2003. urtean sortu genuen EREITEN.
Informazioa antolatzea eta hedatzea genuen helburu.
Eta horretan dihardugu egun ere.
Horrela, artxiboak, liburutegiak eta artekaritza kulturala dira gure lan esparru nagusiak.
Funtsak katalogatu, deskribatu, dokumentatu...
Ondare dokumentala, kulturala ala artistikoa gizarteratzen laguntzea...
Bidean ikasi dugu gure hasierako xedearen esanahia: ezagutzak eragin sozial izango badu, ezinbestekoa da aurretik datuak nahiz informazioa lantzea.
Hori ere ez da aski, eta ezagutza horrek forma zehatza hartu behar du, dagokion hartzailearengana iritsi ahal izateko.
Horrexegatik da forma askotarikoa lan honen emaitza: katalogoak, liburuak, programazioa, jendearen aurreko artatzea, bai eta informazioa modu berrietan jorratu eta zerbitzatu ere, artxibo elektronikoaren bidez, informazio sistema eguneratuen bidez.
editatu