Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Apirila

Iñigo Aranbarriren nobela berria da Apirila. Interesantea izateaz gain, liburua bikaina da. Bizia, gordina. Bukatu arte ezin askatu horietakoa. Idazleak zenbat gauza kontatu dituen pentsatzen uzten duen horietakoa. Historialariok egin ez duguna egin du Aranbarrik. Gure lana zertarako balio duen ere gogoratu digu. Ez da txikia 1766ko matxinoek narrazioan duten tartea. Izan ere, neoliberalismoaren gordintasuna…

Bloga

Elkarrizketan: Nikanor Lertxundi

Udalaren ekimenez hilero artxiboari buruzko berri bat argitaratzen da Artzape aldizkarian. Egindako lana errepasatzeko une aproposa dela pentsatzen dugu. Horretarako, Getariako alkate Nikanor Lertxundi elkarrizketatu dugu. Zergatik hileko artxiboaren berri bat? Gipuzkoako historian toki esanguratsua da Getaria. Hainbat pasarte garrantzitsu eman ziren gurean. Artxiboan baino, oso berri historiko dugu, hainbatetan erre egin zuten eta. Hutsune…

Bloga

Zumaiako Alondegia

Alondegia dugu Zumaiako kulturaren ikurretako bat. Eraikin modernoa, adimentsua deitzen den horietakoa. Behar bada ohituraren poderioz toki arrunta irudituko zaigu jada. Nahiz eta azken solairuan dugun atalaia ohitura betikotzeko modukoa izan. Alondegia, berez, kultur etxe, liburutegi, bilgune, mediateka, lantoki, Oxford, erakusketa aretoa… dugu. Alondegia bat, baina, zer da? Izan ere, horrekin ere, izenarekin ere, ohitu…

Bloga

Mikel Lasaren ‘Bidai kaierak’

“Idaztea eta marraztea, gaua eta eguna bezain desberdinak dira niretzat” Eta hau da erakusketa honetan barneratzean antzemango dugun lehena. Ezaguna dugun Mikel Lasa, hirorugeigarren hamarkadan Euskal olerkigintza berritu zuen humanista malenkoniatsua alde batera utziz, gure aurrean bizitasun eta alaitasunez beteriko Mikel Lasa margolaria azaltzen zaigu. Erretiratu ostean betidaniko amets bat burutu ahal izan du olerkariak,…

Bloga

Bandoa euskaraz

Asteasuko Udal Artxiboa berriz ere euskararekin lotua agertzen zaigu. Aurrekoan bezala, gure lankide Amagoia Piá-k bertan egindako lanei esker gure eskura jarri digu aurreko mendeetako euskal hitz, esaldi, paragrafo edo testuak jasotzen dituen dokumentua. Aurrekoan ez bezala, aurkezten duguna garaikideagoa da. 1925eko apirilaren 5eko udalbatzarrean onartu zen bando bat, hain zuzen ere. Bertan, bost neurri…

Bloga

Planoak ere, iraganaren irudi

Artxiboetan ez da dokumentazio idatzia gordetzen soilik. Herriaren iragana erakusten diguten beste hainbat iturri ere badira. Horien artean azpimarragarrienetakoak, ezbairik gabe garaian garaiko krokis, mapa, planoak dira. Batzuetan gaur egungo egoera islatzen dute; beste hainbatetan, aldiz, gure begien aurrean dugu herriak beste izan zuen itxura erakusten digute. Edonola ere, bai kasu batek zein besteak, aurreko…

Bloga

Historia istorioak

Duela hiru aste ireki zen Untzi Museoko aldibaterako erakusketa berria, Gipuzkoako itsasaldea artean deiturikoa. Bertan Gipuzkoako itsasaldeko paisaiaren eta portuen irudikapen grafiko eta piktorikoen bilduma zabala dago ikusgai, XVI. Mendeko irudietatik hasita gaur egungo adierazpenetaraino. Honetarako, Untzi Museoak 20 urtetan zehar egin duen ondare berreskurapena azaleratu egin da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste erakunde ezberdinen…

Bloga

Bigarren Komunikazio Publikoa

Pasa den urtarrilaren 3an, 2014. urtea hastearekin batera, KMKulturunean azaro amaieratik martxan dagoen Artista Berrien Programaren barruan, Bigarren Komunikazio Publikoa izan zen. Lehena, abenduaren 27an, Areto nagusian izan zen, Ainize Sarasolaren Tarot Night eta Antonio Macarroren A filme- Expedición ikusi ahal izan ziren. Joan den astean, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta…

Bloga

Genero-indarkeriaren aurkako borroka negozio bihurtu arte

Azken 10 urteetan 702 emakume dira beren bikoteen edo bikoteoihen eskuetan hildakoak. Bat bakarra izanda ere zenbakia altuegia litzateke. Gaur nazioarteko zerbait “ospatzen” da gertakizun horren inguruan. Zergatik urtean behin bakarrik egiten da hainbeste zarata? zergatik ez da urte osoan zehar gehiago esaten? Genero-indarkeriaren aurkako borroka negozio bihurtuko balitz, bestelakoa izango litzateke, ziur. Hemendik, emakume…

Bloga Lugorri

Hausbero: 1813-2013 gazteentzako gida

Gaurkotasun gaia ematen du. Tiranoen eskutik lurraldea askatzeko, lurraldea txikitzea. Atzo eta gaur, inork ez du kolokan jartzen askatzaileen interesak, motiboak… Gaiaren inguruan osatu dugun unitate didaktiko honen helburua, baina, ez zen atzoko eta gaurko gertakizunak alderatzea eta enpatia edo ulermena sortzea. Tira, hori ere bilatzen du, noski. Testuinguru bat eman prozesu historikoak ulertzen laguntzeko.…

Bloga Lugorri

Zer egin nahi dugu dakigunarekin?

Azken 10 urteotan informazioaren antolaketa eta hedapena landu dugu. Informazioa antolatzea zegoen gure lanaren abiapuntua, baina laster konturatu ginen oso joera desbiazionista genuela! Orain lasaiago gaude, edukien marketina deitzen baitzaio gure kabuz guk ere jorratu genuen bidea. Ufa! Eskerrak Pulizziri eta Franki. Informazioa, datuak, edukiak, espedienteak… erabilgarritasuna, horizontaltasuna, ezagutza barraietzea,… artxiboetako, liburutegietako, bildumetako informazioa ezagutza…