Getariako Liburutegian neguko olatu handiak hartu eta programazioarekin aurrera jarraitzen dugu oholaren gainean. Abenduaren 15ean, arratsaldeko 17.00etan, Uxue Alberdi idazlea etorriko da gurera bere liburu berria irakurri eta aurkeztera: "La Belle". Haurrentzako kontakizun ilustratu honetan German Rodriguez edo "German Txiki" getariarraren bizipenak kontatuko dizkigu, honek zirkuan izandako gora-beherak direlarik istorioaren muina. Hortaz, Getarian ere abenduako hotzari aurre egiteko, zatoz liburtegira eta gozatu kontakizun honen bitxikeri guztiak eta gehiago entzunez.

