Submitted by ereiten on

Image removed.Gipuzkoa tradizionalean udalaren ardura zen auzokoen oinarrizko bazka bermatzea. Herriko ostatua ondo eta kalitatez hornituz; laboreen prezioa murriztuz; salmentetan erabiltzen neurtzeko gailuak kontrolatuz… Gorputzaren bazka ez ezik, izpirituarena ere zaintzen zuen udalak. Esate baterako, apaizak hautatzen zituen eta elizaren lanak eta mantenimendua bere gain hartzen zituen. Izan ere, gure egungo hizkeran, udal “azpiegiura” zen hura ere.

Tradizioa, baina, ez zegoen beti berrikuntzarekin borrokan. Tira, bai, gehienetan. Baina tarteka biak uztartzeko aukera zegoen. Hala gertatu zen orain dela 120 urte Asteasun. Eliza oso egoera kaxkarrean zegoen; udalak hura zaharberritzea erabaki zuen, istripurako arriskua oso nabaria baitzen. Horiek horrela, lanak abiatzear zirela 1896ko maiatzean, alkateak ordulari berria eta modernoa jartzea proposatu zion udalbatzari. Proiektu asko omen zeuden mahai gainean herrian, baina jada komunitatearen bizitza ez omen zen eskilen soinuan mugitzen, ordulariaren erritmoan baizik. Hala zioen alkateak: El Señor Presidente manifestó que según noticias iban a dar principio en breve las obras de reedificación de la torre de la iglesia, y que hallándose, como es notorio, en muy mal estado el reloj de la misma, sometía a la deliberación de sus compañeros el punto de si se debía acordar la adquisición de uno nuevo provisto de esfera y aunque son muchos los proyectos que el Ayuntamiento desea poner en ejecución en el próximo ejercicio, animados todos por los mejores deseos para llevar a cabo obra tan conveniente para el vecindario, se acordó autorizar al mismo Señor Alcalde para hacer las gestiones convenientes para su adquisición.

Horretarako, Inazio Zubillaga erlojugilearen eskaintza onartu zuten. Ordulariaren izaera modernoa beste behin ere uzten dute agerian: Reloj con 8 días de cuerda, horas con repetición y con cuartos de hora y toda la maquinaria de bronce, cuerdas metálicas, todo ajustado o arreglado al estilo de los últimos adelantos y con dos esferas. En 5000 reales.

Are, soldata ez ezik, lana egin bitarteko mantenua ere udalaren kargu dela zehazten da tratuaren baldintzetan: Advirtiendo que las pesas y mi manutención del tiempo de colocación de dicho reloj serán a cuenta de ese municipio y todo lo demás así como transporte irá a mi cuenta. Tratuan beste elementu bat sartu zuten: ordulari zaharra, hain zuzen ere. Nonbait, Zubillagak haren piezak berriz erabiltzeko edo gailua bera konpontzeko interesa zuen. Horrela, Referente al nuevo reloj parroquial de esa (Villa) y sus condiciones, debo manifestarle a Usted y al Ayuntamiento de su digna presidencia que me comprometo a hacer y a instalar el nuevo reloj parroquial de esa bajo las condiciones ajustadas por esa corporación y por la suma de 1000 pesetas y el reloj viejo.

Azkenik, lanak amaitu, erlojua elizan paratu eta funtzionamendua konprobatu egin zuen udalak berak, 1897ko urtarrilean: Y examinado dicho reloj después de su instalación por un inteligente declaró que el Ayuntamiento había hecho una excelente adquisición y en favorables condiciones…

120 urtean behin laguntza eskatzen duen laguna dugu ordularia. Izan ere, berriz ere matxuratuta dago. Hau konpontzeko auzolana da aukerarik onena. Denona baita erlojua; ondarea. Etorkizuna eta iragana batzen duen pieza da, zalantzarik gabe, denboraren tik-tak.

EKAINAREN 14an ORDULARIA NOLA KONPONDU AZTERTZEKO BILERA UDALETXEAN!

Amagoia Piá