larunbata, 18.00tan Donostiako Antzoki Zaharrean Adiorik gabe egitasmoaren ekitaldi berri bat egingo da Donostiako Udalak bultzatuta.


Oraingoan Francisco Arratibel Frutos, Jose María Elicegui Díez eta Gladys del Estal Ferreño artearen lengoaia erabiliz ekarriko dira gogora. Horretarako, Koldo Almandoz, Aiert Beobide, Olatz Beobide eta Juantxo Zeberioren zuzendari artistikoen sorkuntzak eszenaratuko dira.


Baketik Fundazioa, Ereiten K.Z.-ekin batera,  proiektu berezi honetan lanean aritu da eta memoria kolektiboa artearen bidez lantzeko ekitaldi honetara bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizu.


Gonbidapenak eskuratzeko:

943 48 19 75

adiorikgabe@donostia.eus