blog

luGORRI

Bloga

Planoak ere, iraganaren irudi

Artxiboetan ez da dokumentazio idatzia gordetzen soilik. Herriaren iragana erakusten diguten beste hainbat iturri ere badira. Horien artean azpimarragarrienetakoak, ezbairik gabe garaian garaiko krokis, mapa, planoak dira. Batzuetan gaur egungo egoera islatzen dute; beste hainbatetan, aldiz, gure begien aurrean dugu herriak beste izan zuen itxura erakusten digute. Edonola ere, bai kasu batek zein besteak, aurreko…

Bloga

Historia istorioak

Duela hiru aste ireki zen Untzi Museoko aldibaterako erakusketa berria, Gipuzkoako itsasaldea artean deiturikoa. Bertan Gipuzkoako itsasaldeko paisaiaren eta portuen irudikapen grafiko eta piktorikoen bilduma zabala dago ikusgai, XVI. Mendeko irudietatik hasita gaur egungo adierazpenetaraino. Honetarako, Untzi Museoak 20 urtetan zehar egin duen ondare berreskurapena azaleratu egin da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste erakunde ezberdinen…

Artxiboak

Villabonako inudeak

XX. mende hasiera arte lanean jarduten zuten inudeen irudiak ezagunak dira. Herri askotako jaietan, inudeen desfileak egiten dira oraindik, emakume haiek gogoan. Orain arte entzun eta pentsatu dugunaren arabera emakume hauek hiri handietan aberatsen seme-alabak edo erditzean hiltzen ziren amenak elikatzen zituzten. Hori izan da betidanik inude hitzarekin erlazionatu duguna. Adibidez, XVIII. mendean zehar Probintziak…

Artxiboak

Zumaiako hiribildua

Itsas gora, Narrondo eta Urola ibaiak, hondarrezko haitzak,… itsasoari begira bizitoki bat antolatzeko grina handia behar zuten gero gure aurrekoek. Behar bada horregatik Bedua edo Oikiako ibia nahiago zuten. Horregatik ere, inguruko mendi magaletan nahiago bizi. Beharrak bultzatuta, baina, ingurune horietan bizi zirenek gune libre bat behar zutela erabaki zuten. Lege, epaile, arau propio. Itsasoa…

Bloga

Bigarren Komunikazio Publikoa

Pasa den urtarrilaren 3an, 2014. urtea hastearekin batera, KMKulturunean azaro amaieratik martxan dagoen Artista Berrien Programaren barruan, Bigarren Komunikazio Publikoa izan zen. Lehena, abenduaren 27an, Areto nagusian izan zen, Ainize Sarasolaren Tarot Night eta Antonio Macarroren A filme- Expedición ikusi ahal izan ziren. Joan den astean, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta…

Artxiboak

Azkuene berria

Trintxerperi izena ematen dion etxean izan zen lehen sua. Azkuene baserria gogoratzen zuen eraikinetako batean izan zen bigarrena. Andonaegik Trintxer baserria eskuratu, jauregia eta lorategia sortu eta langileentzako etxe berriak eraikitzean, gure auzoaren izen modernoa ere sortu zuen. Bere jauregi ala txaleten azpiko etxe multzoari Trintxerpe deitu zion eta. Trintxerpe izenak dena hartu zuen bere…

Artxiboak

Historia de la mujeres pasaitarras

Las mujeres de Pasaia han tenido por primera vez la ocasión de reunirse para compartir sus vivencias, para narrar sus experiencias de vida, y en algunos casos también para dejar testimonio de la vida de sus madres y abuelas. La iniciativa de crear este espacio de encuentro ha partido de la Mesa de Igualdad de…

Bloga

Genero-indarkeriaren aurkako borroka negozio bihurtu arte

Azken 10 urteetan 702 emakume dira beren bikoteen edo bikoteoihen eskuetan hildakoak. Bat bakarra izanda ere zenbakia altuegia litzateke. Gaur nazioarteko zerbait “ospatzen” da gertakizun horren inguruan. Zergatik urtean behin bakarrik egiten da hainbeste zarata? zergatik ez da urte osoan zehar gehiago esaten? Genero-indarkeriaren aurkako borroka negozio bihurtuko balitz, bestelakoa izango litzateke, ziur. Hemendik, emakume…

Artxiboak

Argentinatik arbasoen bila

Artxiboan gertatzen diren kontuak artxiboan bertan geratzen dira beti. Baina badira batzuk beren xarma berezia dutenak eta kontatuak izatea merezi dutenak. Horrelakoa da duela pare bat egun Asteasuko artxiboan gertatutakoa. Ohikoa da Ameriketatik (Argentinatik bereziki) jendea etortzea bere aiton-amonen jatorria ezagutzeko asmoz, normalean zerbait aurkitzen dute nahiz eta datu handirik ez den izaten. Bea ere…

Bloga Lugorri

Hausbero: 1813-2013 gazteentzako gida

Gaurkotasun gaia ematen du. Tiranoen eskutik lurraldea askatzeko, lurraldea txikitzea. Atzo eta gaur, inork ez du kolokan jartzen askatzaileen interesak, motiboak… Gaiaren inguruan osatu dugun unitate didaktiko honen helburua, baina, ez zen atzoko eta gaurko gertakizunak alderatzea eta enpatia edo ulermena sortzea. Tira, hori ere bilatzen du, noski. Testuinguru bat eman prozesu historikoak ulertzen laguntzeko.…

Liburutegiak

Wolverine: oinarrizko geografia

Kanada Marvel Unibertsoko pertsonaia nagusienetakoa yankeea beharrean kanadiarra dela nork esango luke! Laku Handien beste aldean jaio zen Wolverine. Eta han gertatu zen haren lehen abentura, Hulk eta Wendigo tartean zeudela (Incredible Hulk #180. 1974). Hiru indar menderaezin batera, beraz. Wendigorekin, gainera, Kanadako lotura estuago bilakatzen zen, jatorrizko iparamerrikarren kondaira eta folklorearekin bat egiten baitu…

Erakusketak

(H)istorio Konparaezinak, himno, ezpala eta kalezuloak

Haizea Barcenillak komisariatutako erakusketa hau, letra larriz idatzitako Historiaren eraiketaren erreflexiora gonbidapen zuzena da. 13 artisten lanen bitartez, Barcenillak, gertaera historikoak, kasu honetan, Donostiako 1813ko setioa, abordatzeko orduan agertzen den konplexutasuna azaldu nahi digu. Iragana eta oraina balioztatzeko garaian, denok dugu oinarri kultural bat, momentu jakin bat, bizipen batzuk eta printzipio batzuk. Horregatik, Historia irakurri…

Artxiboak

Ijito Herriaren Historia jorratzeko modu berriei buruz

Euskal artxibo baten funtsak arakatuz ijitoei buruzko dokumentazioa topatu dezakegu. Gehienetan, halako idatziek natura juridiko-arautzaile, prozesal edo penala izaten dute. Halakoa da, besteak beste, Villabonako artxiboan 692-4 signaturan gordetzen dena. Oraingoan, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta hiribilduko alkatearen arteko korrespondentzia dugu protagonista, 1851 urtekoa. Bertan, Jose Manuel Minaberriaren egoerari aipamena egiten zaio. Pertsona hau “ijito” bezala…

Artxiboak

Urbietarren oinordetza: Juanes kapitainaren frogaketa

1550eko azaroaren 19a zen Juanes Urbietakoa hernaniarrak bere suhi Juan Estirongoa donostiarraren eta Hernaniko auzo Andres Olazabalgoa eta Martin Elduaiengoaren aldeko ahalordea eman zuen eguna. Agidanez, kapitain famatuaren anaia Esteban bi hilabete lehenago zendu zen eta, nonbait, ondorengorik gabe eta oinordekorik izendatu gabe joan zen beste mundura. Seme-alabik ez zuen izan, antza, eta gurasoak ere,…

Bloga Lugorri

Zer egin nahi dugu dakigunarekin?

Azken 10 urteotan informazioaren antolaketa eta hedapena landu dugu. Informazioa antolatzea zegoen gure lanaren abiapuntua, baina laster konturatu ginen oso joera desbiazionista genuela! Orain lasaiago gaude, edukien marketina deitzen baitzaio gure kabuz guk ere jorratu genuen bidea. Ufa! Eskerrak Pulizziri eta Franki. Informazioa, datuak, edukiak, espedienteak… erabilgarritasuna, horizontaltasuna, ezagutza barraietzea,… artxiboetako, liburutegietako, bildumetako informazioa ezagutza…

Artxiboak

Idi-probak

Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna. Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri. Hasi gaitezen probalekuarekin. Honen inguruan topatu dugun lehenengo erreferentzia 1895. urteko akta liburuan dago. Azaroaren 3.an ospatutako udalbatzarrean Frantzisko Zalduak probak…

Erakusketak

Kaosari eta zoriari forma

Alonso Pimentelek Amable Arias liburuan gorde zuenez, Amablek berak dio txikitatik izan zuela pintatzeko beharra, eta honela, erabaki zuen inoiz ez zizkiotela gehien maite zituen bi gauzak kenduko, haiengatik borrokatuko zela: idazteagatik eta pintatzeagatik. Eta horretan eman zuen bere bizitza osoa Amable Ariasek, sortzeari utzi gabe, hitzaren zentzurik zabalenean baitzen sortzaile. Inguruko guztiaz elikatzen zen,…

Artxiboak

Hondotik ondora: itsas ondarearen jardunaldiak Pasaian

Itsas ondareari buruzko “Hondotik ondora” jardunaldien barruan, martxoaren 14an Pasai San Pedroko Udal Aretoan eta apirilaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ospatutakoek gai bera izan zuten hizpide: XVI. mendean zehar, euskaldunek burutu zuten Kanadan arrantza jarduera, hain zuzen ere. Hitzaldi hauen bitartez, Cambridgeko Unibertsitateko Geografian doktore eta Kanadako Gobernuaren aholkulari zientifiko-historiko den Michael Barkhamek, euskaldunek…

Artxiboak

Elizmendiko garbileku desagertua

1910 urtean eraiki zen Elizmendi auzoko garbileku berria. Honen ezaugarriak oso sinpleak ziren: oinplanta laukia eta neurri txikiak, lau isuriko teilatu txikia, argia satzeko 9 leiho eta ate bat, erdi-erdian ur putzu bakarra dago eta honen hertz bakoitzean arropa marruskatzeko harrizko plantxak. Kanpokaldeko dekorazioa ere oso urria da: teilatuaren gailurrean dekorazio moduko burdinsare txikia, sarrerako…

Artxiboak

Emakume aitzindari bat Asteasun

Emakumearen eguna heldu dela eta hona hemen gai honen inguruko gure blogeko berria. Udal arielen administrari karguaren izendapen interesgarria da topatu duguna. Kargu hau, beti bezala, gizon batek betetzen zuen (edo batek baina gehiago herriaren neurriaren arabera). Baina, 1937 urtearen hasieran, Alejandro Uzkudunek jakinarazten du Udalak ordezko bat bilatzen duenean udal administrari eta telefono zaindari…