Submitted by ereiten on
Azkeneko hilabeteetan ezohiko jarduera bat burutu dugu Ereitenen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua eraikinean gordetzen diren 300 saski baino gehiagoren kontserbazio lanetan laguntzeko aukera izan dugu. Dakizuen moduan Gordailua Irunen dago kokatua eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da. Artea eta ondare higiezinaz gain, etnogintzari eskainitako bilduma izugarria dute. Aipatutako saskien kopuru handiena, esaterako, etnogintzako bilduma horretatik dator eta tipologia ugariren, lanbide tradizionalen eta jarduera ezberdinen erakusgarri dira. Saski horietatik ugari urteetan zehar erabili dira baina beste asko, apropos eginak izan ziren tipologia ezberdinen errepresentazio anitza lortzearren. Gainontzekoak Untzi Museoak egindako bilketa lanengatik eta bestelako bildumei esker daude Gordailuan. Image removed.Arrantza eta itsas munduarekin erlazionatutako saskiak (nasak, otarreak, butroik eta millotarrak, besteak beste), nekazal jarduerekin loturikoak (kopa-saskiak eta simaur saskiak, adibidez), bestelako lanbideekin erlazionatutakoak (erlauntzak, okindegiko otarrak etab.) eta saskigintzaren jarduera berarekin zerikusia duten piezak (tresneria eta lehengaiak) izan ditugu esku artean. Baliabide eta material modernoek saskigintza ia gutiz alboratu duten garai honetan, zorteko sentitzen gara altxor hau gertutik ikusteko aukera izan dugulako. Sara Etxebeste *Irudia: Jatorri ezezaguna