Europako ondare jardunaldien baitan Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen "Kontaiguzu ondarea" ekimenen parte hartuko dugu aurten ere bisita gidatu berezia proposatuz.
HARRIA HITZ ETA TXALAPARTA: TRADIZIOTIK MODERNITATERA BIDAIA
BISITA GIDATUA + TAILERRA
Usurbil tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen herria dugu: Dema plaza eta giza probak, bertsolaritza, Gaur taldearen abangoardia, Ez dok Amairu-ren modernitatea, txalaparta, sagardo-gintza, muralak... hauek denak batera aurkitzeko parada izango dugu bisita berezi honetan, Xabier Gantzarain eta Ismael Manterolaren eskutik. Ondoren Txokoaldeko Txalapartaren Txokoan, musika-tresna honen bitxikeriak ezagutzeko tailer didaktikoa eskainiko digute txalapartariek.
EGUNA ETA ORDUA: Urriak 24, 10:00etan Dema plazatik hasita
HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro
Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).
