Hormek diote

Hiria beste modu batean ezagutzeko aukera nahi dugu. Nekez onartzen den modu zein tokien arabera. Muralak egin ditugu. Apaingarri hutsak ez direnak eta esanahi zehatza eman nahi dutenak.

Hiria arteari buruz hitz egiteko nahi dugu. Artisten sormenak hirigintza, eskubideak, arazoak, irtenbideakā€¦ beste modu batera ulertzen lagunduko duelakoan. Muralak antena bihurtzen ari gara.

Hitz potoloak dira. Are, hirian margotzea ez da ahuntzaren gau erdiko eztula.

Esperimentuan parte har dezakezu: paseoan, hitzaldian, tailerretan…

Edo webgune zein Facebook edota Twitterren (#HormekDiote)

Ez da beharrezkoa dena polita eta adostasuna izatea. Azken batean, hori ere elkarbizitza da. https://storify.com/Ereiten/hormek-diote

Sormenari tartea emateak merezi duela uste dugu. Bai.