Kohaference topaketa 2024
Aurreko urteetan Koha liburutegi-kudeatzaileari buruzko hiru topaketa egin ondoren, 2015ean eta 2017an Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiak (Donostian/San Sebastián) antolatuta, eta 2019an Kadizko Unibertsitateak lekukoa hartuta, pasa den irailaren 26 eta 27an Kohaference IV. edizioa antolatu zuen Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioak.
Edizio honetan espainiar estatuan Koha erabiltzen duten erakunde ezberdinetako ordezkariek nahiz software irekian interesa izan dezaketen haiek aukera izan zuten azken urte hauetan software librearen inguruan egiten ari diren garapenak aztertu, esperientzia ezberdinak ezagutu eta bere etorkizunaren inguruan hitz egiteko.
Bertan, Ereiten egon zen, Medialab Tabakaleren bi hitzaldien bitartez, plataforma honen erabilera berritzailea indartzen:
- “Mapa de Koha de España” Marshall Breeding-ek (libraries.org) sortutako eta mantendutako Koha liburutegien maparen aurkezpena.
- “Una clasificación en Koha ágil y versátil” Medialabek ezagutza, teknologia eta espazioak eskaintzen ditu ikaskuntza-prozesuak errazteko, ezagutza sortzeko, esperimentatzeko eta proiektuak garatzeko; tokiko komunitateak eta sareak sustatzen eta elikatzen ditu, gizarte-eraldaketarako funtsezko elementu gisa.
Bi hitzaldiek Medialab Tabakaleraren rola azpimarratu zuten, teknologia irekiak liburutegi-kudeaketan ezartzeko erreferente gisa, eta liburutegi-zerbitzuen berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarekiko duten konpromisoa azpimarratu zuten.
Bigarren eguneko saioan, 3 hitzaldi praktiko aurkeztu ziren: estadistikak, inbentariaketa eta MarcEdit erabiliz moldaketa masiboak.”
Topaketa guztian zehar teknologia ireki hau indartzeko liburutegien eta erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmena izan zen.
Leire Mitxelena.
Maria Lopetegiren irudia.