Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Nolako kaleak Asteasun orain dela 150 urte?

Gipuzkoako Estatistika sailak galdeketa bat bidali zuen 1863. urtean: Kaleetan izenak, etxeetan zenbakiak,… jarrita al daude? Zenbaki hauek korrelatiboak al dira? Herri sarreran izena jarri al da? nekazal auzoak zatitu al dira? Udal bulegoak prest daude aldaketa berriak jasotzeko? Kuriosoa galdeketa. Kuriosoa eta esanguratsua. Izan ere, gure herrien “betikotasuna” horren zaharra denik ez du ematen.…

Bloga

Marmar egitea ondo dago

Askotan beharrezkoa da. Laguntzen du terapia egiten. Laguntzen du eredu txarrak identifikatzen. Batzuetan, hutsune nabariak non dauden ozen esateak oihartzuna du. Hala gertatzen denean, lagun gehiagok begi bistakoa dena ikusten dutela konturatzeko balio du. Marmar egitea ondo dago. Ez da aski. Marmar asko egiteak nolabaiteko geldo aldira ere eramaten ahal gaitu: beti da berdin, horrela…

Bloga

Duela mende erdiko Salbatore jai haiek…(1)

Ederki gogoratzen ditut jai egun haiek, hura zen hura festa giroa gure lagunartekoa. Salbatore jaietan ohitura zen bezela herriko kale eta balkoiak gogoz apainduak agertzen ziren nolanahiko egunak ez zirela jakinaraziz. Jaiei abuztuaren 5eko arratsaldean eman zitzaien hasiera eta ondoren gaueko ordu batak arte luzatu zen dantzaldia. Ziur bat baino gehiago ederki luzatu zela festen…

Bloga

Urola zeharkatuz

Uda garaia iristen denean, Zumaian Urolako itsasadarra zeharkatzen duen ontzi zerbitzua jartzen da martxan. Gehienek herrigunetik Santiago hondartzarako joan etorria egiteko baliatzen dute. Zerbitzu honek, ordea, Zumaiako historian sakontzen den sustrai luzea du. Herriaren garapenari erreparatzen badiogu, Zumaiaren itsuraldaketa ikusgarriaz ohartzen gara. Garai batean, gaur egun alde zaharra kokatzen den muinoa, urez eta padurez inguratua…

Bloga

Txirrindak aberatsentzat dira

Askotan entzuten dugu gaur egun udal tasa edo zerga bitxi bat jartzeko asmoa duela hemengo edo hango Udalak, eta gure jarrera beti izaten da berdina: hauek beti gauza geroz eta arraroagoak asmatzen!, ez dut inoiz horrelakorik ikusi. Ba tira, Asteasuko artxiboan barna atzera jo dugu denboran zehar eta hara non topatu dugun tasa oso berezi…

Bloga

Zezenak Santio jaietan

Villabonako jaiek badituzte hainbat jarduera urtero-urtero errepikatzen direnak. Hauetako batzuek urteetan zehar ohitura bihurtu direnez Santioak ez lirateke izango hauek antolatu gabe. Baina guztietan aintzindariena, musikarekin batera noski, zezenen inguruko tradizioa da. Gaur egun sokamuturra egiten da Santio eta San Inazio egunetan. Egun haundiak dira eta egiten diren jarduera ugarien artean hauek dira bereziki jendea…

Bloga

Turismoari begira

Maiatzaren bukaeran Zumaiako Kanpina zabaldu zen. Herriak kanpoko bisitariei eskaintzen dien turismora zuzendutako instalakuntza berriena da hau. Zumaiak bisitari ugari jasotzen ditu, batez ere udan. Hala ere, azken urte hauetan, bisitari kopuruak etengabe gora egin du eta urte osoan zehar turistak jasotzen dituen kostaldeko herri bihurtu da. Turismoa Zumaian, ordea, ez da zerbait berria. Arrazoi…

Bloga

Harresiak itota

Getaria, hiribildu harresitua izan zen. Erdi Aroko harresia lehenik eta baluarte modernoa ondoren. Harresiak babeserako elementu garrantzitsua izan dira historian zehar; kanpoko erasoak saihesteko modurik egokiena. Getariako orografiak babesgune naturala eskaini arren, kostako eta lurreko hegalak izan ziren gehien sendotu zirenak. 1859an, harresia oraindik babes elementu bezela ikusten zen Getarian. Hau botatzeko errege aginduaren aurrean,…

Bloga

Udal Gobernuaren Lehen Antolamendua

Aurtengo maiatza hauteskunde hilabetea da. Udala osatuko duen gobernua eta Batzar Nagusietako eserlekuak nola banatuko diren aukeratzeko zita dugu bertan. Hauteskundeak aitzaki, Zumaian Udal antolaketari buruzko lehen datuen bila ibili gara. Noizkoak dira Udal gonernuaren inguruko lehen aipamenak? Eta zer da dokumentu hauek erakusten dutena? Zumaiaren kasuan zortea izan dugu. Funts dokumental garrantzitsua gordetzen du…

Bloga

Alkatetzako zigiluak

Artxiboetan lan egitean, gehienetan,dokumentuen edukiari erreparatzen diegu; gutxitan berriz dokumentuaren egiturari edo ezaugarri fisikoei. Baina begiek ez dute letra artean dantza egiten bakarrik, irudiak ere gogoko izan ohi dituzte eta oraingoan Getariako Alkatetza zigiluetan egin dute geldialdia. 1849ko urriaren 7ko udal akta batean irakur daiteke nola, garai hartan, Getariako Udalak ez zuen inolako zigilurik. Probintziaren…

Bloga

Zegamaren independentzia 1615ean. 400 urte irudietan

Zegamak orain 400 urte lortu zuen independentzia. Hori dela eta, Zegamako udalak erakusketa bat antolatu du. Argazkiak, grabaduak, mapak, taulak eta idatziak prozesu hori ulertzeko lagungarriak ditugu, orain laburbildurik aurkezten duguna. Lorpen hau baino lehenago, beste maila juridiko bat izan zuen eta beste Udal erakunde baten gobernuaren menpe egon zen. Zegamaren independentziaren sustraiak bilatzeko Erdi…

Bloga

Porturik gabeko Getaria posible ote?

Egun hauetan arrantza-ontziak atzera eta aurrera ikusten dira. Portuan sartu eta itsasora atera, portura bueltatu eta itsasora berriz. Antxoa arrantzatzeko garaia izaten da urteko sasoi honetan eta buru belarri dabiltza arrantzaleak. Getaria Gipuzkoako arrantza portu nagusienetarikoa da gaur egun, azken urteotan bere flota gutxitu arren zenbait arrantza-ontzi mantentzen jakin izan duena. Atzera begiratzen badugu ordea,…

Bloga

San Telmo Kofradiaren sorreraren bila

Apirila izanik, ezin ahaztu herriko festa esanguratsuena ospatzen den hilabetea dela. Zumaiako zaindaria San Pedro izan arren, San Telmo santuarekin loturiko festek esangura berezia dute zumaiarrengan. San Telmo itsasoarekin lotura estua duen deitura erlijiosoa da eta izen bereko festak ere itsas kutsu nabaria mantentzen jarraitzen du. Oraingoan, ordea, ez gara jaien inguruan arituko, San Telmo…

Bloga

Villabonako artxiboak badu zer esanik

Gure artxiboak ere, herritarrek bezala, Guda Zibileko ondorio latzak jasan zituen. Herrian bertan enfrentamendu militarrik egon ez zen arren, dokumentuak suntsitu ziren, espedienteak desagertarazi, material asko bidean “galdu”… Gure artxiboak ere, herritarrek bezala, jasan zituzten ondorengo errepresio urte luzeak. Bizitzako gauzarik ohikoenak bezala egunerokotasun gogorrak irudikatuaz, normaltasun itxura lortuaz hainbat espediente latzetan… Gure artxiboak ere,…

Bloga

Ordenantza zaharrak

Asteasun gordetzen den Udal Ordenantzarik zaharrena 1534 urtekoa da, apirilaren 14ean Udalak eta Carlos I erregeak onartutakoak hain zuzen. Badira ba 481 urte ordenantza hau onartu zenetik. Ordenantzak herriaren barne funtzionamendurako eragina zuten gaiei buruzko udal legeak ziren, horregatik herri bakoitzak bere ordenantza propioak egiten zituen. Ordenantza honek badu berezitasun bat, denbora luzez galdua egon…

Bloga

Villabonako armarria

Villabonako udal artxiboan berri asko eta interesante dago. Gaur aurkezten duguna, baina, bereziki erakargarria da. Gainera, ez dira Gipuzkoan asko horrelako espedienterik duten herriak. Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiriari buruz ari gera. Ziurtagiri hau ez da edonolakoa, 1671 urtean egindakoa bait da. Bertan idatziz jaso ziren bere ezaugarriak (bai armarria, eta baita Gipuzkoa eta Villabonaren hainbat berezitasun…

Bloga

Altxor txikiak berreskuratzen direnean

Hilabete hauetan Getariako artxiboa antolatu eta eguneratzeko lanetan murgilduta gabiltza. Paper eta kartoizko kaxa artean igerian. Horrelako lanetan aritzen garenean, noizean behin gertatu izan zaiguna gertatu zaigu oraingoan ere. Kaxa batean gordeta zegoen altxor txiki bat berreskuratu dugu. Altxor grafiko bat. Kristalezko 13 negatibo eta 20 bat fotograbatu agertu dira artxiboan gordeta. Toki desberdinetako argazkiak…

Bloga

Kale izendapena

Pertsonek izenak jartzen ditugu inguratzen gaituena bereizteko. Pertsonak izendatzen ditugu, objetuak, animaliak eta baita kaleak ere. Hiribildua osatzen zuten kaleak aspaldi izendatuko zituzten zumaiarrek eta herria hazten joan den heinean kale eta izendapen berriak sortuz joan dira. Baina noiz hartu zen kaleak errotulatzeko lehen erabakia? Herriko kale izenak, kale bakoitzeko etxe kopurua eta baserriak identifikatu…

Bloga

Herriko memoria industriala berreskuratzen

Tarte hau Zumaiako artxiboan aurki daiteken informazio oparoaz aritzeko erabili izan dugu. Zumaiako historia gordetzen duten liburu eta orri horiek eman dezaketen informazioaren erakusleiho bezala. Bertan gordeak dauden dokumentuetan murgildu, igerian egin eta lerro hauek beteko dituzten altxor txikien bila ibiltzen gara horretarako. Oraingoan, ordea, ez gara gu izan artxiboan murgilduta ibili garenok herriko historiaren…

Bloga

Asteasuko emakumeen antzezlana

Asteasun ederki uztartu dituzte emakumeen eguna, historia, Udal Artxiboko lanak eta berdintasun aldarrikapenak. Umore onez egin dute gainera. Herriko Emakumeen Elkarteak antzezlan bat eskaini zuen atzo Asteasuko hainbat emakumeren gertakizunak kontatuaz indarkeriaren eta desberdintasunen aurkako borrokan beren zatitxoa jartzeko. Horretarako Udal Artxibora jo zuten benetako gertakizunak ikusi nahian eta topatutakoen artean hautatuetako bat, nola ez,…