(H)istorio Konparaezinak, himno, ezpala eta kalezuloak

Submitted by ereiten on

Image removed.Haizea Barcenillak komisariatutako erakusketa hau, letra larriz idatzitako Historiaren eraiketaren erreflexiora gonbidapen zuzena da. 13 artisten lanen bitartez, Barcenillak, gertaera historikoak, kasu honetan, Donostiako 1813ko setioa, abordatzeko orduan agertzen den konplexutasuna azaldu nahi digu.

Olagarro ustel guztiak kanpora!

Submitted by ereiten on

Image removed.Olagarroak badu zumaiarren nortasunarekin nolabaiteko erlazioa. Hauek, gainera, beren kulturaren ikur bereizgarri bezela hautatu dute. Zefalopodo honi eskainitako egun bat ere ospatzen da iraileko hirugarren larunbatean, aurten “XI. Olarro Eguna” izanez.

Harresiak itota

Submitted by ereiten on

Image removed.Getaria, hiribildu harresitua izan zen. Erdi Aroko harresia lehenik eta baluarte modernoa ondoren. Harresiak babeserako elementu garrantzitsua izan dira historian zehar; kanpoko erasoak saihesteko modurik egokiena. Getariako orografiak babesgune naturala eskaini arren, kostako eta lurreko hegalak izan ziren gehien sendotu zirenak.

Lafayette

Submitted by ereiten on

Image removed.Pasaian eman diren gertakizun harrigarrien artean Lafayetteren bidaia dugu. Villaviciosa jauregian plaka bat eta han eta hemen errepikatzen den grabatu moduko bat. Bi lekukotasun horiek gogoan hartzen dute… zer demontre da gogoan hartzen dutena?

Euskararen zizpriztinak gaztelaniaren uretan

Submitted by ereiten on

Aurreko artikuluan euskara eta hezkuntzari lekua egin bagenien, oraingoan gure hizkuntzarekin zerikusia duen beste gai bati helduko diogu. Lehenago ordea, akten hustuketa proiektuaren inguruko ohar batzuei leku egitea interesgarria dela deritzogu.

Antzinako zeloa

Submitted by ereiten on
Asteasuko Udal Artxiboak dokumentazio historiko aberatsa gordetzen duela bere baitan, behin baino gehiagotan esan dugun gauza bat da. Ez gara ez, nekatuko errepikatzeaz, izan ere garrantzi handia duen gauza bat da eta honen zaintza, babesa eta hedapena gure esku dago. Toki desberdinetako ikerlari asko datoz Asteasura beren lanetarako informazio bila eta tarteka, kontsultatzen dituzten dokumentuen orrietan bitxikeriak aurkitu ditzakegu. Gaurkoan, 1780 urteko epaiketa bateko orrialde batean topatu duguna aurkeztu nahi dugu (sig.

Eburniko kattana 1.3 Sua - Uriel, Bergara matxinoa

Submitted by ereiten on

Lehen input-a: Bergarak ere matxinoen araudia onartu zuen.
Bigarren input-a: Bergarak indarrez garaitu zituen matxinoak.
Biak batera egin zituen, egun berean.
Nola zeinke?

Bergarak Gipuzkoako matxinoen armada indarrez garaitu zuela iragarri zuen hainbat agiritan. “Relación del modo con que se disipó por los vecinos de la villa de Bergara… la sedición de los de Elgoybar y otros pueblos de su inmediación, y de la misma Provincia!".

Iraganeko toponimia edo leku-izenetan sakonduz

Submitted by ereiten on

Aspaldiko agiriek anitz gauzaz dihardute. Beraien bidez jorra daitezkeen gaiak ia amaiezinak dira. Ez dute Historian murgiltzeko bakarrik balio; hein batean ala bestean, esparru edo diziplina desberdinek haien ezagutzan sakontzeko erabil ditzakete. Horietako bat, zalantzarik gabe, toponimia edo lekuen izenei lotutako arloa da. Itzal handiko esparrua dugu gurean, eta ia herri guztiek, modu batera ala bestera, beraien inguruko leku-izenei buruzko lanak garatu dituzte.

Lekuona Fabrikako Kultura mediazio lanak

Submitted by ereiten on

Lekuonan garatzen ditugun kultura mediazio lanak gehienbat Lekuona Fabrikak eskaintzen duen Legamia programarekin lotuta daude, nahiz eta Legamiatik kanpo ere beste lanen bat ere burutu izan dugun. Hauen artean, besteak beste, herriko ikastetxe ezberdinekin lantzen dugun Kultura Podcasta edo udaletxeko sail ezberdinak edo liburutegiarekin egindako kolaborazioak daude tartean. Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da.

Artekaritza Errenteria Lekuona