Koldo Mitxelena Kulturuneak Kaosari eta zoriari forma erakusketa berriarekin artista emankor eta nabarmen batengana gerturatzen gaitu: Amable Arias. Ereiten bisitarien harreraz eta publiko ezberdinei zuzenduriko tailerren arduradun izango da.
Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ZABALDIYA bildumaren bigarren zenbakia argitaratu du, Pasaiako udalaren arte bilduma izenburupean
Uztailaren 12-13an, Usurbilgo Artzabalen, UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia eskainiko da.
Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu.
Udalaren ekimenez hilero artxiboari buruzko berri bat argitaratzen da Artzape aldizkarian. Egindako lana errepasatzeko une aproposa dela pentsatzen dugu. Horretarako, Getariako alkate Nikanor Lertxundi elkarrizketatu dugu.
Zergatik hileko artxiboaren berri bat?