Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Arrainentzako Saskien Enkantea

Lehenengo Karlistaldiak Getariako egunerokotasuna eten zuen. Herriko ohiko dinamika geldiarazi zuen, dinamika berri batzuei bidea zabalduz. Gerrak aldaketak ekarri zituen; batzuetan aurreko bizimoduarekin eta ohiturekin erlazionatuak zeudenak. Gerra osteko urteetan egindako zenbait aldaketek, ordea, ez zuten harrera ona izan biztanleen artean. Aldaketa txiki batek izan dezakeen eragin handiaren adibide bat izango dugu gaurkoan hizpide. Getarian…

Bloga

Atzerrian onartu zuten Bixente

Gaurkoan ariketa txiki bat egingo dugu. Pentsatu dezagun argazki batean. Izan dadila atzerritik datorren dozenaka pertsona azaltzen den argazkia. Oraingoan, guzti horien artean mutiko bat irudikatuko dugu. 20 urte ditu, ile beltzarana, begi argiak, biboterik ez eta bizar gutxikoa, altuera eta gorputz arrunta, ez altua ezta baxua ere,… Dagoeneko ziur naiz zuen buruetan Siriatik datozen…

Bloga

Merkatu Plaza eta Eskola berriak

Negua iritsi dela ematen du. Aurtengoan kostatu zaio, baina azkenean iritsi dira euria, haizea eta hotza. Barru giro egiten du. Liburu bat dugula sofan edo butakan eseritzeko plana egokia izaten da horrelakoetan. Getariak badu liburu interesgarriz beteriko liburutegia. Etxean gustuko ezer topatzen ez duenak, bertara gerturatu eta izenburuen artean kuxkuxean ibiltzeko aukera paregabea du. Guk…

Bloga

Trena iraultzea lortu zuen haizete bortitza

1941eko otsailaren 15ean eta 16an haizete handia egon zen Iberiar Penintsulan. Dirudienez, Ozeano Atlantikoan sortutako borraska bat penintsulan sartu eta ziklogenesi lehergarriaren bidez asko sakondu zen denbora gutxian. Otsailaren 15ean behe presio gunea Galizia mendebaldean kokatu zen. Honek, arratsaldean hasi zen haizete handia ekarri zuen Euskal Herriko kostaldera. Datu metereologikoek adierazten dutenez, haize boladarik indartsuena…

Bloga

Aurra bataiatua da, azteco bidea emayozue. Por la madre…

Jaio berria atarian abandonatuta. Horra hor 2016. urtean azaldatzen gaituen gertakizuna. Nahiz eta orain dela 250 urte gertatu. Nahiz eta Europako bideetan gerratik ihesean 10.000 haur galdu direla entzun eta ahaztu dugun. Jaio berria atarian. Euskal Herrian ez ezik, gertakizun arrunta aitzinako gizartean. XVIII. mendearen erdialdean umezurtzak ugaritu ziren gure kaleetan. Une delikatua zen hura.…

Bloga

Asteasun bolatokia jarri zuteneko dokumentazioa artxiboan

1962 urteko martxoan Sabino Jauregi Legarrak jarduera baimen bat eskatu zuen Asteasuko Udalean. Kale Berria 7 zenbakian eraikitzen ari zen etxearen beheko solairuan taberna edo ardandegi (bodegón) bat irekitzeko asmoa aurkeztu zuen “…para el despacho al público de bebidas al denominado chiquiteo…”. Idatzi hau aurkeztu eta 5 egunera bere jarduera eskaera aldatu zuen. Tabernaz gain,…

Bloga

1866ko Urtarrilaren 9ko ezbeharra

Itsasoak behin baino gehiagotan eraman izan ditu bere altzora itsasotik bizi diren familietako kideak. Ez du inolako gupidarik agertzen haserretzen denean. Onenean pertsona bakarra eramaten du eta okerrenean tripulazio osoak. Azken hau izan zen 1866ko urtarrilaren 9an Getariako herriak jasan zuen ezbeharra. 150 urte bete dira aurten, Donostiako badiatik gertu bisigu arrantzan ari ziren Getariako…

Bloga

Jose Maria Zubia “AITA MARI”, itsas salbamenduaren ikur

Hilabete honen 9. egunean ospatu zen Jose Maria Zubia “Aita Mari” zumaiarraren heriotzaren 150. urteurrena. Arazoetan aurkitzen ziren itsasontzi eta arrantzaleak salbatzeko egindako saiakerengatik egin zen Zumaian jaiotako arratzale eta patroia ezagun. Ez dago bere bizitzaren inguruko datu askorik eta dauden gutxietarikoak gizona heroi bihurtzen duten garaiko kronika ederrak dira. Jaiotzetik itsasoari estuki loturiko bizia…

Bloga

Aiurrik Amagoia Piári egindako elkarrizketa Villabonako artxiboari buruz

“1511 urtekoa da artxiboko dokumenturik zaharrena” Suteen eraginez bereziki, historian zehar hainbat datu galdu arren, dokumentu ugari biltzen du Villabonako artxiboak. Amagoia Piá artxibozainak azaldu du haren berri. Iragan gogorra izan zuen Villabonako artxiboak. Kontaiguzu… Villabonako artxiboa bi aldiz erre zen eta uholdeek ere izan zuten eragin kaltegarririk beregan. Baina suteek nagusiki, haien ondorioz asko…

Bloga

Villabonako liburutegi zaharra

Gaurkoan Villabonako Udal Liburutegiari buruz arituko gara. Bai, Artxiboan baditugu liburutegiari buruzko kontuak ere. Askok jakingo dute gaur egun ezagutzen dugun liburutegia 1980 inguruan planteatu eta 1981 urtean sortutakoa dela. Baina, lehenago ere izan zen herrian beste liburutegi bat. Ikus ditzagun honen nondik norakoak. Udalak liburutegi bat sortzeko proposamena 1892 urtean aurkeztu zuen Udalbatzarrean. Aldizkari…

Bloga

Kanpandorreko erlojua eta Yereguitarrak

Urtea bukatzen ari da… 2015a agurtu eta 2016ari ongietorria emateko momentua hurbiltzen doa… Getariarrek Salbatore Deuna elizako erlojuari so egongo dira hilabeteko azken eguneko gaueko hamabiak noiz iritsiko zain, urteko azken hamabi kanpai-hotsak aditzeko irrikitan. Erlojuak denbora neurtzeko tramankuluak dira. Historian zehar gizakia elementu desberdinez baliatu izan da denbora neurtzeko edota momentuko ordua jakiteko. Lehen…

Bloga

Goiko Ospitalea

Gabon garaian murgilduta gauden honetan, ohikoa egiten da komunikabideetan eta kalean ongintzarekin loturiko iragarkiak ikustea. Urteko egun hauekin lotzen dugun kristau espiritua baliatu izaten dute zenbait erakundek behartsu eta gaixoen aldeko dirua eta laguntza biltzeko. Kristau espirituari baino, pertsonen humanitateari oihu egiten diete. Karitatea eta pertsonen arteko laguntza kultur eta erlijioen gainetik dagoen ezaugarria izan…

Bloga

Me acordaré de ti, Elena.

Tras esa apariencia frágil, extremadamente frágil, había una mujer fuerte, de carácter, y extremadamente sensible. Se alimentaba de filosofía, de música, de mirar ese paisaje rocoso frente a su casa, que le inspiraba. Pensaba en grande. Nunca dejó de crear, de explorar nuevos caminos en el arte conceptual. En los últimos años, sólo vídeos. Menos…

Bloga

Informazioa galtzen denean…

Argazkiak, dokumentuak, liburuak, CDak, diska gogorrak, web orriak eta abar, guztiek datuak gorde eta eskaintzen dituzte. Momentu berezi baten isla, eraikin baten planoa, udaletxeko aktak, frentean borrokatu zuen gudari batek bere maitaleari bidalitako eskutitza, Erdi Aroko eskuizkribuak, unibertsitateko notak, partitura bat, talde baten diskoa… lehenagokoak edo geroagokoak, formatu batean edo bestean, baina guztiak informazio iturri.…

Bloga

Musika eskolaren sorrera

Zumaiako Musika Eskolaren sorrerak lotura estua du Udal Bandaren sorrerarekin. Tarte honetan, aurreko urteko azaroan kaleratuta artikuluan, bandaren sorreraren inguruan idatzi genuen. Artxiboan aurkitutako 1885. urteko dokumentazioak Udal Bandaren eta Udal Orkestraren sorreraren berri eman zigun. Musika banda osatzeko, ordea, musika heziketa jasotako pertsonak behar ziren. Hau izan zen Musika Eskola sortzearen arrazoi nagusiena. Udal…

Bloga

Zumaia zinezalea

Zumaiak XX. mendearekin batera ezagutu zuen turismoaren hasiera. Bisitariak udako hilabeteak herrian igarotzera etortzen ziren eta, hauen egonaldia interesgarriagoa bihurtzeko asmoarekin udalak zenbait ekitaldi antolatzen zituen. Testuinguru honetan azaldu ziren lehen zine emanaldiak Zumaian. Jarduera honen berri ematen digun lehen dokumentua 1904koa da. Bertan, Cesar Marqués eta Manuel Ignacio Espinarrek San Pedro jaietan zinematografo bana…

Bloga

Amasa, independiente: 1615?-1620

Amaitzear gauden 2015 honek urteurren berezia ekarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoan eta bertako hamaika lekutan; izan ere, Probintziaren egituraketa politikoan hautsak harrotu zituen ekintza bat duela lau mende eman zen. Honela, eta aitzindariak 1607an koka baditzakegu ere, 1615 urtea izan zen Gipuzkoako hainbat herrixkek administratiboki, eta bereziki justizia mailan, burujabetasuna lortu edo berreskuratu zutenekoa. Besteak…

Bloga

Ez dadila arrain gazitudun kupelik herrigunean egon!

Getariak izan duen industria garrantzitsuena arrain kontserba izan da. Herri arrantzalea izanik, arraina kontserbatzeko teknikak aspaldidanik ezagutu eta erabili izan dira. XVI. eta XVII. mendeetan arrain gaziketa eta eskabetxea ekoizten zuten lantegiak baziren jadanik. Hasiera batean, teknika hauek, norberaren kontsumora zuzendutako arraina kontsarbatzeko erabiltzen ziren. Hauek, ordea, laster eman zuten salmentarako produktuak ekoizterako pausoa. Etxeetan…

Bloga

Fronteras de agua. Las ciudades portuarias y su universo…

Aurreko Urriaren 15 eta 16an, UNED-ek Ferrolen duen egoitzak hainbat hitzaldi hartu zituen. “Fronteras de agua. Las ciudades portuarias y su universo cultural” izenburupean. “La gobernanza de los puertos atlánticos” delako sareak antolatutako III mahai-ingurua zen, eta ekitaldia honako erakundeek antolatu zuten: UNED-ek berak, A Coruñako unibertsitateko Aro Berriko Saila; Santiago de Compostelako unibertsitateko Giza-zientzien…

Bloga

Ongi etorriak izan zaiteztela Zumayako euskal-festetara

Abuztuan, beste zenbait ospakizunen artean Euskal Jai eguna izaten da Zumaian. Herri askotan ospatzen den eguna da honakoa, baina non du oinarria jai honek? Anton Abadia Urrustoi (Dublin 1810 – Paris 1897) politikari, diplomatiko eta euskal kulturaren sustatzaile ezaguna izan zen “Fiestas Euskaras” izeneko jaien sortzailea. Helburua euskal ohiturak eta folklorea goraipatzea zen. 1853. urtean…