Ereitenen, zurekin bagara!

Lau urteren buruan hauteskunde sindikalak izan ditugu berriz Ereitenen. Orain dela lau urte bezala, gure enpresari dagozkion 3 ordezkariak LAB sindikatukoak izango dira hemendik aurrera ere. Bozketaren emaitzak enpresako langileok lan talde trinkoa osatzen dugula adierazten du, eguneroko harremanak sendotuz. Batzuetan, txarrerako; gehienetan, onerako.

Enpresako langile gisa ez ezik, lan esparru zehatz baten langile garela ere ikasi dugu: informazioa eta dokumentazioaren esparruarena, hain zuzen ere. Horri esker sortu genuen Gipuzkoako lehen hitzarmena esparru honetan; bai eta, berriki, bigarrena ere. Gure ogibidearen berezitasunak nahiz profesionaltasuna defendatzen ikasi dugu; eta ondokoen kezkak ulertzen ere saiatu gara. Gurea ez ezik, komuna lehenetsi dugu.

Liburutegietan, artxiboetan, artekaritza kulturalean posible bada, errekonozimendu handiagoa duten esparruetan ere nola ez da posible izango!
Beste lau urte dauzkagu aurretik, honetan guztian sakontzeko.