Submitted by ereiten on

Elkarbizitza hitz potoloa. Artea, ez da txikiagoa.

Kontzeptu handiak, sakonak. Ikusgarritasuna ez ezik, buru lan nekezak puzten dizkigute.

Horregatik, Mentalgassiren agerraldia oso da eskertzekoa.

Elkarbizitza norberaren buruarekin hasten da; gertuko paisaia zein gertuko objektuekin segitzen du.

Mentalgassiren lan sorta honek kalean supituki gelditu gaitu. Harrituta begiratuko diogu, eta kuriositatez. Egunero ikusten ditugun objektuak eta izakiak, ohiko tokian ikusiko ditugu. Hobe esanda, Mentalgassiren frame hauek egunero ikusten EZ ditugun objektuak eta izakiak ikusten laguntzen digu. Egunerokotasunari buruz hitz egiten digun sorta honek. Tokia labainkorra dela, txakurra zaunka ari dela, hor beti gizonezkoek pixa egiten dutela, hemen baten batek txirrinda ahaztu zuela, orube horretan dagoena ikusteko inora ez doan eskaratzea behar dut…

Elkarbizitza gure burua erosoa izaten hasten da, irri batekin hasten da, ustekabe txiki bat du lagun, egunero ikusten eta erabiltzen ditugun trasteak beste modu batean ikusten lor dezakegu; Kontxan altxorrak bilatzea bezalakoa.

Image removed.Image removed.Image removed.
Image removed.Image removed.