
Sylvain Savoia
Les esclaves oubliés de Tromelin
Dupuis, 2015 (Aire Libre)
Orain dela aste batzuk Garbiñe Ubedak komikia eta historiaren arteko loturaz idatzi zuen http://www.berria.eus/www.berria.eus/paperekoa/1812/038/001/2017-06-23/fikzioa_da_bidea.htm
Ubedari berari esker Les esclaves oubliés de Tromelin zirarragarria eskuratu dugu. Komiki honek Garbiñek egindako galdera askori erantzuten diotelakoan gaude. Istorio txiki bat ekartzen du gogora Savoia komikilariak, Historia handiak ezkutatzen duen zati argigarri horietakoa, hain zuzen ere.
Ahoa betetzen dugu gure deskubrimenduekin, gure arbasoen griñarekin, gure abenturarako izpiritua, munduan zehar barraietu dugun zibilizazioa, gure mariñel ausartak...
Gure burua horrela ezaugarritu dugu. Compagnie française des Indes Orientales elkargoaren 1760ko bidaia honek, baina, horren atzean zegoena uzten du agerian.
1700 metro bider 700 metroko uhartea, 8 metroko altuera gehienez, koralez eta ondarrez osatua, nabigazio bideetatik aldenduta... L'Utile itsasontzia han jo zuen hondoa. Eskifai txuriak han utzi zituen esklabuak, 15 urtez.
Gordinkeria eta lukurreria batetik; bizi irauteko grina eta gaitasuna bestetik.
Savoiak berak uhartean izan zen, indusketa arkeologiaren lekuko. Bere kontakizunak are gordinago bihurtzen du gertatutakoa. Izan ere, bere bizipena eta orain dela 250 urte han 15 urtez bizirik iraun zutenena alderatzea ezinbestekoa egiten da. Autoreak ez du egiten. Irakurleak egiten du.
Gizatasuna Europan jaio omen zen garai horretan.
- Log in to post comments