
Ele, eleaniztunak al gara Getarian?
“Ele, eleaniztunak al gara Getarian?” ekintza plana Getariako Liburutegian.
Ekimen berria sortu dute Maria eta Andoni liburuzainek Getariako liburutegian ikasturte honetan lantzeko. Liburuzainek liburutegian aditzen zuten hizkuntza aniztasuna jaso eta lantzeko ideia izan dute. Gaiari buruz sakon aritu dira liburuzainak Berria egunkariko artikulu honetan.
Hauek dira ekimenaren baitan burutuko diren hurrengo ekintzak:
- Otsailak 27, osteguna: Scape Room saioa 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.
- Martxoak 25, asteartea: Ipuinaren Fabrika idazketa tailerra 8-12 urte arteko gaztetxoentzat.
- Apirilak 14, astelehena: joskintza tailerra.
- Maiatzak 29, osteguna: antzerki tailerra.