Submitted by ereiten on

Image removed.Zegama Seguratik banandu zela lau mende egiten dituen 2015 urte honetan, Udalak hainbat ekimen antolatu ditu. Horien artean, otsailak 6 dituela, arratsaldeko 18’00tan Zegaman bertan burutuko den hitzaldia dago. Iago Irixoak “Zegama: auzotik hiribildura (1384-1615)” lelopean, herri honek urte horien artean izan zuen bilakaera aztertuko du.

Izan ere, Zegamak hiribildu titulua eskuratzea, ezin daiteke aurreko mendeetan jazo ziren gertakariengandik bananduta ulertu; bereziki Segurarekin auzotartze-hitzarmena egin zuenetik: 1384tik, alegia. Ordutik, eta XVII. mendera arte, herriaren Historia ezin da hiribilduarenetik aldenduta ikusi. Era berean, auzotartzea eta independentzia ez ziren kontu isolatutak izan. Aitzitik, Gipuzkoa mailan jazotzen ari zen mugimendu sakonen seinale ere baziren. Ondorioz, bi ekintza horiek ardatz hartuta, inguratu zituen gertakariak azalduko ditu, baina beti ere Zegamari dagozkion datuak azpimarratuz.