Azaroaren 6tik 8ra A Coruñan Kultura Ministerioak eta A Coruñako Udal Liburutegien Sareak bultzatutako "Pensar las comictecas" Herritarren Laborategiak izan dira. Bertan komikiaren eta kulturaren munduko pertsona nabarmenek parte hartu zuten, hala nola Arantxa Mariskal (TBK), Alicia Selles (liburutegietan aholkularia), Laia Sanchez (Citilab), Elisa McCausland (kazetaria,komikilaria..) edota Vicente Funes (BRMU) besteak beste.
Bost proiektu aurkeztu ziren bertan:
- “Fanzinotekak eta fanzineen sorkuntza”: fanzineei, genealogiari eta autogestioari buruzko tailerra, tokiko testuinguruetan sormena eta dinamizazio kulturala sustatuz. "Komikiaren ekosistema baterako aliantza estrategikoa “: komiki-eragileen tokiko sare bat eraikitzea bilatzen zuen ahaleginak koordinatzeko eta komikien irakurketa sustatzeko.
- "PAF! helburu": komikigintza dinamizatzeko kostu txikiko proposamena izan zen.
- “Unibertsitateko Komikteka”: Komikia unibertsitateetan hezkuntza-tresna gisa txertatzeko proiektua.
- "Komikiak BHIetan irakurtzen": elkarlaneko wikia sortzea, komikia eskola-curriculumetan txertatu asmoz gazteentzat garrantzitsuak diren gaiekin, hala nola osasun mentalean edo identitatean.
- "Aitona-amonen komikiak": belaunaldien arteko jarduerak eta adinekoentzako komikiei eskainitako espazioak proposatu zituen.
