Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Zorionak, Ernesto! eta bejondeizula!

Aurreko azaroaren 25 eta 26an, Gasteizen EHUk duen Letra Fakultatean, unibertsitate arteko Arca Comunis sariak kongresu bat antolatu zuen, Gerra eta ekonomia ardatz hartuta. Aditu desberdinen eskutik, ekarpen interesgarriak izan ziren. Ekitaldiak, ordea, bazuen helburu sentiberago bat ere. Sare horren partaide izandako Ernesto Garcia Fernandez katedradunari omenaldia egitea, hain zuzen ere, bere erretiro akademikoa zela…

Bloga

Robinsonen ‘El ministerio del futuro’

Kim Stanley Robinson (The ministry for the future) El ministerio del futuro Minotauro, 2021 Liburuari buruz eginiko iruzkinetatik liburua bera laguntzeko hautatu esaldiak ezin zintzoagoak izan. Guztiekin gatoz bat. Alegia: pertsonen arteko elkartasuna eta elkarrenganako konfiantza mundua salbatzeko abiapuntutzat jotzen du autoreak; idazlan politikoa da; zientzia-fantastiko ez fiktizio kontakizuna da; biosfera erortzear dugu, galiarren ospetsuen…

Bloga

Frantxi Lopezek Alfonso Sastreri

Alfonso Fiel. Nunca soportas abusos del poder. De pocas palabras. Todas escritas. Permanecen. Extraño, junto con ella, al servilismo, Nunca baja la cerviz. Silencio al error. Siempre atisbos de esperanza en lo nuevo. Ostracismo desde lo histriónico. Lucidez, perseverancia, frío… Ya no estáis. Frantxi Lopez Irudiaren jatorria: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Alfonso_Sastre#/media/File:Alfonso_Sastre_antzerkigilea_(headshot).jpg

Bloga

Historia berriarantz

“Contingentes cantábricos en el poblamiento de una zona guipuzcoana en la Baja Edad Media: el caso de la bahía de Pasaia” Solorzano Tellechea, J.A., Martín Pérez, F. (coords): Rutas de comunicación marítima y terrestre en los reinos hispánicos durante la Baja Edad Media: movilidad, conectividad y gobernanza. (2020). Madrid: La Ergástula. Uste baino pisu handiagoa…

Bloga Lugorri

Ereiten ere ‘Komunitatea eta komunikazioa’ ardatz hartuta

Ereitenkumeak Talaioseko lagunei esker ‘Komunitatea eta komunikazioa’ lantzen aritu gara formakuntza saio batean. Esperimentu positiboa izan da zinez, bai barrura, eta baita kanpora begira ere, zer hobetu detektatu eta hainbat kanal berri martxan jartzeko akuilu gisa. Hasierako helburua gure lanari beste dimentsio bat ematea bazen ere, hau da, garatzen eta gauzatzen dugun gure lan teknika…

Bloga

Iñaki Irizar gogoan

Badira pertsona batzuk lehen kolpean harrapatzen zaituztenak. Gero eta gehiago ezagutu ahala ondoan nahi dituzunak, eta euren ondoan zure burua egotea ere nahi duzuna. Hala gertatu zitzaidan Iñakirekin. Ondo baino hobeto dut gogoan elkar ezagutu genuen eguna, Bergarako udaletxeko ganbaran. Orduan ezin nuen imajinatu aurrerago berarekin lan egiteko aukera izango nuela ia 5 urtez, Laboratorium…

Bloga

Kapitalismoa bizitzaren amarru

Moore, Jason W.Capitalism in the web of life: ecology an the accumulation of capitalVerso, 2015 El capitalismo en la trama de la vida: ecología y acumulación de capitalTraficantes de sueños, 2020 Le capitalisme dans la toile de la vie : écologie et accumulation du capitalLes editions de la asymetrie, 2020 Egokia eta argigarria dugu izenburua.…

Bloga

“Liburuetan ez bezala errealitatean izuak ez du mugarik”

ROSA, Isaac Tiza roja Seix Barral, 2020 MILLS, Magnus [The restraints of beast (1998)] El encierro de las bestias El Aleph, 2002 [All quiet on the Orient Express (1999)] Sur le depart 10/18, 2002; Cambourakis, 2013 Sin novedad en el Orient Express Random house, 2000 J. Mortimerren eta batez ere J. Coeren lanetan, mendebaldeko Europaren…

Bloga

Igeri edo ito

Farmazia Beltzaren argitalpen berria. IGERI EDO ITO. Itsas nobela bat. Koldo Almandoz Itsas nobela bat, baina bere baitan itsas nobela guztiak biltzen ditu. Denbora eta espazio zehatz batean gertatu arren, garai ezberdinetan eta itsaso guztietan gertatzen den nobela bat. Hasierarik ez duen nobela amaitezina. Hitz guztiak eta bat ere ez erabiltzen dituen nobela. Hizkuntza guztietan…

Bloga

XX. mende hasierako nekazal mundua

Euzko Nekazarien Bazkunak Getarian izandako presentziaren inguruko zenbait datu eman ziren aurreko idatzian. Baina, hau izan ahal zen herrian egon zen lehen nekazal elkartea? Artxiboko dokumentazioak argitzen digunaren arabera, galdera honen erantzuna ezezkoa izango litzateke. Beste sindikatu baten aipamena, zeharka bada ere, aurki daiteke, argi eta garbi bere existentzia frogatzen duena, nahiz eta elkarte honen…

Bloga

Oiartzun jai giroan

Uda jai garaia dugu, zalantzarik gabe. Festak hamaika lekutan ospatzen dira, izan hiri, herri edo auzuneak. Sanjoanetatik hasi eta aste luzeetan zehar, ondo pasatzeko giroa nagusi da. Denbora asko ez dela, herrietan ematen ziren ospakizun, festa eta jai gehienak egutegi kristau-katolikoak finkatuak ziren. Errealitate hau askoz adierazgarriagoa izan zen Antzin Erregimenean, Elizaren presentzia gizartearen hamaika…

Bloga

Jakingo al zenuke 1344ko leku-izenak gaurko Zumaiako mapan kokatzen?

Orain urte batzuk arte, egungo herriak hiri-gutuna lortzearekin batera sortzen zirenaren ustea zegoen. Hiri-gutunarekin hiribildu berri bat sortzen zen, bai. Horrek, ordea, ez du hiribildua sortu aurreko populazio eza adierazten. Bai dokumentazioak, bai arkeologiak, hiribilduak sortu aurreko populazio guneak zeudela erakutsi dute eta hiribilduen sorrera populazio horren nahiaren emaitza direla. Beharrak edota nahiak bultzatuta, ingurune…

Bloga

Kutsu magikoz beteriko pertsonaiak: Amorratzaileak Oiartzunen

1. Lanbide berezi baten nondik-norakoak Historian zehar, eta gizartearen beharren arabera, lanbide mota ezberdinak sortzen joan dira, esparru ezberdinak hartuz. Prozesu orokor horren baitan, ogibide batzuk beren horretan diraute, hainbatek moldatu behar izan dute eta beste asko, desagertu egin dira edo desagertzeko zorian daude. Gaur egungo begietatik, antzinako gizarteetan murgiltzen garenean atentzioa ematen diguten hainbat…

Bloga

1957ko San Pedrotako egitaraua: jai egitarau bat baino gehiago

San Pedrotan murgilduta dago Zumaia egunotan. Herriko zaindariari eskainitako jai hauek aspaldidanik ospatzen dira. Gaur egun San Telmoak nagusitasuna kendu dieten arren, gustora murgiltzen dira zumaiarrak festagiro epeleko jai udatiar hauetan. San Pedro jaien inguruan gehiago jakin nahian gerturatu gara oraingoan udal artxibora. Jaietako programak miatzea izan da gure lehen asmoa, baina 1957ko egitarauak bereganatu…

Bloga

Istiluak Zumaiako nasen inguruan

Apirileko idatzian arrantzarako nasak ekarri genituen txoko honetara. Nasa horiek zer eta nolakoak ziren ikusi genuen, baita hiribilduen ekonomian izan zuten garrantzia azaleratu ere. Arrantzarako egitura horien kokapenak, ordea, istilu eta auzi ugari sortu zituzten ibaien erabileraren inguruan. Gaiari jarraipen txiki bat egin nahirik, nasa hauekin Zumaian egon ziren zenbait istilu jorratuko ditugu artikulu honetan.…

Bloga

Les esclaves oubliés de Tromelin

Sylvain Savoia Les esclaves oubliés de Tromelin Dupuis, 2015 (Aire Libre) Orain dela aste batzuk Garbiñe Ubedak komikia eta historiaren arteko loturaz idatzi zuen http://www.berria.eus/www.berria.eus/paperekoa/1812/038/001/2017-06-23/fikzioa_da_bidea.htm Ubedari berari esker Les esclaves oubliés de Tromelin zirarragarria eskuratu dugu. Komiki honek Garbiñek egindako galdera askori erantzuten diotelakoan gaude. Istorio txiki bat ekartzen du gogora Savoia komikilariak, Historia handiak…

Bloga

Eusko Nekazarien Bazkuna

Nekazarien eta euskal abertzaletasunaren arteko erlazioa asko ikertu gabeko gaia den arren, ezin uka daiteke estu lotuta egon direla azken mende eta erdian, Sabino Aranaren garaitik aurrera alegia. Dena den, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal literatura eta arteak nekazal mundua identitate nazionalaren elementu idiosinkrasiko modura sailkatuta ere (arraza, hizkuntza eta euskal bertuteen…

Bloga

Gobernu onerako autoak: gizartearen ohituretan murgilduz

Udal aktek populazio gune bateko arduradun edo gobernuaren akordioak islatzen dituzte. Askotan, hauek tokian tokiko edo unean uneko kezken ondorioz sortutako erabaki eta akordioak dira. Baina hauez gain, udal gobernuek bazituzten ohikoagoak ziren kezkak edo gaiak, maiztasun handiagoz esku artean zituztenak, hamarkada edo mendeen poderioz eguneroko bihurtu zirenak edo etengabeko kezka zekartenak. XVII. mende erdialdetik…

Bloga

Aztarna Karlistak Villabonako artxiboan

Gerra Zibilaz hitz egiten dugunean beti datorkigu burura berriena, XX. mendean gertatu zena eta gaur egun oraindik guztien ahoan dagoena Memoria Historikoari esker. Honetaz gain, ordea, gertatu dira beste hiru Euskal Herrian eragin zuzena eta handia eduki dutenak baina kronologikoki urrutiago dauzkagunak, izan ere, XIX. mendean gertaturiko gerra karlistek gure lurretan liskar garrantzitsuak eragin zituzten.…

Bloga

Garaia da

Gipuzkoa tradizionalean udalaren ardura zen auzokoen oinarrizko bazka bermatzea. Herriko ostatua ondo eta kalitatez hornituz; laboreen prezioa murriztuz; salmentetan erabiltzen neurtzeko gailuak kontrolatuz… Gorputzaren bazka ez ezik, izpirituarena ere zaintzen zuen udalak. Esate baterako, apaizak hautatzen zituen eta elizaren lanak eta mantenimendua bere gain hartzen zituen. Izan ere, gure egungo hizkeran, udal “azpiegiura” zen hura…