Submitted by ereiten on

Image removed.Urte baten buruan Hormek sarri hitz egin dute. Urte bete pasa ondoren, egun Hormek zer dioten, ez da hori galdera makala. Halere, galdetzeak berak egun Hormek hitz egiten segitzen dutela ematen du aditzera.

Izan ere, Hormek diote guk urte honetan zehar asko ikasi dugula. Orain dela urtebete (pasatxo) gure baliabide eta ezagutzarekin lan bati ekiten geniola uste genuen. Errealitateak, baina, bestela erakatsi digu. Hau da, lana, agindutakoa eta zehaztu bezala bete dugu. Ez ordea orduan genekienarekin, ekinaren poderioz ikasi dugunari esker baizik.

Horrela, Hormek esan ez ezik, erakatsi egin digute. Besteak beste:

- Besteon lana gehiago errespetatzen eta baloratzen

- Kultura komuna partekatzen dugun lagunekin lana egita pribilejio dela

- Saldias zuzen zela, eta... lagunekin bai!

- Kultura popularra kultura unibertsalaren zati bat dela eta horri esker identitea propioa eta komuna dugula

- Edertasuna sortzean datzala

- Akaso Sor/tzaileak gure Sor/ginak direla

- Artearekiko, artearen funtzio sozialarekiko interesa berpiztu zaigula

- Aurre iritzi sobera ditugula.

Era berean, "ondoretza" lehengoz aipatu zigutela harrituta geratu baginen ere, harro ikusten ari gara legatu zehatza utzi dugula: elkarren ezagutza, denborari eusten dioten muralak, jabetza pribatuak ezabatu duen murala, bidaiatzen hasiak diren "Gure Hormek", buruan ditugun ideia berriak, ezagutu dugun jende eskuzabala, Haatik Dantza Taldeak taularatuko duen espektakulu berria... Esperimentua ondo atera da, beraz.

Horiek horrela, hormatu ez garela uste dugu. Zintzo jokatu dugula eta helburuak bete ditugula. Kontraesanak zamalkatu ditugun edo ez, ez dakigu, baina zizelkatu bai, zizelkatu behar izan ditugu. Alegia, elkarbizitza ekimen artistikoetan bezain beste, proiektuak sortu dituen harremanetan bizi izan dugu. Eta ederra izan da.

Urkelekin hasi eta Hannibal Smithekin amaitu: I love it when a plan comes together

David Zapirain