Category: <span>Bloga</span>

Bloga

Pasaia – Getaria

Getaria eta Pasaiaren arteko antzekotasunak Getaria eta Pasaiaren arteko ezberdintasunak bezain nabariak dira.

Gipuzkoako arrantzaleentzat zein arrantza industriarentzat horiek dira bi portu nagusiak.

Hala arrantza mota nola arrantzari lotutako industria, baina, oso bestelakoak izan dira batean eta bestean.

1960. hamarkadan Pasaia da Getariak segitu nahi ez duen hirigintza eta garapen eredua, hitzez hitz udal aktetan jasota, esate baterako.

Alabaina, Getariako udal artxiboan Pasaiari buruzko oso bestelako materiala topatu dugu, ustekabean: hainbat argazkiren negatiboak, kristalezkoak! Oraingoz datatu ezin ditugunak.

Arandoko lanak, espigoiarenak, 1904koak dira. Argazkietan haren arrastorik ez dago. Eta kristalezko negatiboen erabilgarritasuna XX. mendearen hasieran bukatzen da. XX. mendearen lehen urteotan eginikoak dira, beraz.

Horrek, baina, ez die ikusgarritasuna kentzen.

Hona hemen haietako batzuk.

David Zapirain

Bloga

Aita Mari

“Aita
Mari”. Zumaiarrei ez zaie arrotza egingo izen hau. Kale eta auzo
batek izen hori daramate, baita herriko futbol zelaiak, zinema aretoak
eta arraun elkarteak ere. Eta nork ez du ezagutzen Alondegiko
eraikinaren ertz batean jarrita dagoen eta izen bera daraman gizonaren
eskultura? Izen ezaguna izan arren, gogoratzen al dira Zumaiarrak
zergatik duen herri honetan hain presentzia handia?

Jose
Mari Zubia, “Aita Mari” ezizenez ezaguna, Zumaian jaiotako itsasgizona
izan zen. Arrantzale familia bateko semea, 1809ko martxoaren 15ean
etorri zen mundura. Jaioterria utzi eta hiriburura alde egin zuen
bertako txalupa bateko patroi lanetan aritzeko. Baxurako arrantzan ere
ibili zen urte batzuetan, Ameriketarako itsasbidea egiten zuten
merkantzia-ontzietan lanean hasi baino lehen. Azken lan honi esker
sosa batzuk bildu, Donostira bueltatu eta bere txalupa erosteko aukera
izan zuen, bertako portuan arrantzale patroi moduan egonkortuz.

Itsasoa
zainetan zeraman gizona, egoera arriskutsuan aurkitu ziren zenbait
arrantzale sorosteagatik egin zen ezaguna. 1861ko uztailaren 13an piztu
zen galernak San Juan txalupako marinelak arriskuan jarri zituen
Zurriola parean. Jose Mari Zubiak 9 pertsonako talde bat osatzea lortu
zuen eta arrantzale horiek salbatzera joan ziren bi aldiz pentsatu
gabe. Balentria honekin hiru pertsonen bizia salbatzea lortu zuten.
Hau da “Aita Mari”ren lorpen ezagunena, baina ez bakarra. Beti zuen
prest bere txalupa, ezbeharren bat gertatzen bazen laguntzera joateko.
Sorospen hauengatik Euskal arrantzaleen sinbolo bihurtu zen.

1866ko
urtarrilaren 9an, ekaitz bortitz batek jo zuen gipuzkoako kostaldea
eta Donostiako badian sartu nahirik zebiltzan Getariako bi ontzi,
Elkano 1 eta Elkano 2, olatu bortitzen artean hil ala biziko borrokan
ikusi ziren. Beti itsasoari adi, “Aita Mari”k bere txalupa hartu eta
hauek sorostera irten zen. Arazoak zituztenak salbatzera joan eta bera
arazotan… egun hartan Jose Mari Zubia ez zen portura itzuli,
itsasoaren besoetan galdu zuen bizia Getariko bi ontzien
tripulazioarekin batera.

Jose
Mari Zubiaren ekintzek gipuzkoako kostaldean eragin handia izan
zuten, batez ere bere sorterri eta bizitoki izan ziren Zumaia eta
Donostian. Hiriburuan egin zitzaion lehen omenaldia, baina
jaioterriak ere ez zuen ahaztu bere semea eta honen ausardia.
Alondegiko eraikinaren ertz batean kokatu zuten honen omenezko bustoa
eta 1956an eskultura hori lagunduko zuen plaka egitea erabaki zen.
Gaur egun ere hor dago, Amaiako plazatik Erribera kalerako sarrera
zainduz itsasora begira.

Oihana Artetxe

Bloga

San Anton egunera atzera eginez

Urtarrilean
San Anton eguna ospatu izan da Getarian. Tradizio handiko eguna da
hau bertakoen artean eta baita inguruko herrietako bizilagunen artean
ere. Gaur egun, Urtarrilaren 17a, Txakolin uzta aurkezteko eguna
bilakatu da, baina udal-akta liburuak hartu eta denboran atzera egin
nahi izan dugu jai hau nola ospatu izan den jakiteko.

Aipamen
zaharrena 1897. urtekoa da, baina idatzian garbi adierazten da
aspaldidanik ospatzen zen ohitura eta tradizio handiko jaia zela. San
Anton egunean eta aste horri zegokion igandean antolatzen ziren
ekintzak, baita egun handiaren bezperan ere. Hain zuzen, udaletxeko
karguek afari eder baten aurrean jai egunari ongi etorria ematen zioten
bezperan. Hala ere, ez zen urtero horrela izan, badirudi ia hogei urte
jarraian egon zirela Getariako Udal karguak San Anton bezperan afari
eder hori ospatu gabe, 1887tik 1906ra bitartean. Azken urte
horretan, udalbatzak Pedro Enbil izendatu zuen afaria antolatzeko
arduradun eta horrela tradizio horri berriro eutsi zitzaion.

Urtarrileko
jai egun hauetan zerbait antolatzen bazen, ordea, herri-kirol eta
bertsolari saioak ziren. Udaletxeak bi edo hiru bertsolari kontrolatzen
zituen eta hauek goizean eta arratsaldean ibiltzen ziren festa girotzen.
1947an Basarri eta Uztapide bertsolariak kontratu zituen Udalak;
aurrerantzean ere horrela izango zen gehie- netan. Getariarren artean
ber- tsolari bikote kutunena zela dirudi. Herri kirolen artean ia
denetarik antolatu izan da, harri-jasotze eta aizkolari apostuak,
idi-probak, herrikoen arteko eskupilota partiduak, lasterketak eta
1953an baita lokotx-bilketa ere.

Urteak
joan eta urteak etorri, ez da San Anton egun bat bertsolari, pilota
partidu eta idi probarik gabe. Beno, bai badira. Hutsune argigarri bat
dago dokumentazioan gerra zibilaren urteekin bat datorrena.
Adierazgarria da gainera, gerra ondorengo urteetako San Anton egunaren
ospakizunak inoizko ospakizun soilenak izan zirela. Batzuetan, jaiak
gizartearen eguneroko loture- tatik askatzeko edota egoera gogorrak
alboratzeko katarsi moduko bat bezala ikusten dira, baina gerra
zibilaren ondorengo urtetako egoera gogorrak hori ere ez zuen
baimentzen. Gerra bukatu eta 10 urte pasa behar izan ziren, San Anton
jaietan antolatzen ziren ohiko ekintzak berreskuratzeko. Baita
berrikuntzaren bat edo beste gehitzeko ere.

Hemendik
aurrera ez dira bertsolarien hitz, ahots eta tonuak festa girotuko
duten doinu bakarrak; bertsolariez gain, dantza solteko txapelketak eta
jazban edo musika bandekin dantzaldiak antolatuko dira. Izan ere, zer da
festa musikarik gabe?

Oihana Artetxe

Bloga

Zegamak hiribildu titulua eskuratu zuenekoa: 400. urteurrenaren inguruko ospakizunak

Zegama
Seguratik banandu zela lau mende egiten dituen 2015 urte honetan,
Udalak hainbat ekimen antolatu ditu. Horien artean, otsailak 6 dituela,
arratsaldeko 18’00tan Zegaman bertan burutuko den hitzaldia dago. Iago
Irixoak “Zegama: auzotik hiribildura (1384-1615)” lelopean, herri honek urte horien artean izan zuen bilakaera aztertuko du.

Izan
ere, Zegamak hiribildu titulua eskuratzea, ezin daiteke aurreko
mendeetan jazo ziren gertakariengandik bananduta ulertu; bereziki
Segurarekin auzotartze-hitzarmena egin zuenetik: 1384tik, alegia.
Ordutik, eta XVII. mendera arte, herriaren Historia ezin da
hiribilduarenetik aldenduta ikusi. Era berean, auzotartzea eta
independentzia ez ziren kontu isolatutak izan. Aitzitik, Gipuzkoa mailan
jazotzen ari zen mugimendu sakonen seinale ere baziren. Ondorioz, bi
ekintza horiek ardatz hartuta, inguratu zituen gertakariak azalduko
ditu, baina beti ere Zegamari dagozkion datuak azpimarratuz.

Bloga

Azpiegiturak

Modan dugun hitza: Azpiegiturak. Beharrezkoak ditugu gizarte modernoan: Zerbitzuak.

Gure nagusiek hitz horiek ez zituzten erabiliko, baina herri bakoitzean oinarrizko zerbitzuak ematen zituzten azpiegiturak egon, bazeuden. Auzokoen sozializaziorako ere ezinbesteko bilguneak ziren haiek. Gainera, teknikak hobetu eta herritarren beharrak ugaritu ahala, garaiko azpiegiturak berritzen zituzten gure aurrekoek. Hori zen, hain zuzen ere, udalaren lanetariko bat.

Azpiegitura edo bilgune horietako batzuk ezagunak ditugu Asteasun, erabilera asko aldatu arren. Adibidez, Mataderoa. Hiltegia ere esango diogu, baina Asteasun mataderoa da hiltegi bezala erabili izan duguna, ezta?

Gure artxiboan ikusi dugunez, 1880 urtean oso zaharkitua zegoela eta bertan behera bota zuten berria eraikitzeko Garai hartako espedientean aurrekontuak eta planoak gorde dira. Plano ederrak benetan eta esan beharrik ez dago artxiboan dauden zaharrenetakoak izango direla.

100 urte beranduago, 1993 urtean, Mataderoa erabilerarik gabe eta erortzear zegoen. Udalak eraikuntza berriro bota eta bertan zaharren egoitza bat egiteko berreraiki zuten. Julian Lizardi izena jarri zioten, Asteasuko martiriarena (honi buruz ere beste egunen batean hitz egingo degu). Bigarren funtzio honek ordea ez du denbora luzean iraun. Bertako biztanleak Betanira eraman dituzte eta Mataderoa hutsik geratu da.

Honela, Udalak eraikuntzari beste erabilera bat eman nahi dio eta horretarako herria bildu nahi du, han bertan, Mataderoan, eta entzun nahi ditu bertan ikusitako gertakizun, ohitura eta kontu guztiak. Ondoren, horien arabera, berriak zein ildotik joango diren irudikatzen saiatzeko.

Amagoia Piá eta David Zapirain

Bloga

Errege Zamalkada

Abenduaren
azken eta urtarrileko lehen egunetan gabon garaia izaten da. Gabon
Gauarekin hasi eta Errege Egunarekin bukatzen diren jai hauek
aspaldidanik errotutako tradizio dira, erlijio katolikoa iritsi baino
lehenagoko erritoetan sustraitzen direnak. Neguko solstizioan
oinarritutako jaiak izaki, urteko egunik motzena eta egunak luzatzen
hasten direla ospatzeko intentzioarekin sortutako zenbait errituk sortu
zuten aro hau.

Kristau
erlijioak, berau gailentzeko asmoarekin, herrialde desberdinetan zeuden
erritu paganoak aztertu, birmoldatu eta erabili zituen. Gainera,
denborarekin sustraitze sakona izan duten ohitura eta pertsonai
desberdinak sortu zituzten, tartean Errege Magoak.

Eguberrietako
azken ospakizuna Errege Magoen etorrera izaten da. Ekialdetik datozen
hiru pertsonai hauek opariz gainezka iristen dira gure etxe eta
herrietara. Etorrera hori zamalkada baten bidez antzeztu izan da.

Zumaiako
artxiboko udal aktetan murgildu gara herriko zamalkadaren berri izateko
eta bilaketa azkar baten ondoren topatutako lehen datua 1953ko
abendukoa da. Dokumentu hau, ordea, ez da zamalkada antolatu zen lehen
aldikoa, bertan irakur daitekeenez aurreko urteetan ere ospatzen zen.
Urte haietan Sociedad Peña Pulpo arduratzen zen zamalkada antolatzeaz,
beti ere alkateorde eta udaleko idazkari eta kontu-hartzailearen
laguntzarekin. Errege Magoen zamalkada antolatzeaz gain, herriko
umeentzako jostailu banaketa ere egiten zen. 1956ko dokumentu batek,
ekitaldi honen antolakuntzatik eratorritako gastuak elkarteak ordaintzen
zituela pentsa arazten du. Izan ere, urte horretan, elkarteak udalari
gastuei aurre egiteko diru laguntza bat eskatu zion. Udalak 350 peseta
eman zizkion elkarteari eta 100 pesetako eskupekoa Pedro Usandizaga
Irigoieni herriko haurrei opariak banatu ahal izateko burututako
lanengatik.

Urte
horretan bertan, ordea, antolakuntzan aldaketa bat ematen da.
Dokumentazioan ez da inolako arrazoirik agertzen, baina 1957an Falangeko
parte zen Frente de Juventudes delakoak hartu zuen ekitaldia
antolatzeko ardura. Dokumentazioak ez du argibide handirik eskaintzen
baina orain urte gutxiko gertakariak direla kontutan izanik, batek baino
gehiagok gogoan izango ditu oraindik. Kasu honetan, dokumentazioak
eskaintzen dizkigun datuak zumaiarrek memorian gordetakoarekin osatzeko
aukera dago. Egun hauetako familia giroko bazkari eta afariak girotzeko
gai polita izan liteke honako hau.


Oihana Artetxe

Bloga

Taberna giroan…

Gabonak etxean, familia giroan, igarotzeko egunak izan ohi dira, baina azkenaldian gero eta gehiago dira etxetik kanpo edo festagiroan lagunartean gozatzeko aukeratzen dituztenak. Izan ere, badago gure herrian ospakizunak gertukoekin gozatzeko nolabaiteko tradizioa. Sarritan elkarte gastronomikoak eta tabernak aukeratzen ditugu topaleku. Gustura egon eta erraza izaten da festagiro hori kalean luzatzea eta horrek zenbait arazo sortu izan ditu kaleko ordena mantentzen. Zarata izan ohi da horrelakoetan kexarik arruntena. Hau dela eta, tabernak zabalik izateko ordutegiak zehaztu eta mugatu izan dituzte Udalek. Baina hau ez da kontu berria.

XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran taberna ugari zabaltzeko eskaerak jaso ziren Getarian. Hazkunde honekin batera, taberna hauen ordutegia arautzeko beharra sortu zela dirudi. 1902koa da establezimendu mota hauen itxiera ordutegia zehazten duen lehen agindua. Hala ere, badirudi neurri hau ez zela betetzen eta Udalak lehen neurri zorrotzak hartzeko beharra ikusi zuen orain ehun urte. 1914ko dokumentu batean garbi agertzen da bizilagunen arten zegoen ondoeza ordu txikitako kale zaratak zirela eta. Etengabeko kaleko algara horien errua tabernen itxiera berantiarrari leporatzen zioten Getariako bizilagunek eta horren aurrean, Udalak, zenbait neurri hartzea erabaki zuen.

Alde batetik, udaberri eta uda garaian tabernak gaueko hamaiketan eta neguan gaueko hamarretan ixteko agindua eman zuen, beti ere, herriko jai egunen salbuespenarekin. Kasu horietan, itxiera ordutegia aurretik adostearen egokitasuna ikusi zen. Bestalde, behin tabernen itxiera ordua jota, debekatuta geratzen zen kalean kantuan eta algara sortzen ibiltzea. Bi neurri hauek ez betetzeak bost eta hogeita bost peseta bitarteko isuna jasotzea supatu zuen aurrerantzean.

Oihana Artetxe

Bloga

‘Sudor de sol’: egileekin elkarrizketa

Datorren
abenduaren 20an, 12:00etan, Komikigunean izango den ‘Sudor de sol’
komikiaren aurkezpena probestuz, Gregorio Muro ‘Harriet’ eta José Manuel
Mata egileak elkarrizketatu ditugu.

Harriet y Mata. Fue una firma de mucho renombre en el cómic vasco. ¿Habéis seguido ligados al cómic directamente?

Hace
unos años dejamos el cómic de forma profesional porque se dieron un
cúmulo de circustancias que nos empujaron a tomar esa decisión. No
obstante, sentimentalmente o como simples lectores, no hemos dejado de
estar ligados al cómic. y en el caso concreto de Mata que volvió a su
trabajo como docente, no dejo de trabajar en el cómic pues fue haciendo
en ratos libres su obra Oporto, que también se ha publicado
recientemente.

En mi caso, yo he seguido siendo guionista, pero de cine y televisión. Es decir, narración con imágenes, igual que el cómic.

El
Sudor de Sol fue un referente importantísimo para quienes estudiabamos
euskara y disfrutábamos con los cómics. Que 25 años después se edite en
castellano habla de la importancia de la obra y su calidad?

Nosotros
no sabemos valorar la importancia de la obra en si. Para nosotros fue
muy importante, pues forma es parte de un fragmento de nuestra vida muy
gozoso creativamente.

En
todo caso, el que se haya publicado 25 años después no significa que
sea importante, lo que la puede hacer importante es que 25 años después
consiga conectar con un publico y una generación diferente sin que se
note en la obra el paso del tiempo.

Para
mi el que se publique en español 25 años después significa que en la
actualidad hay nuevas editoriales como Ponent Mon exentas de prejuicios.
En su momento nosotros nos sentimos más de una vez excluidos del cómic
español pues nos tenían encasillados como cómic francés, o como mucho
cómic vasco.

¿Qué características tendrá esta edición integral? ¿Será como la francesa o más parecida a los albúmes de Habeko Mik?

Las
características de la edición en español de ‘Sudor de Sol’ son
prácticamente las de una edición de lujo, mucho mejor que la edición
francesa que la sacaron en un tamaño pequeño. La edición española es al
tamaño natural publicado por Habe y encuadernada con tapas duras en
cartoné. Realmente como autores estamos muy contentos, es una pequeña
joya y pensamos que casi ha merecido la pena el haber esperado tanto
tiempo para tener una edición así.

Evidentemente la última pregunta tiene que ser… ¿por qué creéis que no se ha reeditado en euskara?

¿Por
qué no se ha reeditado en euskera? No lo sabemos pero lo intuimos. Los
derechos en principio los tenía Habe, y Habe dejo de publicar. No
obstante, consultando la ley de propiedad intelectual, y al no haberse
publicado en todo este tiempo, los derechos vuelven a ser nuestros, de
los autores, y desde luego viendo el resultado de la edición en español,
(en justamente un mes, la edición está casi agotada) vamos a hacer lo
posible para que se reedite en euskera.

Bloga

Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y…

Lau pa bost galdera agindu genizkion. 7 egin ere. Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII dugu haren liburu berria. Liburu harrigarria. Beharrezkoa.

Juantxo
Madariagaren lanaz ari gara. Behar bada, haren biografia edo
bibliografia ematea da orain dagokiguna. Guretzat, ordea, Madariagaren
fitxa honako hau da: haren lanei esker Historiaz idaztea ederra izan
zitekeela ikasi genuen. Egun, berdin pentsatzen dugu.

Kalkulatzen
hasita… urtetako lana da hau. muga non jarri eta amaiera noiz
ezarri ezinezkoa duten lan horietako bat. EH osoko artxiboak,
transkripzioak,…

JM:
Lan hau egiteko zuzenena izan zitekeen lantalde bat osatzea,
artxiboak sistematikoki jorratzeko, jadanik argitaratutako testuak
batzeko eta ondoren batutako guztiaren laburpen ordenatu eta
koherentea ezagutzera emateko. Baina ez da horrela izan eta lana neure
ezagutzatik abiatu dut. Batetik,argitalpenetan zeuden hainbat aipu
bildu ditut zein artxiboetan zuzenean atera ahal izan ditudan nahastu
ditut, guztiekin testu ulergarria lantzeko. Seguru nago oso, talde
batek artxiboak sistematikoki landuko izan balitu erreferentzia berri
asko agertuko liratekeela eta liburu honen bolumena hirukoiztu
litzatekeela.

Liburuaren
hasiera oso gordina da: Argedaseko alkate euskalduna, Iparraldeko
XIX. mendeko inkesta,1842ko Aguraingo udal itzultzailea,,.. datu hauek
harrigarri suertatzeak gure historiari buruz dugun ezagutza eskasa
eta euskaldunen autoestimo baxua ez ote dute islatzen.

JM:
Bai, XIX. mendean hasi eta orain arte gure hizkuntzarekiko
euskaldunek eduki dugun harrotasun kolektiboa oso baxua izan da. Gutxi
gorabehera, 1840tik aurrera gertatu ziren aldaketa soziolinguistikoak
eta instituzionalak. Euskaldunek, konplexuz betetako hainbat
belaunaldi eragin zituzten, izan ere, euren hizkuntzaren gutxitzea
onartzen zuten. Zorionez, azken 30 edo 40 urteetan egoera hau aldatzen
ari da.

Zure
lan honek betikotasuna jartzen du zalantzan; edo “inoiz ez”kotasuna:
euskara ez da inoiz ofiziala izan, hemen ez da inoiz euskara hitz
egin. “Beti” eta “Sekulaez”, historiaren etsairik nagusienak. Historia
prozesu baten ikerketa da eta.

JM:
Hala da bai, dokumentazioaren ikerketa sistematikoak, aurrez esandako
ideia hauek erlatibizatzen laguntzen digu. Alde batetik, egiazta
dezakegu, euskarak betidanik aprobetxatu dituela izan dituen
zirrikituak nolabaiteko erabilera ofiziala lortzeko eta bestalde, nola
izan daitekeen, egungo betaurrekoekin begiratuta, sekula euskaraz hitz
egin ez den lurraldeetan (Araba eta Nafarroa batez ere), duela gutxi
arte populazio gehiena euskaldun elebakarra zela egiaztatzea. Aldaketak
eta gora-behera linguistikoak ikaragarriak izan dira historian zehar.

Era berean, hizkuntzaren galera naturala ez, soziala, politikoa eta bortxatua dela ondorioztatu dugu. Zuzen al gaude?

JM: Zalantzarik
gabe, ez dago inongo “naturaltasunik” prozesu linguistikoetan.
Alderantziz, aldaketen azalpena garapen sozialetan, ekonomikoetan,
politiko-administratiboetan eta batez ere kulturaletan eta pentsamoldean
bilatu behar da. Bereziki erakundeen “Hizkuntza politika” begiratu
behar da.

Partidaren
lehen zatia iraultza frantsesaren garaiko izan zela ematen du:
Iparraldeko nolabaiteko ofizialtasunak, edo onarpena mailak gorena jo
zuen iraultzaren hasieran. Gero, galbidea, irakaskuntzaren aldetik.
Gaurkotasun handiko istorioa.

JM:
Bai, batetik, egiaztatu behar da 1789tik-1840ra bitartean emandako
aldaketa sozio-politikoek ondoko hizkuntza-aldaketak eragin zituztela,
baina gogoratu behar da ere, prozesu hauek askoz luzeagoak direla eta
XVIII. Mendearen hasieretatik heltzen datozela. Zer esanik ez,
aldaketen guztien gainetik, duela bi mende emandako eztabaida
linguistikoaren elementu askok, erabateko gaurkotasuna mantentzen
dute.

Bigarren zatia XIX. mendean, ezta? 1830. urtetik aurrera.

JM:
Halaxe da, nahiz eta denbora tarte hau, ez dudan ia ukitu liburu
honetan, nabaritzen da ikuspegi sozio-linguistikoaren oinarrizko
aldaketa Lehen Gerra Karlistatik aurrera.

Lan
hau guztiz beharrezkoa zen. Historialariok beharrezkoa genuen.
Alboratuko duzu gaia edo beste proiektu batzuk bultzatuko dituzu?
Historia Hiztegia, leku izenen irakurketa historikoa, testigantza
gehiago jasotzea,…

JM:
Historialari bezala beti harrigarria iruditu zait nire kideak ardura
zitezela, klase-borrokaz, politikaz, ekonomiaz, erakundeak ikertzeaz
eta axolagabetu zitezela, horren garrantzitsua den faktore kultural
eta politikoaz, ”hizkuntzaz”, euren ikerketetan agertzen diren
pertsonen komunikazio hizkuntzaz. Nire iritziz historialariak gehiago
sakondu eta hurbildu behar genuke, historia kulturaleko gaietara, ez
baitira gai inozoak, eta ezin dira banatu bilakaera historiko
orokorretik. Momentuz ikerketa ezberdin batean nabil murgilduta,
Gipuzkoako liburutegi pribatuei buruz, hau ere historia kulturalaren
barne. Baina ez dut gutxiesten etorkizunean hizkuntzaren gaia berriro
jorratuko dudala.

Bloga

Kaderazar: frantsez ttippiaren abentura eta malura gehiago

Mugerren
jaio zela bagenekien. Orain arte hori 1772. urtean gertatu zela uste
genuen. Zalantza dugu, baina, ez ote zen 1769ean izan. Urte batean ala
bestean, bere bizitza ez zen asko aldatuko. Ogibidea zapatugilea ala
zapatu saltzailea zuen. Zapaterillo francés deitzen zioten ere Pedro
Kaderazar jaiotzez zen Frantses ttippiari.

Txikia
izanagatik, haren etsaiengan beldurra sortarazten zuen. Etsaiek loratu
zuten eta haren bizkortasuna eta trebezia. Etsaia loratzea nork bere
burua zuritzeko bide makala ez da.

Bidaiak, lapurretak, ihesaldiak, amodioa, jaiak,…

Balentriak ala miseriak ote?

Haien berri Bandoleros vascos liburuan eman genituen.

Han, Melillan utzi genuen Frantxes ttipia; aske. Edo askatasuna berreskuratuta. 1816. urtea zen.

Zenbat
urte preso? 15 pasatxo? Ez zen kopuru oso ohikoa. Ez du ematen osorik
betetzea ohikoa zenik ere. Beste lagunen ihesaldiak, bat baino gehiago
dokumentatu genuen eta. Jakin mina betiko izango dugu: Ederrekin eta
haurrarekin elkartzea lortuko al zuen? Mugerrera itzuliko al zen? Ala
Iruñera eta Oiartzuna? Edo Elgoibar ala Ermura? 20 urterekin izan ez
zuen etorkizuna 45 beteta orainaldia bihurtuko al zitzaion?

Hara non, ustekabean, Beethovenen Wellingtons Sieg, op. 91-k loratzen zuen gertakizunean topatu dugu Kaderazar!

Ta zer egiten zuen ba gure gizonak Gasteizen 1813ko ekainean?

Izan
ere, heriotza zigorra ezarri ez bazioten ere, agian Giñi eta Agirre
hiltzearekin agintariak ase zirelako, ordainean Filipinetan 10 urte pasa
behar zituen. Hango presondegi militarrean bortxazko lanetan.

1813ko azaroan, berriz, epailearena urrean agertzen da deklarazioa ematen, beste behin ere (GAO: CO CRI 1813-2).

1802.
urtean epaitua eta zigortua izan ondoren, Kaderazar ezin izan zuten
Filipinetara bidali. Jada ez zegoen modurik preso bat hara
erbesteratzeko. Horregatik, La Motako presondegi militarrean atxiki
zuten. Herrialdeko presondegirik makurrena zen hura.

1811ko
urtarrilean, berriz, frantsesek Gasteizera eraman zuten, beste 41
presokin batera. Han, lan publikoetan izan zituzten, behartuak; katez
loturik.

1813ko
ekainaren 21an, baina, San Prudentzioko elizan aurkitu zituen ofizial
ingeles batek; honek presoak askatzeko zaindariari esan bezain pronto,
hauek ospa egin zuten, katea eta guztiz. Zaindariek ez zuten ezta
giltzarrapoak irekitzeko betarik izan. Alava jeneralak Gipuzkoako
batailoietan erroldatu omen zuen Kaderazar. Muñoz izeneko ofizialaren
bidez, Ugartemendia koronelak zaintzalditarako (“guarda de prevención”)
hartzen du.

Gipuzkoan
bueltan, Kaderazarren izena ez zen oharkabean pasa eta Gipuzkoako Buru
politikoak, Antonio Garces Marcillak, Frantses ttippia atxilotzea
erabakitzen du. Berarekin batera, antzeko egoeran zeuden beste bi lagun.

Hernaniko
udalak, han epaitu baitzuten azkenengoz, garraio faltagatik zigorra
Filipinetan bete ez duela eta La Motan eta Gasteizen preso egon dela
baieztatzen du.

Epaileak
Kaderazarrek zigorra bete duen ala ez erabaki behar du. Fiskalak
zigorra bete gabe dagoela argudiatzen du. La Motan egoteari zigorra
izatea ez deritzo. Han, askatasun zibilik eta zaintzapean bai, baina
diru publikoz mantendu dute eta Gasteizen lan behartuetan izan bada
ere, Donostiako egonaldia arin aizan da: “no se puede poner en balanza
con los duros y penosos travajos que hubiera padecido en los expresados
presidios juntamente con otras privaciones consiguientes a todo
presidiario“.

La
Motan gorriak pasa zituzten presoek, batez ere 1798. urtetik aurrera,
orduko ihesaldi masiboaren ondoren. Baina bistan da zer den eskatzen
zena: zigorra ez da isolamendua, bakardadea, sustraitik moztea… horrekin
batera egindakoaren sufrimendua fisikoaren bidezko erredentzioa
aldarrikatzen da.

Ondorioz,
dela Filipinetan 10 urtez dela Afrikan 8 bete beharko duela dio. (Hau
da, Kaderazar bi zigor ezarri zizkioten; bata Hernaniko asaltoagatik eta
beste bat Araetan izandako lapurretagatik. Eta lehena da aitzat hartu
zena).

Kaderazarren
defendatzaileak, ordea, honek zigorra soberan bete duela dio. Izan ere,
La Motan preso izatea egon daiteken zigorrik krudelenetakoa da: “uno de
los sitios mas destructores de la humanidad y reserbado para reclusión
de hombres convencidos de los mas atroces crimenes y condenados
consiguientemente a castigos los más exemplares, por lo mismo en los
años de estancia en dicho Castillo, sufrió mi defendido
incomparablemente mayores amarguras y opresion que huviera tenido en el
presidio a que estaba destinado por lo que y ser indudable que aun se
hallaba pribado de la comunicación con gentes y otras varias comodidades
de que el presidiario goza”.

Gainera,
Gasteizen ere kateatua izan dute (“arrejado”), etengabeko umiliazioan.
Hau ere, presondegian egotea baino okerragoa izan da. Kaderazarrek bere
burua bolondres aurkeztu izan ez balu, libre egongo zela gaineratzen du.

Ebazpena Kaderazarren aurkakoa da; Ferrolgo presondegira bi urtez. Helegitea, baina, okerragoa: hiru urtez.

Esan
bezala, ez du ematen Kaderazar Ferrolera irits izenik. Litekeena da
agintariek beste preso bidalketa bat profitatu eta Frantses ttipia
Melillara igortzea Ferrolen ordez. Han, behintzat, lizentziatu zuten
1816. urtean.

10 urteak aise beteak.

David Zapirain

Bloga

Aspaldiko iragana musika bidez berreskuratzen

Berpizkundeko Euskal Musika (XV-XVI. mendeetako musikagileak)” (Jon Elizalde Goñi-Pirenaeus Renaissance Consort) (5Gora, 2014)

Bi urte luzeren ondoren, dagoeneko esku artean dugu abenduaren 2an Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu den “Berpizkundeko Euskal Musika (XV-XVI. mendeetako musikagileak)” diska. 5Gora zigiluak kaleratu du, aurten prestatu dituen beste ekoizpenekin batera. Egia esan, diska berriak atzean duen ideiari buruz iruzkinak egitea ez da oso ohikoa; aitzitik, Euskal Herrian hagitz urriak dira. Baina zalantzarik ez dago gure Historia eta iragana ezagutzeko aukera ematen dutela, eta beraz, tartetxo bat egitea bidezkoa da.

Oraingoa diska orijinala bezain interesgarria da, zinez. Helburua, XV. mende amaiera eta XVI. mende osoko hainbat euskal konposatzaileen lanak bildu eta plazaratzea. Orijinala, orain arte, Antxietaz edo Miguel Navarroz gain, beraien inguruan oso gutxi egin delako. Are gehiago, grabaketak benetan urriak dira. Mundu mailan (baita gure artean ere) Antzinako Musikak bizi duen gorakada nabarmena bada ere, orain arte inongo taldek ez du diska honek burutu duena egin. Horregatik oso grabazio interesgarria da, gure iraganaren zati ezezagun bat argitara ematen baitu. Horrez gain, proiektu umila dugu: jendeak musutruk egindakoa, aisialdian, baina era berean ilusio handiz prestatua.

Jon Elizalde Goñi dago horren atzetik, eta bera da guztiaren arduradun. Batzuentzat Ttak! ska taldean tronboia jotzeagatik ezaguna da; besteentzat, beraien musika maisua izateagatik; gehienek, berriz, Fermin Muruguza eta Esne Beltzan aritzeagatik elaire dute. Aurrekari hauekin, inork gutxik espero zezakeen halako proiektuan murgilduko zenik. Baina ezin dugu ahaztu diska honen bidez bere txikitako pasio bati ateak ireki dizkiola: Errenazimendu garaiko musikari, alegia. Egiari zor ez du mundu ezezaguna, horren inguruan hainbat ekimen burutu baititu.

Lanaren hastapenak ez omen ziren korapilatsuak izan. Hainbatetan gertatu den moduan, jakin-min hutsa izan da proiektua burutzeko lehen pausoa. Jon Elizalderi ideia bat zerabilkion buruan: garai haietan Euskal Herrian zer nolako musika egiten zen jakitea. Argi zuen, gainera, horretarako Errenterian dagoen Eresbil-Musikaren Euskal Artxibora jo behar zuela. Hasiera batean ez nuen inolako gogo edo asmo berezirik, ordurako hamaika grabazio eginda zeudela pentsatzen baitzuen. Bat-batean, ordea, hasierako jakin-nahi horrek beste ideia batzuei lekua egin zien. Izan ere, edozeinek eskura zuen material honen inguruan apenas bazegoen grabaziorik!

Eresbileko partitura haietatik abiatuz, moldaketak egiten hasi zen, baina musika horri bere ikutua emanez. Berak azpimarratzen duen moduan, “grabaketarik ezean, deskribapen hutsek ez digute askorik esaten musikaren benetako izerari buruz (…) Ezinezkoa da benetan zehatz mehatz eta ziurtasunez erreproduzitzea”. Jonek halako prozesua burutu du eta jakitun da horrezaz guziaz. Partitura gehien-gehienak ahotsetarako pentsatuak zeuden; berak aldiz, garai hartan jotzen ziren kornetoa, tiorba, sakabutxea edo bajoia bezalako tresnentzako moldaketak egin ditu. Egiari zor, halako musika entzutera ohitua ez dagoen jendearentzat diska arraro, ez-ohiko edo gogorra suertatu daiteke; baina abestien inguruan hartutako erabakiek eta erabilitako instrumentuek grabazio aberats eta atsegina lortu dute.

Aukeratutako konposatzaileak zazpi dira: Juan Antxietakoa, Gonzalo Martinez Bizkargikoa, Luis Alberto de Gomez, Juanes Gartzia Basurtokoa, Juan Arratiakoa eta Migel Etxarren Navarrokoa. Batzuk ezagunak dira baina gehienak ez dira gure artean oso ezagunak. Euskal Herrian edo hemendik kanpo (Toledo, Burgos, Segovia, Portugal) lan egindakoak dira. Guztira, 26 abesti eta 37 minutuko iraupena duen diska.

Proiektua burutzeko hainbat pertsonen laguntza izan du: bere maisu izandako eta gaur egun Luxemburgon eskolak ematen dituen Juan Ullibarrirena bereziki. Azken honi esker, diskaren egilea Antzinako Musikan adituak diren beste hainbat musikarirekin harremanetan jarri da.

Aipamen berezia merezi du produktuaren aurkezpenak. Elizalde Goñik DVD kaxa elegante askoan dakargu bere harri bitxia, poster eta guzti! Barnean 24 orrialdeko koaderno bat, proiektuaren nondik norakoak azalduz eta garaiko testuinguru historikoari zein musikalari buruzko hamaika datu emanaz: gertakariak, asmakuntzak, pertsonaiak eta beste hainbat bitxikeria, musikaren ezaugarriak, diskan dauden konposatzaileei eta erabiltzen diren musika-tresnei buruzkoak… Guztia testu arin batez eta irakurketan laguntzen duten irudi eta marrazkiez apaindurik. Horrez gain, ezin ahaztu XX eta XXI. orridaldeetan dauden denborapasak!

Ildo honetatik, guk aipatutakoak hobeto azalduko dituzten web-gune bat (www.berpizkundekoeuskalmusika.com) eta helbide elektroniko bat (berpizkundekoeuskalmusika@gmail.com) jarri dute edozein eskura.

Bestalde, eta zoriotxarrez, diskak ez du inolako birarik ekarriko. Parte hartu duten musikariak hamaika lekutan zehar barreiatuak daude eta zaila zaie elkartzea. Edonola ere, hemendik aste gutxira elkartuko dira aurreikusten den kontzertu bakarra ematera: abenduaren 26an izango da, argitara ematen duten musikaren garaikidea den Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean, arratsaldeko 19’00tan.

Azkenik, hausnarketa txiki bat. Diskarekin argi geratu da gure arbasoak txistu eta danbolina joz mendi artean bizi ziren artzaiak baino zerbait gehiago bazirela. Ildo honetatik, Jonen lanak duela hainbat urtetik hona gutxi batzuek egin dutenaren bide beretik jotzen du. Ekimenak guztiz independienteak edo testuinguru ezberdinez inguraturik badaude ere, gure kultura eta iraganaz beste modu batez gozatzeko aukera bikaina eskaintzen diguten tresnak dira.

Azcuek, Aita Donostiak, Zavalak eta beste hainbatek abesti edota melodiak bildu zituzten. Orain musikarien ordua iritsi dela dirudi. Duela urte gutxi, Joseba Tapiak (Hiru Truku-n egindakoak ahaztu gabe) Bigarren Karlistaldiko letrei musika jarri eta “Eta Tira eta Tunba” disko benetan interesgarria (eta orijinala) plazaratu zuen. Benito Lertxundi Jonengandik gertuago dago, agian: Esteban Garibaykoak bere idatzietan jaso zuen “Milia Lasturko”-aren XV. mendeko bertsoak musikatu baitzituen 1992an. Guztiek, gure muturren aurrean baina oharkabean igaro zaigun materiala jaso, beraien ikutua eman eta gure eskura jarri dute. Ildo honetatik, Jon Elizaldek badu berritasun nabarmen bat: letrak alde batera utzi eta zuzenean sartu da gure arbasoen konposizioak era instrumentalean interpretatzera… eta hau ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!

Gure zorionik beroenak, beraz, diskaren egileari eta lagun izan dituen Pirenaeus Renaissance Consort eta Ulialde Berpizkunde Taldekoei. Aldi berean, hasitako bidea arrakastaz eta grabazio berriez osa dezatela opa diegu.

Yaunac tiela abari on.

Iago Irixoa

Bloga

Musika notak airean

Edozein
herriko jaietan bada ezinbesteko suertatzen den elementu bat. Bera
gabe festa ulertezina izango litzateke gehienentzat. Izaera oso
desberdineko ekintzetan ere protagonista nabaria dela esan daiteke.
Festak girotu, ospakizunak benetan ospakizun bihurtu, ekitaldiak
handitasunez jantzi… hori da herriko musika banda baten eginkizuna.

Getariako
Udal Musika Banda osatzeko lehen urratsa 1911ean eman zen, Salbatore
jaiak ospatu eta gutxira. Ordura arte, herriko jaiak ziren bakoitzean,
ospakizun desberdinetan, harrera ofizial bat aurreikusten zenean edo
antzerako ekintzak girotzeko, Getariako Udalak kanpora jo behar izaten
zuen musika banda baten bila. Zenbaitetan Galiziako musika banda
ibiltari bat kontratatzen zuen herriko jaiak doinuz janzteko, beste
batzuetan inguruko herrietako musika banda arduratzen zen horretaz.

Aipaturiko
urtean ordea, herria hazten ari zela ikusirik, musika banda osatzeko
momentu aproposa izan zitekeela pentsatu zuten. Getariarren ustetan
gainera, baziren elementu honen beharra aguerian uzten zuten bi
ospakizun nagusi. Bata, herrian urtero ospatzen zen
gurutzaldi-estropada; Erregea etortzen zen eta zegokion harrera egiteko
musika banda baten beharra suertatzen zen. Bigarrena, abuztuan
ospatzen diren Salbatore jaiak. Horrela, Udal Musika Banda sortzearen
egokitasuna jarri zen udaletxeko mahai gainean eta, 1911ko abuztuaren
13an eginiko bileran, musika banda sortzeko beharrezko pausoak emateko
erabakia hartu zen.

Getariako
artxiboko dokumentuetan irakurri daiteke, nola hilabete bat nahikoa
izan zen musika banda sortzeko beharrezkoak ziren gazteak biltzeko.
Hauek, ordea, jendaurrean piezak jotzen hasi baino lehen, formakuntza
baten beharrean aurkitzen ziren. Hau ikusirik, udalak Ignacio Echesortu
izendatu zuen taldearen irakasle eta etorkizuneko herriko musika
bandaren zuzendari. Udal Musika Banda osatzeko ezinbestekoak ziren
instrumentuak erosteko dirua ere udaletxeak jarri zuen eta Donostiako
Casa-Erviti izeneko denda ezagunean erosi ziren.

Urte
amaierarako, gazteen eguneroko musika eskolek bere fruituak eman
zituela dirudi, baina, antza denez, ez musika bandako zuzendariari
soldata bat ordaintzeko hainakoak. Udalak herriko musika bandaren egoera
egokia zela iritzi izan zion arte, hau da, 1912ko otsaila arte,
Ignacio Echesortuk ez zuen musika bandako zuzendari gisa soldata bat
izendatzerik lortu. Bera izan zen Getariako Musika Bandako lehen
zuzendaria eta bere karguari eutsi zion 1920ko maiatzan udaletxeko
idazkari izendatu zuten arte.

Oihana Artetxe

Bloga

Banda baten lehen notak

Musikak
arima aberasten duela esan ohi da sarritan eta egia da baduela
gogo-aldartea aldatzeko nolabaiteko ahalmena. Guztiok ditugu momentu
konkretu desberdinetan entzutea gustatzen zaizkigun kanta edo piezak,
gehienetan hain pertsonal bihurtu ditugunak. Norberak bere soinu banda
osatu duen antzera, ekintza publiko desberdinetarako ere hautatu izan
dira pieza desberdinak. Oso bestelakoak dira festa egun batean entzuten
diren piezak edo prozesio batean entzuten direnak, oso bestelakoak baita
ere dantzaldi bateko doinuak eta harrera ofizial batekoak. Hala ere,
sarritan berdinak izan ohi dira herri batean musika doinu desberdin
horiek interpretatzeaz arduratu direnak: Udal Musika Bandako kideak.

Zumaian
1885 urtekoak dira Udal Musika Bandaren inguruko lehen aipuak. Urte
horretan, Musika Bandaren edo Udal Orkestraren antolaketa eta
mantenurako neurriak jasotzen dituen dokumentu bat idatzi zuen Udalak.
Hamahiru puntu desberdinetan Udal Musika Banda osatzeko eta bertako kide
izateko baldintzak, betebeharrak eta eskubideak jaso zituzten. Udal
Musika Banda osatzearen helburua ere garbi adierazten da: gazteen
hezkuntza hobetzea eta horien artean musika ikaskuntza zabaltzea.

Taldearen
funtzionamendua bermatzeko, musikarien artean aukeratutako zuzendari
bat egon behar zen; beti ere, Udalak maisua izendatzeko eskubidea
izanik. Astean gutxienez bi entsegu edo klase hartzeko betebeharra zuten
Udalak zeregin horietarako eskeinitako lokal batean. Gainera, bandako
partaide guztiek entseguetara eta bandaren irteeretara puntualki joateko
beharra zuten. Horrela egin ezean eta huts hori justifikatu ezean,
Bandaren fondoak aberastera bideratuko zen bi eta hamar erreal bitarteko
izun bat ezartzen zitzaion taldekideari.

Udal
Musika Banda izaki, Udalaren babes osoa jasotzen zuen. Hau horrela,
behar ziren instrumentuak, partiturak eta bestelakoak erosteko dirua
Udalak ematen zuen, baita banda osatzen zutenen eta zuzendariaren
soldata ere. Ordainetan berriz, Zumaiako Udal Musika Bandak prozesioetan
jotzeko, ekitaldi ofizialetan udalbatza laguntzeko, dibertsio publikoak
girotzeko (batez ere kanpotar bisitarien etorrera garaian) eta Udalak
hala eskatzen zuen guztietan jotzeko betebeharra zuen.

1886ko
otsaileko dokumentu batean, Zumaiako Musika Bandaren zuzendari Pio
Ferran izendatzen dutela irakur daiteke. Ziurrenik bera izan zen Udal
Bandako lehen zuzendaria. Honek, ordea, hilabete gutxi batzuk geroago
dimisioa aurkeztu zuen eta bere ordez, 1887. urtean Bonifacio Galparsoro
jauna izendatu zuten kargu hori betetzeko. Agirien arabera, honek ere
ez zuen denbora asko egin karguan, izan ere 1889rako Juan Gurrutxaga
agertzen baita zuzendari gisa. Hain zuzen, urte horretan bertan, Udal
Musika Bandak bere baitan zituen instrumentu eta paperen inbentarioa
aurkezteko eskaera egin zitzaion Gurrutxagari. Artxiboan gordeta dagoen
agiri hori garai hartako Udal Musika Bandaren isla dela esan daiteke,
baina hori beste baterako utziko dugu…

Oihana Artetxe


Irudia: Zumaiako Fototeka

Bloga

Asteasuko emakume bertsolariak XIX. mende hasieran

1816ean
Maria Ignazia Mugikakoak eta bere ahizpek, beraien aitak lagunduta,
Maria Magdalena Lertxundikoaren aurka salaketa jarri zuten,
lehenengoaren aurkako irainak plazaratzeagatik (AsteasukoUA, 165-23).
Auziaren afera ohikoa bada ere, dokumentazioak harribitxi batzuk
gordetzen ditu, bereziki euskarari eta bertsolaritzaren historiari
dagokionez. Izan ere, irainak bertsotan aditzera eman ziren. Halakoak
errateko bidea ez zen nolanahikoa: bertsoak erabiltzeak publizitate
handia zekarren eta honela, abesten zena hagitz azkar hedatu zitezkeen.
Komunikabide bikaina ziren, zer erranik ez garai hartan irakurtzen zein
idazten ez zekitenen kopurua hagitz handia zenean. Bertsoak, beraz,
notizia, pasadizo, gertaera, zurrumurru eta bertzelakoen berri emateko
komunikabide ezin hobea ziren, egia nahiz gezurra izan. Modu honetan,
trikixa “inpernuko auspo”-tzat hartu den bezala, bertsoak “deabruaren tresna”-tzat hartu zitezkeen. Dokumentuak jasotzen zuen moduan:

“…se
agrava la maldad al considerar que la afrenta se ha executado de la
manera que recibe una publicidad escandalosa, y dificil de contener su
pernicioso vuelo, porque la juventud que en todos los paises y no menos
en esta provincia se entrega a tomar los versos de memoria para
contarlos, se olvida con dificultad de ellos por el frecuente uso que
hace de ellos, resultando de aquí la extensión de la mala nota con que
se califica mi referida hija…”.

Bertze
behin, Asteasuko udal artxiboa gure hizkuntza zein kulturaren munduan
aritzeko aukera bikaina eskaintzen digu. Bertan gordetzen den
dokumentazioari esker, euskararen inguruan aritzeko parada izan dugu
behin baino gehiagotan; oraingoan, ordea, horrekin lotutako bertsolari
munduaren inguruan zertzelada batzuk emanen ditugu.

Izan ere, “Mañazi
zenaren inguruan kantatu zituztenak eta bertsoak bota zituztenen izenak
guregana iritsi dira. Dokumentazioak lau izen ematen ditu; eta hemen
datza, informazioaren beste esparru azpimarragarrienetako bat: guziak
emakumeak baitziren. Lekukotzen arabera, bortz bertsoen egileak honakoak
lirateke:

– Teresa Antonia Beobidekoa (1.go bertsoa).

– Concepción Irazuztakoa (2-3 bertsoak).

– Maria Magdalena Lertxundikoa (4. bertsoa).

– Maria Antonia Etxeberriakoa (5. bertsoa).

Beraiei
buruz deus gutti erran dezakegu. Agidanez laurak zeharo ezezagunak dira
edo bertsolaritza munduarekin lotuta, ez dago beraien inguruko daturik.
Ez behintzat Bertsolaritzaren Datu-Basera joz gero (http://bdb.bertsozale.eus/).

Edonola
ere, badago zer aipatua. Hasteko, kronologiaren nondik norakoa. Izan
ere, XIX. mende hasierako auzi bat denez, emakume guziak XVIII.
mendearen azken laurdenean jaiotakoak ditugu, lehenago ez bazen. Pello
Errotaren herriak, beraz, tradizio luzea zuen halako jardunetan, bere
sendiko alabek ongi islatzen duten bezala; arreba Sabina (1842an jaioa)
eta Joxepa Iñaxi (1864) eta Mikaela (1869) alabak tartean. Orain berriz,
bizpahiru belaunaldi lehenagoko bertsolari emakumeez ari gara. Honek ez
du erran nahi halakoak Asteasun soilik ematen zirenik. Bertze herrietan
gehiago izanen ziren halako lanetan, ziur. Hor ditugu XVIII. mendean
jaiotako Maria Antonia Soloagakoa bizkaitarra eta Bixenta Mogel
azkoitiarra. XIX. mende erdialdean, berriz, Donostiako Joxepa Anttoni,
Xenpelarren arreba Maria Luisa, Hondarribiko Joxepa edota Iparraldeko
Marie Argain eta Anna Etchegoyen daude, bertzeak bertze (ald. http://www.euskonews.com/0056zbk/gaia5603es.html).

Antonio Zavala zenaren “Iru Bertsolari” lanari erreparatuz (http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10642.pdf),
badugu zer atera. Gure dokumentuan aipatzen den Teresa Antonia hori
Luis Elola-Olasoren emazte moduan aurkezten da, eta bien izenak Zavalak
jasotzen zuen eta 1816an jaio zen Jose Agustin Elola “Agustin Zakarra
delakoaren gurasoak dira. Era berean, bi bertsoren egile den Irazuzta,
dokumentuan Domingo Mendiakoaren emazte moduan ageri zaigu. Baina
bertzelako datuen inguruan, deus ez.

Eliz-sakramentuen erregistroan kontsulta eginez gero (http://mendezmende.org/eu/partidas/)
, ordea, beraien nondik norakoak topaturen ditugu. Lerro hauek ez dira
beraien gorabeherez sakontasunez aritzeko lekua, baina halaz ere,
etorkizunean lan horretan jarduteko asmoa dutenentzako helduleku batzuk
eman nahi ditugu.

Concepcion Irazuzta delakoa, Joseph Antonio Irazuzta Loinaz eta Maria Manuela Elola-Olaso Goikoetxearen alaba zen, eta “Maria Conceciana Yrazuzta Elola-Olaso
moduan bataiatua izan zen, Asteasun, 1772ko abenduaren 6an. Hogeita
bederatzi urte zituela ezkondu zen Domingo Ignazio Mendia Mendiarekin,
1802ko urriaren 4an. Heriotzak, aldiz, ia 50 urte beranduago deitu zion:
erregistroa 1851ko otsailaren 16koa dugu, hain zuzen ere.

Sistema
bera jarraituta, bertzeei dagozkien datuak erdiesteko aukera dugu.
Teresa Antonia Beobide Zatarain, 1781eko urriaren 15ean bataiatua izan
zen, eta heriotza erregistroa 1856-12-27koa dugu. Ezkondu berriz,
1806eko otsailaren 10ean egin zen, aipatutako Luisekin. Maria Magdalena
Lertxundi Sorarraini dagokionez, badakigu gure espedientearen urte
berean Juan Bautista Bengoetxeakoa senar hartu zuela, urriaren 14an eta
21 urte zituela, 1795eko otsailaren 2an bataiatua izan baitzen. Bere
biziaren uztearen berri 1867ko urtarrilaren 7an dugu. Maria Antonia
Etxeberriakoari buruzko datuak, aldiz, zailagoak zaizkigu. Izan ere,
Asteasuko XVIII. mendeko bataio-agirietan izen bereko hiru emakume
ditugu: Maria Antonia Etxeberria Kerejeta (1773-04-21), Maria Antonia
Etxeberria Etxabeguren (1789-06-29) eta Maria Antonia Etxeberria
(1797-01-12). Ez ziren, beraz, adineko emakumeak. Gazteena Maria
Magdalena dugu, 21 urtekoa. Zaharrena, aldiz, Concepcion, 44 urterekin.

Beraien
bertsolari jardunari buruzko daturik ez izateak, plazetan aritzen ez
zirelaren ideia ematen digu aditzera; datu berriak eskuratu ezean eman
dezakegun behin-behineko ondorioa dela azpimarratu behar badugu ere.
Baina jarduera “publiko” bat ez izateak, ez du erran nahi bertsoetan
aritzen ez zirenik. Aitzitik, 1816ko salaketak halakorik bazela islatzen
du. Ziurrenik, Asteasuko adibidea J. M. Lekuonak emakumeen paperaren
ideien ildotik hartu behar dugu; hau da, bertsolaritzaren sugarraren
euste-lanak emakumeek baserrietan jorratzen zituzten abestiei zein zuten
bertsozaletasunari esker zor diogula. Bertso hauek bide horretatik
joanen lirateke. Emakumeek beraien artean eginen zituzten, esparru
pribatuan. Plazetan ez ziren arituren, baina bai beheko suaren berotan,
artoa aletuz, garia jorratuz, behiak jetziz, harrikoa zein gorua eginez…
Egunerokotasuna eta garaiko lanak eramangarriakoak egiteko. Baina
baita, 1816ko honetan bezala, txutxumutxuak edo zurrumurruak akuilatzeko
ere.

Argi dago
beraz, euskal kulturaren hainbat eta hainbat gai oraindik orain uste
baino guttiago sakondu direla. Gure ezjakintasunak handia izaten
jarraitzen du eta zer ikertua badago. Hasteko, garai ezberdinetako
dokumentazioa gordetzen den erakundeetara joz eta bertako idatziak
kontsultatuz. Honela, duela hainbat mendetako hutsuneak betetzen joanen
gara, ez bertzela. Lan hau burutzeko paleografia ezagutzak nahitaezkoak
dira bai, baina hauek ezinbertzekoak dira emaitzek benetako balioa izate
aldera eta hipotesi sasizientifikoak baztertuak izan daitezen.

Horregatik,
dokumentuan biltzen diren bertsoen transkripzioa gaztigatu nahi dugu;
horren bidez, ikertzaile, aditu edota zaleek, bertsolaritzaren zein
garaiko euskararen inguruan sakontzeko tresna berri bat izan dezaten.
Beraiek gu gai ez garen esparruetan aritzeko aukera polita izanen dute,
ezbairik gabe.

Primer verso

Versua paratzeko bada motivoa

Juan Bautista Mañaciren ondora dijoa

Gorocenetaco(1) gaztañac itz eguiten balequi,

cer pasatu dan ongui esango luque nosqui.

Segundo

Zaldunieta gaubian(2),

yllaren ogueita bostian(3),

contentuago ciran

Gorozeneta gañian,

Juan Batista aurrian da

Mañaci atzian.

Etziran seguru ere

oz beren eltzian(4).

Tercero

Juan Batista Olazagaco,

mutil prudentia,

eztezu gaizqui consolatu

caleco jendia.

Basuan egoten da

ipiñita eultza(5),

ez dezu gaizki jorratu

Lizolaco beltza.


Cuarto

Juan Batista cenduanian(6)

Mañaci billatu,

Caravelaco aurrian

cenduan asiñatu:

“Zaldunieta gaubian(7)

diberti gaitian(8),

guacen Gorotzenetara

istante(9) batian”.


Quinto

Baratzan eder baitu

Ydarrac(10) lorea(11),

ez daucazue salduric

Lizolaco belia(12).

Amagoia Piá eta Iago Irixoa

Oharrak

(1)
Bigarren bertsioan: “Gorotzenetaco”. Gaur egun, toponimoa Errezil eta
Alegin mantentzen da. Hiru baserri daude izen horrekin (Gorotzene,
Gorotzenea eta Gorotzenea Goikoa).

(2) Iñauterietako igandea: “Zaldun-igande”, “zaldun inaute” adierez ere ezaguna.

(3) Lehenengo bertsioan, zati hau ere bertsoaren lehenengo ilaran doa.

(4) Lehenengo bertsioan: “elcian”.

(5)
Lehenengo bertsioan: “eulza”. Orotariko Euskal Hiztegiak “eultzadi” eta
“eultzar” adierak biltzen ditu. Eultzadi erlategiren sinonimo bezala
dute (Larramendik “eultzadi” hitzari “colmenar” esanahia ematen dio).
“Eultzar”, aldiz, “eulitzar”-ren sinonimo moduan.

(6) Lehenengo bertsioan: “cinduanian”.

(7) Bigarren bertsioan: “gabian”.

(8) Lehenengo bertsioan: “gaican”.

(9) Bigarren bertsioan: “instante”.

(10) Idar = ilar. Orotariko Euskal Hiztegian, “ilar” hitza ere “gezur” hitzaren sinonimotzat ematen da.

(11) Bigarren bertsioan: “borea”.

(12)
“Belea”-gatik, ziurrenik. Bi bertsioetan, hirugarren bertsoan “beltza”
irakurtzen da, eta horrek esanahi zuzena du “belea”-rekin. Testuinguru
honetan esanahi negatiboa duela antzeman daiteke: tristea,
zorigaiztokoa… Ziurrenik Mañaziri aipamena egingo lioke.

Bloga

Korsikera baino ez zekiten horiek ‘morts pour la patrie’

Heroia izatetik psikopata izatera; gizakia eta animalia; sentimenduak kupidarik gabeko egoeran.

Giro gordin eta bortitzean murgildutako pertsonak ditugu protagonista: jende xumea gerrara eramana (edo joana). Bizitza normala duten pertsonak, heroi ala borrero bihurtuta. Hil ala bizi da aukera. Askotan aukeratzen ez dena.

Kontakizuna eta marrazkiak biak doaz batera. Holgadoren marrazkiek oso ondo narratzen dute istorioa. Atzean, Markoren mise en scène bikaina dutelarik.

Komikia ez ezik, Fanok, Basalok eta Holgadok Komikigunean egindako aurkezpenarekin gozatzeko aukera izan dugu ere. Dozena bat lagun bildu ginen. Basalok Aiò Zitelliren jatorria kontatu zuen: Korsikan sortzen den proiektua da, soldadu korsikarren bizi-penak oinarri hartuta. Hauen korrespondentzia da gidoiaren sorburua. Basalok oso ondo azaldu zuen ere zer nolako lana da komiki bat argitaratzea. Ziztu bizian aritu izanak baldintzatu du edizioa, baina, adibidez, aukeratu duten tamainari oso aproposa deritzogu.

Holgadok, bestalde, marrazteko prozesua azaldu zuen, batez ere lana taldekoa denean. Bitxia bada ere, Holgadok nahiago izan du garaia jorratzen duten beste lanak ez irakurtzea (Tardiren ‘Puta guerra‘ edo ‘Guerra de trincheras‘ adibidez), estiloa propioari eusteko. Edo sortzeko, bere marrazkera bikaina moldatu duelakoan gaude eta.

Abesti hau ezagutzen duzuenok berehala izango duzue buruan El último de la fila. Edo Kirk Douglasen ‘Paths of Glory’.

Akaso baten batek ere Svejk soldaduaren abenturak edo malurak.

Niri, baina, Sturmtruppen animazioa ere badagoela jakiten lagundu dit.

Azkenik, zer pentsatu ematen du Basalo, Holgado eta Marko Korsikari buruz frantsesez eta gazteleraz aritzeak, gure morts pour la patrie komikiaren bidez ezagutzeko paradarik gabe segitzen dugun bitartean. (Markoren Les godillots‘-en aipuak kenduta).

Komikian ez, baina beste bide batzuk baditugu: aitatxi edo Eneko Bidegainen Le Pays Basque et la grande guerre esaterako.

David Zapirain

Bloga

Xabiroi eredua

Zein ausartzen da Xabiroi saritzeko dauden arrazoiak botatzen?

Joko arriskutsua da. Arrazoi asko dago; hortaz, baten bat ahaztea oso erraza da.

Gainera,
bakoitzak bereak izango ditu. Hemen, gureak azaltzen saiatuko gara.
Jakina, gure arrazoiak gure ikuskerari daude lotuak.

Lehenik
eta behin, komikiak argitaratzeko ausardia aitortu behar zaio.
Ausardiak, baina, ez du zertan emaitza onak eman behar. Xabiroiri
dagokionez, kalitatea ez da azaldu behar. Ikusten da. Komikiak
argitaratzeaz gain, komiki onak argitaratzen dira, maiztasunez. Meritu
txikia iruditzen zaionari, saia dezala berak egiten.

Esan
bezala, nork bere motxila darama arrazoiz. Horregatik, Xabiroi lan
egiteko moldea ikusi, eta Napartheid datorkigu burura. Ez iragan
minagatik, kate horren zati sentitzeko beharragatik baizik. Xabiroik DIY
eta profesional izaera uztartzen ditu. Baita ondo uztartu ere.

Motxilan
ere euskara ikasteko bidean komikia erabili izana daramagu batzuk. Eta
hemen ere, Habeko Mik-en maila Xabiroik lortzen duela iruditzen zaigu.
Bikaintasun hori Xabiroiren ale berezietan atzematen da.

Horrela,
Xabiroi eragile kulturala dela uste dugu, ez nola nahikoa, alajaina!
Errepasatu al dituzue zeintzuk diren marrazkilari eta gidoilari horiek?
Zer nolako jarduna duten gurean eta nazioartean? Zur eta lur uzteko
modukoa da Xabiroi egiten dutenen zerrenda.

Eragile
ez ezik, nodoa da. Bakoitzak berea lehenesten duen honetan, elkarren
arteko errespetu gutxi dugun honetan, besteak errudun eta txarrak direla
sinesten dugun honetan… Xabiroiren inguruan aliantza, sare, elkarlan
eta indarrak biltzen dira. (azalaren barrukoa!)

Eta Getxon zer eta Xabiroi saritzeak hori ere bikain islatzen du.

Xabiroi, baina, ez da bakarrik egiten. Hortaz, Dani Fano zoriondu beharrean, eskerrak ematea egokiagoa dela uste dugu.

Xabiroik hori egiten du. Baita hori baino gehiago. Argitaratzen dituen komikien kalitatea begi bistakoa da.

Eta hori egiteko moldea.

David Zapirain

Irudia: @imanol_mercero

Bloga

Olagarro ustel guztiak kanpora!

Olagarroak
badu zumaiarren nortasunarekin nolabaiteko erlazioa. Hauek, gainera,
beren kulturaren ikur bereizgarri bezela hautatu dute. Zefalopodo honi
eskainitako egun bat ere ospatzen da iraileko hirugarren larunbatean,
aurten “XI. Olarro Eguna” izanez.

Kostaldeko
herri honen gastronomian txoko garrantzitsua du animalia honek.
Olagarroa elikagai nagusi duten bi errezeta berezi prestatu izan dira
Zumaian: Olagarroa patatekin eta olagarro sopa. Deba, Zumaia eta Getaria
bitartean zabaltzen den harraldean arrantzatzen diren olagarroekin
prestatutako tradizio handiko bi plater dira hauek. Honen harian,
Zumaiako artxiboan olagarro arrantzan ibili gara oraingoan. Eta hara zer
topatu dugun!

“…Que se extraigan de la población todos los pulpos podridos que hubiese en las casas…”(1)

Hori
1865 urteko urriko dokumentu batean irakur daitekeena. Dokumentu
honetan, izurriaren aurrean harturiko neurriak agertzen dira eta tartean
Zumaiako etxeetan zeuden olagarro ustelak kentzeko agindua topatu dugu.

Goian
aipaturiko olagarro zopa prestatzeko olagarro lehorra erabiltzen da.
Horretarako, olagarroa arrantzatu ondoren, ondo garbitu, zeramikazko
ontzi batean 3-5 egunetan hartzitu arte mantendu eta kanabera makiletan
zabalduz leku aireztatu batean 7-8 egunean lehortzen uzten da. Behin
lehortuta, jaso eta sukaldatu behar den arte gordetzen da. Olagarro
sopak usain berezia duela pentsatzen badugu, olagarroak usteltze
prozesuan askatzen duena ere ez da atzean geratzen… Hori dela eta,
olagarroa landa eremuetan lehortzen da gaur egun.

Agirian
irakurtzen den esaldiak olagarro lehorrarekin (edo bertan aipatzen den
bezela ustelarekin) lotura zuzena du. Olagarroa lehortzeko zein prozesu
jarraitzen den ikusirik, izurriaren kontrako neurriak hartu zituztenek
gaixotasuna transmititzeko elementu bat izan zitekeela pentsatu zutela
dirudi. Herriko etxe gehienetan egongo zen olagarro lehorren bat garai
hartan, eta bat baino gehiago despentsa hustu beharrean aurkituko zen
neurri honen aurrean. Hau ikusirik, 1865. urtearen bukaeran ez zen
erraza izango olagarro soparen lurrina Zumaian usaintzea!

Oihana Artetxe

(1) Z.U.A. 73/1, 38.Argazkia: Javier Carballo Berazadi. Zumaia eta Olagarroa liburutik.

Bloga

…eta bonbillak piztu ziren!

Uda
joan da eta argi orduak gero eta urriagoak dira egunetik egunera.
Lehenago iluntzen du eta inguruak beltzez margotzen dira. Eguzki izpiek
gure egunerokotasuna baldintzatuko balute, goiz erretiratuko ginateko
urteko sasoi honetan. Orduan estimatzen da gehien kaleko argiteriaren
laguntasuna; iluntasunean kalean ibiltzea baimentzen duena eta gaueko
orduetan lasai ibiltzeko segurtasuna ematen duena. Kaleak argiteria
elektrikoz hornitzea pauso garrantzitsua izan zen, baina noiz iritsi zen
argiteria hori Getariara?

Getariako
kaleak argiteria elektrikoz hornitzeko nahiaren lehenerakustaldia 1896.
urtean gertatzen da. Urte horretan oraindik, Getariako kaleak petrolio
argiz argiztatzen ziren, inguruko herriak argi elektriko bidez
argiztatzen hasiak ziren bitartean. Arrantzale herria izanik, gauetan
kalea ondo argiztatua izateak zer nolako garrantzi zuen jakinik eta
inguruko herriak adibidetzat harturik, Getariako Udal Batzordeak
hiribilduan argiteria elektrikoa jartzeko erabakia hartu zuen.

Herriko
txokoak arretaz aztertu eta argiak hiribilduko eta inguruetako zein
puntutan jarri behar ziren zehazteko batzorde berezi bat sortu zen.
Behin lan hori eginda, 1896ko martxoaren 5ean herriko argiteria
elektrikoa jartzeko lanen enkantea egiteko balditza plegua onartu zen.
Enkante publiko honek, ordea, ez zuen arrakasta handirik izan.
Dirudienez, Udalak ezarri zituen baldintzek ez zuten eskatzailerik
erakarri. Horrela, 1898 eta 1900 urteetan baldintza hobeak eskatzen
zituzten bi eskatzaileren proposamenak iritsi ziren Udalera, baina hauek
ere bertan behera geratu ziren. Egitasmoa aurrera atera ezin horretan,
Getariako kaleak petrolio argiz argiztatzen jarraitzen ziren.

Ez
zen 1900 urteko azaroa arte izan, baldintza berri batzuekin, argiteria
elektrikoaren horniketaz arduratuko zen eskatzaile baten oniritzia lortu
zutela: Jose Vicente Echeverria jaunarena.Horretarako berriz, 1896.
urtean ezarritako baldintzak berrikusi behar izan zituzten. Horrela,
argiteriaren ustiaketa 10 urtetik 12 urtera igotzea eta emakidadunak
urte horietan telefono publikoaren erabilera pribatua egiteko aukera
izatea adostu zen, besteak beste. Udalak, benetan behar zen argitasuna
lortzeko, 55 argi inguru kokatzea eskatzen zuen, baina azken esleipen
honetan ez da zehazten zenbat goritasun-lanpara jartzeko konpromesua
hartzen zuen emakidadunak. Bai ordea, argiztapen publiko eta
partikularrean eta baita linea telefonikoan gerta zitezkeen arazoei
aurre egin beharko ziela.

Azkenik,
1901ean ezarri zen Getariako argiteria elektrikoa. Hala ere, Udal
artxiboko agiriek erakusten dutenez, hurrengo urteetan zenbait arazo
emango zituen argiteri berri honek.

Oihana Artetxe

Bloga

Kaligrafia eredua

Gaur
erakustera gatozenak lan eskaera gutunak dira. Baina ez edonolakoak.
Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako
curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean
idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren
garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal
izateko eta gehienetan beren ezagutzak erakusteko eskaera gutunaz
baliatzen ziren.

Horrela
ba, hemen ikusiko ditugunak eskolako haurren irakasle izateko aurkezpen
gutunak dira. Kasu honetan, bai Asteasun eta baita Villabonan ere
topatu ditugu gutun hauek. Biek irakasle berri baten beharra zuten eta
hautagai desberdinak aurkeztu ziren beren trebeziak erakutsiaz.

Gutun
hauek benetan ikusgarriak dira. Alde batetik, beraien lan esperientzia
eta ikaskuntzak azaltzen dituzte. Bestetik, idazketarako duten abilezia
erakusteko ikaragarrizko saiakerak egiten dituzte: letra desberdinak
landuaz, apaingarri ugari marraztuaz,…

Guzti honen emaitza dira hementxe ikusiko dituzuen gutun hauetako batzuek. Beraz, gaur erakustera gatozenak, hitz egiteko baino gehiago dira gozatzeko.

Amagoia Piá

Bloga

Itsasora begira

Nork
ez ditu orduak eman itsasora begira? Kostaldean bizi direnek sarritan
egiten duten zerbait dela esan daiteke. Ziur behin baino gehiagotan
beren begiak itsasaldera bideratu dituztela konturatu gabe eta zerumuga
denbora batez aztertu eta gero harrapatu dutela beren burua itsasora
begira. Naturaltasun osoz egiten den eta egunerokotasunaren parte den
zerbait bezela.

Kostaldean
zehar itsasoa miresteko toki ugari aurki ditzakegu, baina talaiak
horretarako gune bereziak dira. Euskal kostaldea zipriztintzen duten
talaia eta seinero postuek itsasoan gertatzen zenaren komunikaziorako
azpiegitura paregabea osatzen zuten. Itsasoan, kostaldean, portuetan eta
itsasadarretan gertatzen zen guztiaren informazioa lortzeko kokagune
estrategikoak ziren. Bertako talaiariak igortzen zuen informazioari
esker zen posible portuetako eta itsas bokaletako nabigazioa, baita
eguraldi aldaketen aurreikuspena, itsasoko trafikoaren ezagutza eta
arrain multzoak antzematea ere.

Getaria
ere komunikazio sare horren barruan zegoen, baina ez hori bakarrik,
komunikazio sare horretan kokagune pribilegiatua zuen. Getariako talaia
sistema bi gune desberdinek osatzen zuten: San Anton mendiko eta
Malkorbe badiako talaiek, azken hau Lasuntalaia izenez ezaguna. Bietan
garrantzitsuena San Anton mendiaren muturrean kokatzen den talaia zen.
Bertatik Matxitxako eta Higer lurmuturren arteko portu guztien bokaleak
dira ikusgai. Ikuspen pribilegiatu honi esker getariarrek informazio
baliotsu ugari izan dute beti esku artean; kostaldearen zati horretan
gertatzen zen guztiaren jakitun bihurtzen zituen. Horrek, beste
portuekiko, abantaila handia suposatzen zuen.

Bestalde,
Lasuntalaiak ikuspen txikiagoa eskaintzen zuen. Hori kontutan izanik,
Malkorbe badian burutzen zen arrantzarekin lotura zuzena izan duela
pentsa daiteke. Are eta gehiago, Behe Erdi Aroaz geroztik Getariako
Udalbatzak badian arrantzan egiteko eskubidea enkante publikoan
ateratzen zuela kontutan izanik. Beraz, talaia honek badian sartzen
ziren arrainen berri emateko balioko zuen ziurrenik.

Tradizio
handiko elementuak izaki, XX. mendean ere garrantzia izaten jarraitzen
zutela ikus daiteke artxiboko dokumentuetan. Besteak beste, 1916. urtean
San Anton mendiko talaia berria eraikitzeko egitasmoaren berri ematen
duten agiriak topa daitezke. Baita 1966. urtean Lasuntalaiarako bidea
hobetzeko lanak burutu zirela ere. Dirudienez, urte horretan talaiarako
bidea oso egoera txarrean aurkitzen zen luizien ondorioz.

Getariarrek
hori ikusita, bidea konpontzeko erabakia hartu zuten eta Gipuzkoako
Foru Aldundiko ingeniaria zen Jose Maria Gabarain jauna izendatu zuten
lan horien arduradun. Agirian jartzen duenez gainera, lan hauek
Lasuntalaiarako ibilbide berri bat sortu zuten.

Talaia
hauek ezinbestekoak izan dira Getariaren historian. Nabarmena da, bai
San Antongo talaia, bai Lasuntalaia informazio iturri garrantzitsu izan
direla. Eta, gaur bezala, orduan ere informazioa botere zen. Horretaz
jakitun, talaiak eta horietara iristeko bideak zaintzeko ardura erakutsi
dute beti getariarrek.

Oihana Artetxe