Donostia 1813, gizarte zibila, gerraren biktima

Aurreko maiatzean San Telmo Museoan eta Demagun Taldeak antolatuta 1813an jazotako Donostiako setioa abiapuntu hartuta gizarte zibilak gudetan duen biktima papera aztertu zuen mahai ingurua izan zen. Honi jarraipena emateko pasa den urriaren 18an Larraitz Arretxeak (Ereiten) 1813 ondorengo urbanismo berriari buruz eta berekin batera David Zapirainek (Ereiten) garaiko biolentzia eta eguneroko bizitzari buruz hitz egin zuten.