Ekainak 9, artxiboen nazioarteko eguna (eta astea)
Artxiboak ospatzen ditugu, artxibozainak ospatzea, baina, beste upel bateko sagardoa da. Izan ere, eskuz eta tintaz idazten zen garaikoa omen ofizioa. Akaso ere mekanografiatzen zen garaietara arte, edo. Nonbait, agiriak multinazionalen zerbitzarietan gordetzen direnez geroztik, artxiboa ez da artxibozainen lana. Prozesu administratiboak ezagutzea, erakundearen historia nahiz osatzearen ezagutza, indexazioak eta tesauroak, balorazioak, edukien gaineko kontrola…