Xabirioik 11 urte! : erakusketa

Komikigunean Xabiroi aldizkariaren azal guztiekin eta bertan
argitaratuak izan diren hainbat istorioren marrazki originalekin
osatutako erakusketa dago ikusgai. Eskerrak eman behar dizkiogu
Ondarruko Luterl taldeari, beraien ekimenez bildu eta osatu zelako
erakusketako materiala 2016ko urtarrilean.

XABIROI komiki-aldizkaria Ikastolen Elkarteak sortu zuen 2005ean eta Dani Fano marrazkilariak koordinatzen du. Euskarazko literatura grafikoa zabaltzeko asmoz ekin zion bideari, eta, era berean, komikiaren hizkuntza zuzen eta sintetikoaren bidez kalean erabiltzen den ahozko euskara jaso eta hornitzeko helburua ere badu.

Euskal egileek egindako euskarazko komikia da, kalitate handiko irudi eta gidoiekin hornitua. Ikasturtero aldizkariaren lau zenbaki argitaratzen dira: otsailean, ekainean, urrian eta abenduan. Urtero, aldizkarian aurretik argitaratutako sail bat album batean bilduta argitaratzen da… Xabiroi Euskal komikiaren erreferente nagusienetarikoan bilakatu da eta euskal sortzaileen erakustoki garrantzitsua da.

ERAKUSKETA

Lekua: Komikigunea (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16. 20006 Donostia)

Data: Ekainak 9-Uztailak 15

Ordutegia: 12:30-13:30 eta 18:00-19:00 (astelehenetik ostiralera)

Bisita beste ordutegi batean egiteko, jarri harremanetan: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690 telefonoan.