Armagintzaren museoa

Submitted by ereiten on

Urte berriarekin lehen erronka berria. Eibarreko Armagintzaren Museoan arituko gara datozen bi urteotan.

Une egokian iritsi zaigun aukera. Lan talde egokia eta jatorra topatu dugu bertan. Hortaz, lan taldeari batu eta dugun guztia emango dugu hobetzen laguntzeko.


Trintxerpe ezezaguna: arkitektura modernoaren erakusgarri (bisita gidatua)

Submitted by ereiten on

Kontrakoa ematen badu ere, gizakiaren eskuhartzearen ondorioa da gertu duguna. Berde zein grisa. Alabaina, inguratzen gaituena nekez jotzen dugu paisaiatzat. Are gutxiago, paisaia hirikoa baldin bada, Gipuzkoan, hiri-paisaia etxeak baino gehiago da. Gure gizartearen oinarrian dagoen funtsezko osagarria dugu hura. Egunero ikusteagatik gutxitan eta gutxi baloratzen duguna, arkitektura modernoaren historia kontatzen badu ere. Trintxerpen bezala.

Harria Hitz bisiten jarraipena

Submitted by ereiten on

Usurbilen jarraitzen dugu Harria Hitz bisita gidatuak antolatzen. Bai modu irekian izenemate bidez edo baita taldeentzako nahi duten egun eta orduetan ere. Aste honetan horrelako bisita bat egokituko dugu UEMAko gazteentzat.


Harria Hitz bisita irailaren 12an

Submitted by ereiten on
HARRIA HITZ bisita gidatu berri baten proposamena duzue honakoa. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat. Gure aurtengo bigarren bisita burutuko dugu irailaren 12an. Goizeko 11:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu . Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda.

Saguzulo haurren irakurle taldea: letren artean Getaria goxatuz

Submitted by ereiten on
Aurreko berrietan azaldu genizuen bezala, aurtengo ikasturtearekin batera Saguzulo haurren irakurkle taldea martxan jarri dugu Uxue Alberdi idazleak, Getariako Liburutegiko Andoni Olaetxea liburuzainak eta Getariako Udalak. Irakurzaletasuna eta hausnarketarako gaitasuna lantzeko espazio bat ez ezik, gozatzeko eta elkar ezagutzeko gune bat izango da Saguzulo. Irailaren 16an itxi genuen izen ematea eta plaza kopurua ia bere osotasunean bete da, 13 lagunek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Kaderazar: frantsez ttippiaren abentura eta malura gehiago

Submitted by ereiten on
Image removed.

Mugerren jaio zela bagenekien. Orain arte hori 1772. urtean gertatu zela uste genuen. Zalantza dugu, baina, ez ote zen 1769ean izan. Urte batean ala bestean, bere bizitza ez zen asko aldatuko. Ogibidea zapatugilea ala zapatu saltzailea zuen. Zapaterillo francés deitzen zioten ere Pedro Kaderazar jaiotzez zen Frantses ttippiari.

Haurtzaroa eta hezkuntza Villabonan

Submitted by ereiten on

Image removed.Ongi dakigu, bai. Hezkuntza edozein gizarteren euskarri nagusienetako bat da. Hezkuntzarik gabeko herria, atzera doan herria da. Hezkuntza abiapuntua da, baita haurren garapenean ere.

Guztiz suntsituta

Submitted by ereiten on

Image removed.Tarte honetan, orain pare bat urte, Getariako artxiboaren galerari buruz aritu ginen. Hau Lehen Karlistaldiaren ondorioetako bat izan zen, baina ez bakarra. XIX. mende hasierako gatazka horrek herria guztiz suntsitu zuela esan dezakegu.