Udako Zientzia Txokoa 2013

Submitted by ereiten on

Aurten ere Eureka! Zientzia Museoaren Udako Zientzia Txokoan parte hartuko dugu. Antolatutako ekintza honek haurrek ondo pasatzea eta zientziaren inguruko jakin-mina piztea dute helburu. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua eta ekainak 24tik abuztuaren 6ra 5 eguneko txanda ezberdinak antolatuko dira. Bertan jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

Santio jaiak: atzera begirako erakusketa

Submitted by ereiten on

Amasa-Villabonako udalak herriko jaien inguruko erakusketa eredugarria paratu du. Kultura sailak bultzatuta, artxiboan gordetzen diren materialen erabilera interesgarria dugu martxan. Argazki, agiri, jai egitarauak... baita ere buruhandiak eta erraldoiak, eta kuadrillen apaingarriak. Udal artxiboa herritarren eta udalaren gogoa dela berresten du ekimen honek. Bai eta ondaretzat hartu behar duguna harriak eta eraikinak baino askoz gehiago dela erakutsi ere.

Idi-probak

Submitted by ereiten on

Image removed.Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna. Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri.

Baserrien Zarautz

Submitted by ereiten on

Eragin eta Ereiten beste behin ere elkarrekin. Oraingoan, Zarauzko baserriak balorean jartzeko, edo goratzeko, edo behar duten errekonozimendua emateko. Folklorekeritik urrun. Baserritarrak ez baitira beste mundu bateko edo beste garai bateko biztanleak.

Liburuxka eta urte osorako herriko merkatuan ikusgai egongo den erakusketa prestatu dugu. Maiatzaren 19an zabalduko da.

Kaosari eta zoriari forma

Submitted by ereiten on

Image removed.Alonso Pimentelek Amable Arias liburuan gorde zuenez, Amablek berak dio txikitatik izan zuela pintatzeko beharra, eta honela, erabaki zuen inoiz ez zizkiotela gehien maite zituen bi gauzak kenduko, haiengatik borrokatuko zela: idazteagatik eta pintatzeagatik.

Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna (1475-1550)

Submitted by ereiten on

Atzo Donibaneko Arizabalo Jauregian Iago Irixoa historialariak “Pasaia-Bristol: harreman ezezaguna” hitzaldia eman zuen. Bertan, bi portuen artean XV. mende erdialdetik aurrera sustatu eta XVI. mende arte mantendu zen harremanaren berri eman zuen, hemengo eta hango dokumentazioak ondo islatzen duen bezala.