“Gu itsasoan, itsasoa gugan” egitaraua
Urte berriaren etorrera gertu dugu eta Getariako liburutegitik, urtero egiten dugun bezala, programazioa gai zehatz baten inguruan landuko dugu. “GU ITSASOAN, ITSASOA GUGAN Komunitatea tantaz tanta”. Horixe izango da aurten landuko duguna. Izan ere, Getariak eta herritarrek lotura handia izan dute betidanik itsasoarekin eta bertako komunitatean eragina izan duela ezin ukatu.
Gauzak horrela, ekintza eta tailer mordoa prestatu ditugu datozen hilabeteetarako:
- Abenduak 4 PAPEREZKO ITSASOA Papiroflexia tailerra Rafa Rodrigoren eskutik
- Urtarrilak 12 “Itsasoko piztia” haurrentzako filmaren proiekzioa
- Otsailak 7 Idazketa tailerra haurrentzat
- Martxoak 6 Itsas kontakizunak Getariako emakumeen eskutik
- Apirilak 19 ESCAPE ROOM: Itsasoan galtzeko beldur zara?
- Maiatzak 10 ANTZERKI TAILERRA
Izen-ematea liburutegian egingo da eta jarduera guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Animatzera eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.